Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-09-19 -- 1729.zenb

Tantoa

Andoni Egaña

argazkia

Bertso kantari ezagutu genuen. 1982.eko Txapelketa Nagusiaren kanporaketa bat zen. Ez zuen suerterik izan. Berari torero papera tokatu zitzaion. Zezena Sebastian Lizaso zen. Emaitza, jakinekoa: bizkarrean atera zuten toreroa plazatik. Bizkarrean, baina hil-kutxan, antiaju eta guzti. Errukiz eta burlaizez begiratu genion. Ez ginen konturatu torero hura zein ona zen. Jakin ere ez genekien Bizkaiko ezkerraldeko lantegien krisialdi garaian sindikalista zen aldetik Madrilen Abril Martorellekin eskuz esku toreatu zenik. Baina duela hamabi urte, Bertsolari Elkartearen sorreran, negoziatzaile—eta torero— on guztien bi dohai nabarmendu zituen: pazientzia eta bista. Pazientzia, berez sormenera eta jan-festara jotzen genuen bertsolari saldo hura autoantolakuntza proiektu baten aurrean kokatzen laguntzeko. Eta bista, proiektu hartako apustu estrategikoak—irakaskuntza, Dokumentazio Zentrua, hedabideekiko harremana...—zein ziren bereizteko. Borondatezko lanean hasi zen gurekin eta hazten joan ginen neurrian profesional bihurtu zen. Zertan? Torerotzan. Itzulinguruka egingo dio harrera zezenari, ez baizen alferrik hitzontzi lehiaketa bat irabaztera iritsi. Distantzia emango dio gero, zein zezeni berea. Eta zezena muletaren atzetik batera eta bestera nekarazi duenean, ezpataren bila joango da. Ez du beti nahi duenik lortzen, tokatu zaizkion zezenak ere ez baitira nola halakoak izan: «Jaurlarito», «Kutxas», «Etebe»... Baina setoso segiko du. Behin, aspaldian, kartzelaldi bat jasan eta etxera itzultzean aitak galdetu omen zion:
—Eta zahatoa? Ez al duk etxeko zahatoa bueltan ekarri?
—Ez... Lagunak han geratu dira eta... han utzi dut.
—Ongi egin duk —erantzun zion aitak. Izango duk hik ere haren premia

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan