Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-08-01 -- 1726.zenb


Aleman beherea

ARGIAko erredakziokide agurgarriak:
Nahiz eta era pasiboan euskaraz ongi dakidan, ez naiz gauza akatsik gabeko gutunik idazteko. Mesedez onar ezazue, beraz, idatzi hau esperantoz.

(Oharra: Aitor Aranak egin du esperantoz iritsitako testu honen itzulpena)
.
Uztailaren 11ko ARGIAn agertu den Babelgo madarikazioa izeneko artikulu interesgarriari heldu nahi diot honenbestez. Esperantoaren balioaz ez zalantzarik izan: hizkuntzak bikain funtzionatzen du erabilera guztietan eta —ikusten duzuen bezala— niri oraintxe pertsonalki zubi egoki gertatzen ari zait neure ama hizkuntza nederlanderaren eta euskararen artean. Nire komentarioa nederlanderari buruzkoa da, hain zuzen. Europar Batasuneko hizkuntzen artean aleman beherea aipatu duzue eta, parentesi artean, nederlandera, hizkuntza berarentzako bi izen balira bezala. Erdi Arora arte egiaz egon zen hizkuntz jarraipena Flandriako iparraldeko lautadetan barrena estatu baltiarretaraino, nolabait aldera litekeena Bizkaitik Zuberoarainoko hizkuntz jarraipenarekin. Hizkuntza horien izena aleman behereak zen, beren kokapen geografikoagatik. Gaur egungo estatuak sortzean hizkuntza horietako bat, mendebaldeko itsasaldekoa, estatu hizkuntza mailara eraman zuten: nederlandera zen. Alderantziz, lurralde germaniarretan aleman behereak izeneko hizkuntzek aleman garaien aurka galdu zuten, azken hauek beren aldetik nazio hizkuntza izateko bidea egin zutela. Hor, bada, aleman beherea dialekto bihurtu zen testuinguru politiko berria: gaur egungo aleman beherea izaki.
Aleman beherea eta aleman garaia terminoak erabili dituzuen moduan, alemanaren bi forma egon daitezkeela pentsa liteke eta hori oker handia da. Nederlandera eta alemana linguistikoki hizkuntza bereiziak dira duela gutxienez mila urtetik hona (mendebaldeko hizkuntz talde germaniarretik bereizita garatu zirenetik), eta politikoki duela laurehun urte baino gehiagotik hona.
Nire zehazpena adierazi ondoren, zorionak eman nahi dizkizuet zuen aldizkari zinez interesgarriagatik. Agur bero bat.

WIM JANSEN
NOORDWIJK (HOLANDA)
Oharra:
Goza ezazu ale honekin, lau astez eskuartean izango duzuna eta. Mundua bera oporretan dago! Informazio uholdean hilabeteko parentesia ireki, eta irailaren 5ean itzuliko gara, zuri ere munduan gertatzen denarekiko jakinmina sortzen zaizunean.

hemeroteka

1725. zenbakia | 1999-07-25
1724. zenbakia | 1999-07-18
1723. zenbakia | 1999-07-11
1722. zenbakia | 1999-07-04
1721. zenbakia | 1999-06-27
1720. zenbakia | 1999-06-20
1719. zenbakia | 1999-06-13
1718. zenbakia | 1999-06-06
1717. zenbakia | 1999-05-30
1716. zenbakia | 1999-05-23

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan