Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-08-01 -- 1726.zenb

Yolanda Barcina, Iruńeko alkatea: «Hiri bat ezagutzea eta maitatzea da garrantzitsuena. Ez naiz nafarra baina euskal gen asko ditut. Nire aitaita-osaba Aita Barandiaran zen».

Jose Maria Setien Gotzaia HBko Mahai Nazionalaren kaleratzeaz: «Gaizki egin zena zuzentzea ona da».

«Gauza bat da epaiak zigorraren proportzioari buruz diona, baina begibistakoa da talde armatuarekiko kolaborazioa egon egon zela», dio Jaime Mayor Oreja Barne Ministroak.

Consuelo Fenollar, Gregorio Ordońez ETAk hildako PPko buruzagi donostiarraren ama: «Jende horrek ez du merezi eman zaiena. (...) Familiarrak gara izorratu behar dugunok eta jende horrekin kalean topo egin behar dugunok»

German Kortabarria, ELAko bozeramailea: «Kartzelaratzea ez zen sostengagarria, epai harekin berma eta eskubideak desagertu ziren gizarteko sektore batentzat».

Extremadurako PSOEko Juan Carlos Rodriguez Ibarrak ez du gustuko epaia: «Badirudi lehenengo erabakia hartu dela eta gero erabakia justifikatzeko artikuluren bat bilatu dela».

Jaime Mayor Oreja
Espainiako Barne Ministroa eta Francisco Alvarez Cascos Espainiako Gobernuko Lehendakariordearen arteko desberdintasunak agerian geratu dira berriro. Lehenak PP, PSOE eta EAJ nahi ditu bake prozesua aurrera eramateko. Bigarrenak, ordea, prozesuaren ardatzean popular eta jeltzaleak egotearen alde agertu da. Jeltzaleek argi azaldu dute Lehendakariordearen aldeko jarrera.

Xabier Azalluzek
jakinarazi duenez, datorren urtarrilean EAJk egingo duen Asanblea Nazionalean, alderdiaren lehendakaritzan ordezkoa ateratzea gustatuko litzaioke. Horrela ez balitz, alderdiak estatutuak aldatu beharko lituzke, alderdiaren muga lehendakari kargurako zortzi urtetakoa baita.

Jakoba Errekondo

Landareetako gaitza gehienak onttoek sortuak dira eta ugaltzeko eguraldi epela eta hezetasuna behar beharrezkoa dute onttoek. Uda-bihotzeko beroan lanbropeko eguarteetako eta ilunabarreko ekaitzetako hezetasunak apreta-azpiak zakartzen dituen bezela gaitzak zabaltzen dituzten onttoen esporak harrotzen ditu.
Uda parte honetan gaitz hauetan ikusgarrienetakoa haritza eta bere familia zabaleko kideek pairatzen duten zurińa edo oidioa da. Harizti batera hurbiltzen bazara, ontto bila edo dena dela, erraz bereiziko dituzu gaitzak jotakoak eta sanoak. Zurińa izaki gaitzak nabarmentzea gustokoa du. Berandu samar hazitako puja berde bizietan bezelaxe dagoenerako ia biziaren erdia zuhaitzean dirauten hosto berde-beltzetan hauts geruza edo lizun antzeko ilaje bat ikusiko duzu.
Haritzak zurińarekin bizitzen jantzi dira eta kilimaren bat egingo badio ere ez dio aparteko buruhausterik eragingo. Hezetasunarekin harro azaldu eta bero lehorrarekin belarriak bildu eta ezkutatu, eguraldiaren antzera gaitza zuri bezela txoro ibiltzen den horietakoa dela bai bait daki zuhaitzak.
Berdea izan eta zuri ageri ; edo zuria izan eta berdea azaldu ohi dena zuritzen du zurińak? Harro erakusten du bai haritzak zurińa. Satorrenak bezela euskaldun jatorrenak honexegatik aukeratua izango dute haritza bere bihotz-bihotzerreko zuhaitza. Ur gaineko bitsetako aldarean gurtutako zuhaitza. Zuhaitza ala arbola?

Jabier Agirre

Beharrezkoa dugu, sexu, adin eta egoeraren arabera kantitate ezberdinean bada ere.
guztia irakurri


BARTZELONAKO ADIERAZPENA

DUELA urtebete indartsu abiatu zen Bartzelonako Adierazpena, CiUk, EAJk eta BNGk bultzatutakoa. Estatu multinazionala eta konfederazioaren aipamenek «Espainia bakar eta batuaren» bazterrak astindu zituzten orduan, buruzagi sozialista batzuek «Meridako Adierazpen» espainiarzalea bultzatzeraino. Baina hastapen sendo haren ondoren, eta batez ere Euskal Herrian piztu zen prozesuaren ondoren, lotan geratu da Bartzelonako Adierazpena. Zenbait lan, dena den, pentsatutakoa baino aurreratuago dago, esate batera, Xose Estevez Euskal Herrian bizi den historialari galiziarra Galeuskari buruz prestatzen ari den liburua. Horrez gain, martxoko Espainiako balizko hauteskunde orokorren ondoren, Bartzelonako Adierazpenak bultzada berria ezagutuko ei du.


EA-REN ATAKA GAIZTOA

INAXIO Oliveriren dimisioak ataka gorrian jarri du Eusko Alkartasuna. Ezagunak ziren, modu sinple baten esanda, EAko Gipuzkoa eta Bizkaiko sektoreen arteko desberdintasunak. Asko entzun da Carlos Garaikoetxeak eta Rafa Larreinak, besteak beste, bi sektoreen artean egin duten bitartekari lanaz. «Alderdiak heriotz zauria du» ere entzun izan zaio buruzagiren bati, barriketaldi pribatu batean. Baina, eta are gutxiago azaroako kongresuaren atarian, inork gutxik espero zuen halako dimisiorik. Xabier Arzalluzek esan zuen EAren krisiak ez diola mesederik egiten abertzaletasunari. Ezker abertzalean arduratuago daude oraindik, Euskal Herriak bizi duen prozesuan EAJri presio egiteko bidekide izan baitaiteke EA.


LEGEBILTZARREKO BIRMOLDAKETA

EUSKO Legebiltzarraren osagarri izango den eraikuntzaren birmoldaketa lanek, Legebiltzarra eta Gasteizko Udalaren arteko tira-bira sortu dute. Birmoldaketa lanetan katalogatutako fatxada bota zuen Eusko Legebiltzarrak eta Gasteizko Udalak lanak geldiarazteko agindua luzatu zuen. Legebiltzarrak ez zuen jaramonik egin eta fatxada botatzearena nahigabe izan zela ihardetsi zuen. Alfonso Alonso Gasteizko alkateak ez du udaltzaingoa bidali Legebiltzarrera baina Legebiltzarraren jarrera kritikatu du, eredugarria ez dela esanez. Gehiago aztertu beharko litzateke gertatutakoa baina horrelakoak Araban ugaldu egingo direla suma liteke.


TORTURAREKIKO GOGORTASUNA

1992-KO urtarrilaren 29an Manuel Sanchez, Jose Maria de las Cuevas eta Antonio Lozano guardia zibilek Kepa Urra torturatu zuten; horretagik, 1997an, Bizkaiko Auzitegiak lau urteko kartzela zigorra jarri eta sei urteko beren lanerako gaitasun gabe utzi zituen. Guardia zibilek, ordea, ez zuten gartzelarik zapaldu, Auzitegi Gorenak zigorra urtebetera jaitsi baitzien. Gaitasungabetasuna bai, sei urtetan mantendu zien. Hilaren 16an, ordea, Espainiako Gobernu Ministro Kontseiluak kartzela zigorra indultatu zien eta sei urteko gaitasungabetasuna, hilabete eta egun batean utzi zien, bestela Guardia Zibiletik egotzi behar zituzten eta. Torturarekiko tinkotasuna agerikoa da.


POSTFRANKISMOAREN ADIERAZLE

LEGEBILTZARREKO hitzaldian, Sanz Lehendakariak argi utzi du datozen urteetarako aurreikusten duena: aurreko urteetan egin izan duena gehi Euskararen Legea murriztea, «diskriminatzailea» baita. Jai dute bake mahaiek, «biolentzian ari direnekin» ezin baita hitz egin.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan