Bigarren Hezkuntzan. Ereduari begiratzen badiogu euskal ereduak (B eta D) nagusi dira Lehenengo hezkuntzan baina ikasketa mailak gora egin ahala erdal ereduekin parekatzen dira. Sareari dagokionez ikasle kopurua berdintsua da ikastetxe publiko zein pribatuetan.
Udako oporrak pasa ondoren, urtero garai honetan bezala, milaka euskal haur eta gazte eskolara itzuliko da ikasturte berriari, 1999/2000 ikastaroari ekiteko.
Euskal Autonomi Erkidegoan 242.710 ikasle izango dira derrigorrezko hezkuntzan, 3 urtetik 16 urte bitarte, hau da, 3 urte, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHn. Euskal ereduak (D eta B) nagusi dira Haur eta Lehen Hezkuntzan, baina DBHn paretsuago daude euskal eta erdal ereduak.
Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko kasuetan ikastaro berrirako aurrematrikula kopuruak ezin izan dugu lortu. Iaz Nafarroan 66.267 ikasle izan ziren derrigorrezko hezkuntzan eta Ipar Euskal Herrian 3.801 ikasle Seaska eta eskola publikoetan (Ama Eskola eta Lehen Maila).
1988-1989 ikasturteko datuak
Duela hamaika urteko datuak hartu ditugu konparazio bat egiteko. 1988/89 ikastaroan Euskal Autonomi Erkidegoan Eskolaurrean 64.997 ikasle ziren eta OHOn (6-14 urte) 267.300 ikasle. Garai haietan 14 urtetik aurrera BBB-UBI, LH eta IEE ikas zitezkeen. BBB-UBI etapan 83.675 ikasle ziren, Lanbide Heziketan 52.281 eta IEEn (Erreforma) 16.184 ikasle izan ziren ikasturte hartan. Kontuan izan behar da Hezkuntza Erreformarekin Lehen Hezkuntzan 6-12 urteko ikasleak eta DBHn 12-16 urteko ikasleak sartzen direla. Datu hauek asko aldatu dira hamarkada batean. Iaztik honuntza ere aldaketa nabaritu da. Iaz guztira 251.085 ikasle izan ziren EAEn derrigorrezko hezkuntzan ikasketak burutu zituztenak eta aurten kopuru hori zortzi mila ikasle baino gehiagotan murriztu da.
Txiki gehienak D ereduan
![]() |
|
||||
1727 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa