Euskal Herrian giro berri bat somatzen dela bada dagoeneko urtebete. Etxean, lantegietan, eskoletan, kalean, denok dakigu esperantzaren leihoa zabaltzen ari dela, poliki-poliki. Itxaropen berri honen abiapuntuak zeintzuk izan diren denok jakin badakigu. Nagusiki, esan daiteke Lizarrako akordioa eta ETAren su-etena izan direla faktore nagusiak, baina egoera berri hau ez da bapatean sortu, urte askotako lan baten emaitza baizik.
Azken egunotan Aznarren Gobernuak bake eta normalizazio prozesuan eta baita nazio eraikuntzan ere euskaldunok jarritako esperantza eta ahalegina zapuztu nahi izan baditu ere, euskal gizartea eta kanpotik gureganaino iritsitakoak beste giro berri batekin topatu dira, arazoak berean mantenduz, soluziobidea iritsi ez delarik.
Gauza jakina da hiriburuetako giroa eta kultur egitaraua ez direla Euskal Herriak udan dituen eskaintza bakarrak, baina gaur egungo egoera itxaropentsuaren neurria eman dezaketela deritzot.
UDAKO
Uztaila jazzaren hilabetea izan zen. Getxo, Gasteiz, Baiona eta Donostiako jazzaldiek urtean zehar jazzaleok pairatzen dugun lehortearen ondorioetatik suspertzeko aukera bakarra dugunez, ezinezkoa zaigu aukera hau alperrik pasatzen uztea. Bertako oholtzetatik pasa diren musikari guztiak aipatzea luzeegia suertatuko litzatekenez, aitatu ditzakegu behintzat Getxon izan ziren Paolo Fresu eta Phil Woodsen izenak, Gasteizeko entzulegoa txundituta utzi zuten Brad Meldhau, Chick Corea, Pat Metheny, Bill Frisell, Kenny Werner, John Scofield, Joe Lovano eta Shirley Horn, besteak beste. Ezin ditugu ahantzi ere Aturri ibaiak zeharkatzen duen hirian, Ellington maisu bikainari eskainitako omenaldietatik at ikus eta entzun ahal izan genituen James Morrison, Nicholas Payton, Marcus Roberts edota B.B. King bezalako musikariak. Jazzaren ibilaldi honek azken geltokia Donostian izan zuen. Bertan izan ziren, beste askoren artean, Max Roach, Steve Coleman, Ravi Coltrane, McLaughlin, Brandford Marsalis, Niels Henning Orsted Pedersen eta Van Morrison. Euskal musikariek karezkoa eta hondarrezkoa eman zizkiguten. Tapia eta Leturiaren saioa oraindik heldu gabe badago ere, Iñaki Salvadorren kontzertuek (Carmen Canelarekin alde batetik eta Chano Domínguezekin bestetik) garbi adierazi ziguten donostiar pianojolearen une ezin hobea.
ZINEMARI
Star Wars. La amenaza fantasma
Matrix
La momia
Wild Wild West
Pecata minuta
Sí, quiero
La novena puerta
![]() |
|
||||
1728 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa