aukera sendoa bilakatu da bilbotar euskalzaleentzat. Zenbat Gara kultur elkartearen baitan sortutako irratiaren ikurrak hauek dira: hiritarra, euskalzalea eta anitza.
E
guerdiko 12:00ak dira eta 31 graduko tenperatura dugu. Bilbo Hiria Irratia duzu hau, zure FMko 96.0an
Estudio ondoko gela post-produkziorako erabiltzen dugu
Apurka-apurka musika eta beste hainbat kuina ari gara digitalizatzen
Euskalduntzerako ditugun beste hainbat ekimen bezala, irratia ere horretara dator
Euskaraz bizi ahal izateko aukera eskaini nahi dugu. Eta aukera horretan era natural batez ari gara, euskaraz hitz egitea naturalki ateratzen zaigun bezala. Guretzat euskalgintza ez da helburu bat berez, abiapuntua baizik
INDEPENDENTEA IZAN NAHIA.
Oso garrantzitsutzat jotzen dugu lurraldetasun kontzeptu hori. Iparraldea zein Nafarroa ala Araba eta, zer esanik ez, Bizkaia eta Gipuzkoari buruz mintzatzen gara. Kolaboratzaile sare zabala antolatu dugu Euskal Herri osoan
Informazio iturri propioak lantzean datza gure helburu nagusietako bat
Hausnarketa sasifilosofikoa egiteagatik esango nuke, gainerako komunikabideek gauzak nahita gaizki egitea dutela helburu. Egunerokotasun horrek edo gainerako presiobide batzuk, publizitatearekiko menpekotasunak kasu, agintzen dute komunikabide gehienetan. Guk nahita galtzen dugu denbora, elkarrizketa luzeak eta mamitsuak egiten ditugu, agian irratigintzan errentagarriak ez diren jarrerak ditugu. Hala ere, duintasunez jokatzen dugula uste dut, hau da, irrati eredu duina lortzea dugu helburu
Guk, adibidez, ez dugu inoiz liburu bati buruzko elkarrizketa egingo, liburua irakurri gabe
Zenbat Gara kultur elkarteak ematen digu komunikabide independente izateko berme hori
eta horregatik ez balitz, gu ere, beste komunikabideak bezala, oihan horretan egongo ginateke
oraingoz. Batez ere, ditugun balizko informazio iturriekin ez dugulako ekarpen berezirik egingo
PARRILA BAT, HELBURU ANITZ.
Datorren ikasturtean honi eutsiko diogu, baina era berean programa berriak sartzeko asmoa dugu
Definizio prozesu batean murgiltzen gara irratsaio berriak proposatzerako orduan; beraz, ez ditugu orduak beteko besterik gabe
Egoera alegal batean gaude. Jakina da frekuentzia banaketa erabaki politiko baten menpe dagoela. Baina bere garaian Euskadi Irratia ere egoera berean egon zen
Ez dakigu gero eta jende gehiagok entzuten gaituen ala ez, baina badakigu gero eta gehiago direla gutxienez behin entzun gaituztenak
Dedikazio osoz aritzen gara batzuk, baina badira hainbat irakasle, Gabriel Aresti euskaltegiko liberatuak, kolaborazio finkoak egiten dituztenak
Z
enbat Gara kultur elkartearen baitan sortua da Bilbo Hiria Irratia, duela bi urte. Zeintzuk dira zuen helburuak?
Bilbo Hiria Irratia Zenbat Gara kultur elkartearen ekimena izanik, elkartearen baitan dauden beste ekimen batzuk bezala, euskararen bizibide berriak asmatzea dugu helburu. Euskaraz bizi ahal izateko bilgune bat dela esan dezakegu.
Egungo komunikabideek publizitatearekiko duten menpekotasuna handia da. Hala ere, zuek ez duzue publizitaterik. Nola hornitzen zarete ekonomikoki?
Gure zutabeetako bat independentzia horretan datza. Zenbat Gara elkartearen baitan ekimen desberdinak daude, batzuk beste batzuk baino errentagarriagoak direnak. Azken finean, izaera honi esker, Bilbo Hiria Irratiak ez du bere burua sakrifikatzen dirua lortzearren. Horrek ez du esan nahi etorkizunean Bilbo Hiria Irratiak bere burua autofinantzatuko ez duenik ohiko bideetatik, hau da, publizitatetik, baina horretarako baldintza batzuk suertatu behar dira. Hala ere, Zenbat Gara kultur elkartearen irratia izateak independentzia hori bermatzen du.
Informazioa lantzerako orduan, zeri ematen diozue lehentasuna: bertoko informazioari, kulturari...?
Zaila da irratiaren izaera espezifikoaz hitz egitea, oraindik bi ikasturte baino ez baititugu eman. Egun hausnarketa prozesu horretan murgilduta gaude. Hala ere, gure erronka handienetako bat informazio iturri propioak izatea da. Zentzu honetan, ahalegin handia egin da kolaboratzaile taldeari dagokionez. Iparraldeak, Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak gure irratian duten presentzia ez dut beste inon aurkitu. Hau da, Bilbo Hiria dugu izen, baina lurraldetasun kontzeptua oso barneratuta daukagu. Horregatik, helburu jakin batzuk ez aipatu arren, era natural batez lantzen ditugu euskara eta euskal kulturaren inguruko gaiak.
Zeintzuk dira beste komunikabideekin dituzuen aldeak?
Espektakuluaren gizarte honetan komunikabideak behartuta daude gauzak nahita gaizki egitera, sekulako presioak jasaten dituztelako finantziaketa aldetik. Eta dinamika honetan komunikabide pribatuak zein publikoak daude. Gizarte eredu honetan, ekimen pribatuetatik ez dituzte beste aukera duinagoak bideratu nahi. Horregatik Bilbo Hiria Irratian, publikoa izan gabe, duintasunaren aldeko apustua egiten dugu, bai informazioa ematerakoan zein edukiak tratatzerakoan
![]() |
|
||||
1724 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa