Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-08-01 -- 1726.zenb

Kalitate ikurra dira Koldo San Sebastianen dokumental finak. Bere «Euskal herritik» milaka bider errepikatzen duten bitartean, Santiago-bideari buruzko dokumentala eman berri, erronka berri bati heldu dio munduan gaindi ibili ziren euskaldunen nondik norakoak ezagutu ditzagun. Munduan barna arrastoa utzi duten euskaldunen pasadizoak, alegia. Hasiera batean ETBk hautatu dituen ordubeteko sei saio emango badira ere, hamarrera luzatzeko asmoa dago.

«Bere handitasunean mundua txikia dela emango dute aditzera dokumentalek. Ezezagunak izan arren, arrastoa utzi duten euskaldun andana dela agerian geratuko da. Itxurari dagokionez, irudiak istorioak bezain erakargarriak izan daitezela saiatzen ari gara»
azaltzen digu Koldok.
Lehena Rafael Inda Areetako ontzi kapitainari eskainitakoa izango da: «Inda Kapitainaren bidaia luzea». Errepublikaren alde aritu zen Gerra Zibilean, Errusiara urrea eraman eta handik armak eta hornidurak ekartzen zituen. Bigarren mundu gerratearen ondotik, Ipar Afrikan kontzentrazio eremu batean sartu eta bi heriotz zigor ezarri zizkioten. Barkamenaren truke, alemaniarren alde untziratzea eskaini zioten, dinamita «African Corps»era eraman zezan. Bolada batez hala egin zuen arren, nazkaturik, ihesari eman eta 1946 eta 1948 bitartean Asiako itsasoetan ibili zen, Grezian amaitu zuen arte. Orduan, garai hartako Mosad delakoak eskaintza bat egin zion sortu berria zen Israelera espedizio klandestinoak egin zitzan. Zeregin horretan bi ontzi erabiltzen ziren: Pank Crescent eta Pank York, azken honen kapitaina Esteban Hernandorena euskalduna zen. Baita tripulaziokideak ere. Somorrostron jaioa, bere emaztearekin batera (Oñatiko lehen alkate frankistaren alaba) Haiffa hirian lurperatua izan zen. Hernandorena ezkutuko emigrazioaren heroitzat hartua dago Israelen,

«hiri horretako portuan bere omenezko monumentu txiki bat dago, `Capitain Steve'ri jartzen du. Bere seme-alaba biloba eta birbiloba guztiak Israelen bizi dira»
diosku Koldok. Eta inor gutxik badaki ere, bi kapitainen bizipena «Exodus» filmaren oinarria izan zen. Beraz, lasai asko esan daiteke benetako

Paul Newman-
ak euskaldunak zirela.
Bizirik dauden lekukoen adierazpenak ere ez dira faltako, Hilario Zarragoitia lekeitiarra kasu, ontziko sukaldari lanetan aritu zena, berarekin solastatu dira. Frankoren kontzentrazio eremu batean egon zen preso. Itzuri egin ondotik, frantses eremu batera eraman zuten; alemaniarrak etorri eta Hilario atxilotu zuten kontzentrazio eremu batean beste behin ere; ondoren, ingelesek harrapatu eta beste hainbeste egin zioten. Bestenaz, Israelen Inda kapitainaren semearekin hitz egin dute. Ez ordea, Hernandorenaren familiarekin, antza lanpetuta zeudelako.


AL CAPONEREN WHISKYA.

Louis Legasse lapurtarraren bizitzari ere atal bat eskainiko zaio. Marc Legasse idazlearen aita zenari «Baron Du Poisson» deitzen zioten, arrantza munduko enpresaririk handiena izan baitzen Frantzian, 1939a arte. Bakailaoaren arrantzan goitik behera agintzen zuen, trebea zen oso Terranovako euskaldunak bere esanetara makurrarazten, ez abertzalea zelako, bere interesek bultzatua baizik. Frontoi bat eraiki zuen haiendako Terranovan. «Le Morue Francaise» konpainia sortu eta krisialdi ekonomikoa iritsi bitartean izugarri aberastu zen; hain zuzen, bakailaoa Europara ekartzen zuten ontziak itzulerako bidaian whisky eta txanpainez betetzen zituen Amerikako jende ospetsuarentzat, Joseph Kennedy eta Al Capone tartean. Irabaziekin Ipar Euskal Herrian konpainia bat sortu zuen Alfonso XIII. Espainiako erregea sozio zuela. Kontuak kontu, Legassek bere ekarpena egin dio Euskal Herriari, Pasaiako portua berari esker hazi baitzen. Eta zeharka bada ere, Al Capone mafiosoari ere zor diogu Pasaia hainbeste garatu izana.


MIAMIKO ERREGINA.

Jatorriz Tolosa eta Lizartzakoa den Kristina Saralegi, Miamiko telebista hispaniarreko aurkezle erregina dugu. «El show de Cristina» talk show arrakastatsuak Amerika Latinoan eta Estatu Batuetan 100 milioi ikusletik gora ditu. Halaber, «Cosmopolitan» espainierazko bertsioaren lehen zuzendaria izan da. Francisco Saralegi bere aitona La Habanako Euskal Etxeko lehendakaria izan zen, oso kazetari ezaguna, «el rey del papel» deitzen zioten, Tolosatik papergintzaren teknika ekarri baitzuen.

«Hemen lehengusuak ditu. Zoritxarrez, arras zaila da beregana heltzea, izarra baita eta prozedura bat jarraitu beharra dago. Gu ez gaude horretara ohituta, baina tira»
. Era berean, beste zenbait istorio dute ikusmiran, irudiak eta elkarrizketak lortu ahala taxutzen joango direnak, hala nola: Aulestiako gizaseme bat Estatu Batuetara artzain joan zena, Vietnamgo gerran aritutakoa eta Estatu Batuetako «purpura bihotza» kondekoraziorik handiena daukana.

«Uda honetan, urte mordoaren buruan Aulestiara bueltatu da oporretan. Bera konbentzitu nahian gabiltza Boisera itzuli baino lehen gurekin hitz egin dezan»
. Edota Argentinako Aranburu jenerala, montonero indioak akabatu izanagatik ezaguna, edo Francois Lopez zuberotarra.

«Parisko Automovil Clubean botones gisa lan egiten zuen, langabezian geratu, polizia sartu eta Bigarren Mundu Gerran `resistance'rekin aritu zen. Gerra amaiturik, espainiar poliziak Donostian bera eta bere taldekideak detenitu zituen, Belgikako nazi bat atxilotu nahian zebiltzala. Txiripaz atzeman zituzten: guardia zibil bati Lopez eta bere kideen mugimenduak susmagarri iruditu, beste guardia zibilei deitu eta atxilotu egin zituzten. Gurean tamalez ezaguna egin den «bainerako tortura» asmatu zuen Francois Lopezek. Egun, Miarritzen bizi da erretreta hartuta, bere atzetik gabiltza ea elkarrizketa bat ematen digun».
Nahiz eta biografia gehienak artxibo irudiekin hornituko dituzten, Frantzian eta Israelen ere ibili dira, hango irudi eta adierazpenak jasotzen, bere ohiko lan taldea lagun duela: Olga Unzilla, Josefina Txurruka eta Lourdes Soria. Koldoren esanetan,

«ni kazetari klasikoa naizenez, ukitu bisual eta literarioaz Mitxel Gaztanbide arduratuko da, dokumentalei beharrezkoa den kutsu dramatiko hori eman diezaien»

Nagore Irazustabarrena

den honetan gurean izango dugu Donibane Lohizuneko gitarrajole eta konpositorearen taldea, baina ez Donostia, Gasteiz, Getxo edo Baionan, Jazz Hernani Jardunaldietan baizik.
guztia irakurri

Joxemi Saizar

zikloa prestatzen. Eskainiko dituen sei kontzertuen artean bi bereizi daitezke: Donostiako Musika Hamabostaldiko inauguraziokoa eta Mikel Laboaren doinuekin eskainiko duena.
guztia irakurri

Daniel Udalaitz

Aldiz, Nafarroa oso urrun dabil helburu horretatik, nahiz eta xede horretarako aurrekontuakgehitzen ari den. Iparraldean, aurrerapen garrantzitsua egiten ari dira arlo horretan.
guztia irakurri

Estitxu Eizagirre

Egindako indusketetan erromatarren aztarnak aurkitu dira, besteak beste.
guztia irakurri

Beñat Doxandabaratz

Udan, irratia inor gutxik entzuten duela esan ohi da. Uda ez ezik, asteburua ere baldin bada, are gutxiago. Halaxe, gazteak alde eginda, entzuleria murriztu egiten da. Adineko jendea, ume txikiak dituzten bikoteak, bakarrik egun erdiz ateratzen direnak edo ezintasunen bat dutenak dira entzule fidelenak. Halaz ere, hor ere usteak erdia ustel; hain zuzen, makina bat jende bada hondartzan kaseta entzuten dagoela, pilak berehala agortzean irratia entzuten hasten dena. Baita autoan mendira doan jendea ere. Hau guztia kontuan hartuta, egiten dute «Aldarte onean» magazina; «gai arinak jorratzen ditugu, jendearen kezkak ahantzarazi nahian. Adibidez: Jaiak diren herri bat hautatu eta erreportajetxoa egiten dugu. Larunbatero dermatologo bat etortzen zaigu. Gero, abenturarentzako tarte bat jendeari ideiak emateko. Musika ere franko sartzen dugu» azaltzen digu Ander Txintxurreta esatari eta gidoilariak. Berarekin batera aritzen dira Maider Oiarbide aurkezle eta zuzendaria eta erreportajeak prestatzen dituen Edurne Begiristain.
Bestalde, adineko hainbat lagunarekin atzera begirako solasaldi bat egiten dute gaurkotasuna duen gai bat hizpide harturik. «Uda zertan» atalean berriz, uda zerbait bitxia egiten pasatzen duten lagunekin solastatzen dira. Halaber, haurrentzako tarte bat ere bada, baita agenda bat emanaldi eta ikuskizunen berri emateko ere. Igande goizeko trikitilarien txokoa mantentzen da, harrera ona du-eta. Azkenik, igandeko modaren tartea dago, non diseinatzaile ezberdin bat aldiro etortzen den udako arropaz hitz egitera. Umorearen txokoa ere ez da falta, Iñaki Lazkano zinema kritikariaren eskutik, Anderren esanetan

«Gustavok, erreportari bilakaturik, istorio xelebre bat modu antzeztuan kontatzen digu eta guk, horren gainean galderak egiten dizkiogu. Irudimen handia dauka Iñakik» ALBERTO ELOSEGI

Koldo Zuazo

Euskara batuak hutsune ugari bete ditu urte hauetan zehar eta dagoeneko ez dugu erdarara jo behar nahi duguna adierazteko.30 urte hauetan akats batzuk somatu ditu euskara batua erabiltzeko orduan. Batetik urrutiko intxaurren lilura deitu duena, hau da norberarena utzi eta hizkera arrotz batean aritzea, eta bestetik eskolako euskararen lilura deitu duena, jatorrizko hizkuntza alde batera utzi eta eskolakoa hartzea.Hala ere, euskalkiek eta euskara batuak badute beren eremua. Euskalkia erabiltzeko lau arlo zehazten ditu Koldo Zuazok: Aisialdia, Irakaskuntza, Herri hedabideak eta Administrazioa, batez ere udal eta foru esparruetan.
guztia irakurri

Jean Louis Davant

Euskara Batuaz eta euskalkiez, ene ikuspegia iparraldeko euskaltzain batena da. Ez dut gehiegi sartu nahi hegoaldeko gora-beheretan, oso bestelakoa baita hemen bizi dugun egoera. Lehenbizi bereziko ditut alde batetik euskara mintzatua eta bertzetik euskara idatzia. Oraino aztergai dagoen atlasa bazter utzirik, ahoskeraz egin den lanarekin ahomihizkoaz arduratzen hasi berria da Euskaltzaindia. Beraz euskara mintzatuaren sail horretan, oroz gainetik zentzu onaz fidatu behar dugu momentuko.
Lehen aholku bat euskaraz dakiten guziei: euskaldun guztiekin euskaraz egin, ahal bezala, gero etorriko da hobeki egitea. Txarrena, ez egitea da. Bigarrena: mintzatzerakoan, ahal bezain goxo eta naturalki hitzegitea da onena. Bakoitzak erabil dezala lotsa barik ohiko mintzaira, eta emeki-emeki zabalduz ibil daiteke.
Iparraldeko irratietan, duela urte batzuk, belarrietan min egiten zidaten elestari batzuek, menderatzen ez zuten Batuan (gipuzkeran alegia) mintzatu beharrez, beren jatorrizko behe-nafarrera edo lapurtera ona funditzen baitzuten, inorentzat abantailarik gabe. Orain zuhurtzia gehiago nabaritzen dut. Ahomihizkoan pausoka, urraska ibili behar dugu, beti gure ahalak izartuz, baita entzuleenak. Horretan bat nago Zuazorekin, baina harek zokoak ikertuz erran du.
Euskara idatzian oinarritzen da Euskaltzaindiak Baturako ideki zuen bidea, eta nagusiki tradizio luzean. Ardatz bezala «erdiko euskalkia» aipatzen du Zuazok. Ene aburuz plurala behar da hor, «erdiko euskalkiak», biga baitira: gipuzkera «eta» lapurtera, literaturan historia nasaia baitu Axularren euskara horrek, Nafarroako zati on batekoa delarik ber denboran. Ezin da baztertu Batuaren muinetik, eta hori argi dago euskaltzainen artean, Koldo Michelena zenak hasi zuen ildotik. Ez dut ahantzia duela hogei bat urte behin eta berriz erran ziguna: gipuzkera eta lapurtera bat datozenean, hori da Batua. Baina beste hau ere aditu nion: erdikoak ez datozenean bat eta bi bazterrak aldiz bai, hori ere Batua da.
Beraz Batua ez da soilik gipuzkera osatua, zerbait gehiago da. Gipuzkoarrei eskari hau egiten diet: beren ateak ideki ditzaten, edo gehiago zabal, bereziki lapurterari, batez ere hiztegian. Baina iparraldekoek dugu erru eta hoben handiena, Axularri zor diogun tradizio luzea gehiegi bazter uzten baitugu, ekialdeko euskalkien eta gipuzkeraren arteko zubia hautsiz. Horrela ez dago egiazko Batu baten antolatzerik, azken batean elkarretarik urruntzeko bidea hartzen dugu, non ez dugun lapurtera berriz guretzen.
Lapurteraren beharra azpimarratu ondoren, idatzizkoa eta mintzatua berezirik, oso gustora nago Zuazok dioenarekin. Gogoeta baliosak dakarzki euskararen politika hobetzeko. Orokorki, Zuazok dioen bezala, euskalkia eta Batua behar ditugu biak. Euskalki bakoitza bere lekuan oinarri dagoela ohiko sail eta mailetan, baita lehenbiziko erakaskuntzan eta tokiko irratian edo kasetan. Batua goi mailan eta sail berrietan, frantsesak hartu duen lekura hupa eta zabal dezagun, horren parean. Euskalkia ez du Batuak hiltzen, frantsesak du hiltzen

hemeroteka

1725. zenbakia | 1999-07-25
1724. zenbakia | 1999-07-18

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan