erabiltzen hasteko pauso zail hori emateko baliabide apartak. Ikaslea egunaren 24 ordutan euskal giroan murgildurik egoteko eskaintza oparoa dugu aurten.
Euskara ikastea gauza astuntzat jotzen duenak irakur beza AEK-k antolatutako barnetegien kanpainak dioena: «Uda ere garai aproposa da euskara ikasten jarraitzeko, aproposena agian inoiz baino denbora libre gehiago dugulako. Eta eguzkiak, beroak eta eguraldi onak sor dezaketen nagitasunaren aurrean eskaintza atsegin, freskagarri eta erakargarria prestatu du AEK-k, beti ere euskara ikastea eta udaz gozatzea bateragarriak izan daitezen. Berriro ere, euskara ikastea izango da uda honetarako planik hoberena».
Orain dela 20 urte AEK-k martxan jarri zuen egitasmo mota hau emankorra gertatu da hainbat eta hainbat euskaldunberrirentzat, euskara ikasteko erarik azkarrena eta eraginkorrena baita. Hala, formularen arrakasta ikusita, 1999an barnetegi eskaintza oparoa dugu udari begira. AEK-k berak, kasu, 700 ikasletik gora izan zituen iaz antolatutako barnetegietan, eta aurten milara inguratzea dute xede.
Formula sinplea da: 2, 3 edo 4 astez 30-40 ikasleko taldeak etxe batean biltzen dira euskara ikasi asmoz. Goizez eskolak ematen dira, baina horrez gain denetarako astia dago barnetegietan: txangoak, kultur ekintzak, parranda, tailerrak (antzerkia, dantza, ipuinak, eskulanak)... Helburu nagusia ahozko adierazpena edo mintzamena lantzea da.
Euskaltegiek kontu handiz aukeratzen dituzte barnetegietarako herriak: ingurune euskaldunetan kokatuak, bizitza sozial garrantzitsua daukaten herriak aukeratzen dira, eta aldez aurretik herrikoekin harreman sareak bilatzen dira ikasleak benetan herrikoekin mintza daitezen. 30 etxe inguru egokitu dira aurten Euskal Herriko gune euskaldunenetan.
AEK-k udaberrian ospatu den Korrikaren irudia erabili du orduan azaldutako konpromisoa barnetegietara eraman asmoz. «
Segi. Euskara ikasi
IKAk Doneztebe, Etxalar, Leitza, Lesaka eta Uztaritz herriak aukeratu ditu barnetegiak antolatzeko. Zenbait euskaltegi txikiagok euren herrietan bertan antolatzen ditu barnetegiak, hala nola Zornotzako Aurten Bai barnetegiak zein Lazkaoko Maizpide euskaltegiak. Bilboko euskaltegiek, jakina, inguru euskaldunagoetara jotzen dute mintza praktika egonaldiak antolatzeko. Bilbo Zaharra euskaltegiak Muxikan hartua du etxea, Ulibarri euskaltegiak Arantzazun, eta Uztarrik Artean. Gabriel Aresti euskaltegiak, berriz, ekainaren 14tik irailaren 11ra bitartean erabiliko du Sakanako Bakaikun duen etxea, uda osoan zehar hainbat txanda antolatuz.
Ikasle bakoitzaren euskara mailak bere neurriko barnetegia dauka, eta kasu gehienetan maila ertaina edo altua duten ikasleei zuzenduta badaude, hasi berrientzako barnetegi bereziak ere antolatzen dira, esate baterako Maizpidek, Aurten Baik, Uztarrik eta AEK-k Iparraldean antolatutakoak.
Adinaren araberako banaketarik ez da egiten normalean taldeak osatzerakoan, eta hala, adin guztietako jendea batzen da elkarbizitza aberastuz. Egonaldien prezioari dagokionez, ezberdintasunak dauden arren, barnetegi batean bi, hiru edo lau aste igarotzeak 40.000 eta 65.000 pezeta bitarteko prezioa du.
ESKAINTZA BEREZIAK.
klasikoez
![]() |
|
||||
1722 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa