Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-07-25 -- 1725.zenb


Kaixo Miel Anjel Elustondo

Iazko iraila-urria partean izan nintzen EEBB-etako paraje horietan, Boisen, Elkon eta izena gogoratzen ez dudan beste hainbatetan. Euskal amerikarrei buruz idatzi duzun artikulua asko gustatu zait. Ez dakit Ameriketako mendebaldean egundo izan ez direnak nik beste gozatuko ote duten, baina nik behintzat gozatu ederra hartu dut. Elustondok bere artikuluan honela dio: «Boiseko bizkaitarrak —Boiseko euskaldunak bizkaitarrak baitira...—». Egia berdaderua. Eta Elkon, ostera, zuk diozun bezala, erdiak bizkaitarrak eta beste erdiak nafarrak. Ez al dago giputzik? Nik bat ere ez nuen ezagutu.
Euskara fosilarena ere egia da. Euskaldun amerikarren esamolde zaharrak gogoratzerakoan, sarri askotan, Galapagos Uhartearena datorkit burura. Uharte hau kontinentetik banatu ostean, bertan gorde ziren antzinako fauna eta floraren berezitasunik zaharrenak. Kontinenteak eboluzionatu zuen bitartean, Galapagoen uharteak bere horretan jarraitu zuen. Oker ez banago, Darwinek handik atera zituen «Espezien Jatorria» lanerako materialik gehien.
Gogoan dut, baita ere, bizkaitarrek behintzat, dolarrari «ogorlekue» deitzen diotela; musean pokerreko kartekin jokatzen dutela, eta harriak eta hamarrekoak kasinoetako fitxak zirela —Las Vegas gertu baitago—. Mahaia bera borobila zen. Gainerako guztiak, enbidoak, hordagoak eta atzera egiteak, Euskal Herrian bezala.
Beste behin, Boiseko Euskal Etxean geundela lagun bat eta biok, gure herriko (Abadiño) Ramon Uribeetxebarriak —hogeita hamar urte Ameriketan— hauxe esan zigun: «Ta amutilak! akuluen badakizue ala?». Laguna eta biok harrituta: «akuluen?». Eta Ramonek: «Bai, atzeko horretan». Eta badakizu zer zen atzean zegoena: Billarra. Uste dut hizkuntzalariek zabalkuntza semantikoa-edo deitzen diotela honi. Ez dakit «makila» edo antzerakoak baino zuzenagoa den, baina, behintzat, adierazgarriagoa eta indartsuagoa bada.
Amaitzeko, Boisen entzundako pasadizo bat kontatuko dizut: Munitibar inguruko gizon bat azkenetan zegoela, apaiz euskaldun bat joan zitzaion azken bedeinkazioak ematera. Halako batean, apaizak dinotso: «Beno, adiskide, prestatu biherra deukek Jangoikoana joateko (hatzamarrez gorantz apuntatzen zuen bitartean)». Eta hilzorian zegoenak: «Gora ez, nik hemen behien gure dot, kuadrilan».
Besterik ez, zorionak artikuluagatik eta ondo bizi.

JUAN ANTONIO ATUTXA
DURANGO (BIZKAIA)
Oharra:
1.723ko alean, politika saileko iritzian, Baleren Bakaikoaren artikuluari esaldi bat jan zitzaion. Azken parrafoak hala behar zuen izan: «Lehengo mendearen amaieran nafarrak Gamazo ministroaren aurka altxatu ziren eta kargutik kentzea lortu zuten. XX. mendea bukatzen ari den une honetan ez al litzateke egokia izango euskaldun guztiak, Iparraldekoak barne, euskal subiranotasunaren alde azaltzeko Europaren aurrean Van Miertek egin nahi digun maltzurkeria aitzakitzat hartuta? Erantzun sendoak emateko garaian gaude!».

Oharra:
«Urretxu-Zumarragako Toponimia» liburuari prezioa oker jarri zitzaion uztailaren 4ko alean (1.722ko alean). 850 pezeta izan beharrean, bere salneurria 3.000 pezetatakoa da.

hemeroteka

1724. zenbakia | 1999-07-18
1723. zenbakia | 1999-07-11
1722. zenbakia | 1999-07-04
1721. zenbakia | 1999-06-27
1720. zenbakia | 1999-06-20
1719. zenbakia | 1999-06-13
1718. zenbakia | 1999-06-06
1717. zenbakia | 1999-05-30
1716. zenbakia | 1999-05-23
1715. zenbakia | 1999-05-16

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan