Gizona
Piarre Bordazaharre «Etxahun-Iruri» izengoitiarekin ezaguna izan zen, Barkoxen mende t'erdi lehenago bizi izan zen Piarres Topet «Etxahun» zaharragandik bereizteko. Hark bezala, hainbat kanta utzi digu, baina gainera pastoralak ere idatzi zituen, herriz herri jo zuen txirula (urte luzez, duela gutxi zendu den Piarre Agerre «Gat» atabalariarekin). Eta bertsolari ere ibili zen, «koblakari»: geroztik horretan ez a zuberotarrik ezagutu gehiago. Euskaltzain urgazlea ere.
Leku berezi bat dauka Etxahun-Irurik pastoralgileen artean. Bibliako eta Frantziako historia zaharretatik euskal historiako gaietarako jauzia egin zuen, pastoral laburragoak eginez, eta «Txikito Kanbo»rekin bezala, gure menderaino hurbilduz.
Pastoral hauek idatzi zituen: Etxahun (1953), Matalaz (1955), Berterretx (1958), Santxo Azkarra (1963), Iruriko Kuntia (1966), Txikito Kanbo (1967), Pette Bereter (1973), Ximena (1979) eta Iparragirre (1980).
Abestiak era asko idatzi zituen. Horietan, Euskal Herriari abesten dio maiz Etxahun-Irurik, Zuberoako bizimoduari (batzuetan mitoari segiz, baina sarri eguneroko gai eta arazoak kantuetara eramanaz), pastoraletako kantoriak ere hainbat prestatu zituen, amodio kantoriak, pilotarie eta baita politikariren bati ere eskainiak, itsasoari, Donostiari eta beste herriei, feste... Frantsesez ere idatzi zituen makina bat abesti asko baitziren orduan ere euskara ulertzen ez zuten Iparraldeko biztanleak. Hauek dira horietariko batzuk: Berea da «Agur Xiberua» famatua, «Goizean argia hastian» bezala, «Anaia etxen da ezkontü», «Pilotarien biltzarra», «Oihanian»... Zuberoko edozein koadrilari entzungo dizkiozunetako asko. Frantsesezko kantak ere baditu (liburu bat bada bere kantekin), ospakizun berezietarako prestatuak. Oraindik bizirik dirau Irurikoaren izpirituak
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.