Baikor egoteko moduko datuak eman ditu EGMk udaberriko bere azken neurketan, EITBko irratiek (Euskadi Irratia, Euskadi Gaztea, Radio Euskadi eta Radio Vitoria) guztira 330.000 entzule baitituzte. (1985ean 124.000 baino ez). Nahiz eta orokorrean, Espainian entzuleen kopurua %0,9 jaitsi egin den, aipagarria da irrati formulek izan duten gorakada 219.000 entzule gehiago (%2,3). Euskal Herrikoetan ere goranzko joera hori nabari da, gehienbat Euskadi Gazteari esker, euskaldungai anitz erakartzean, aparraren gisan ari baita igotzen. Estiloan, 40 Principales-etik aldenduz, gainera
AINGERU IRIGARAI OMENDU ZUEN EUSKALTZAINDIAK
JOAN den astean Euskaltzaindiak Etxarri Aranazen egin zuen ekitaldi akademiko eta jardunaldien barruan Aingeru Irigarai euskalzale, ikerle eta idazlea omendu zuen.
Irigarai gerra ondoan euskararen sustatzaile izan zen Nafarroan. Hizkuntzaren geografiari buruzko lehen ikerlanak egin zituen eta agiri zaharrak biltzen hasi zen. Gainera 42 urtez euskaltzain oso izan zen.
ARTE EDERRETAKO URREZKO DOMINA GUGGENHEIM-ENTZAT
BILBOKO Guggenheim museoak arte ederretako urrezko domina jaso zuen lehengo astean Santiagon (A Coruńa). Guggenheim-ez gain antzerkian, musikan, zineman eta beste zenbait arlotan nabarmendu direnek jasoko dute domina hau.
FILM LABURRAK IKUSGAI BILBON
EUSKADIKO errealizadoreak eta Euskal Herriko Gidoigile Profesionalen Elkarteak akordio bat sinatu dute Bilboki Koliseo Aretoko arduradunekin. Akordio honekin ohiko zinema aretoetan film luzeen aurretik film laburrak eskainiko dira. Gainera euskal zinemagileek egiten dituzten lanak erakusteko aukera paregabea emango du akordio honek. Honela estreinatu zen ekainaren 19an Bilboko El Capitol aretoan «El trabajo» filma.
ARABAKO ARTE GARAIKIDEKO MUSEOA MARTXAN
ARABAKO arte garaikideko museoaren lanak hasteko falta zen tramite bakarra pasa den astean onartu zuen Arabako Diputazioak.
Aurreikuspenak betetzen badira lanak irailaren 1ean hasiko dira eta 2001. urteko maiatzerako amaiturik egongo da.
JAKITEZ IKASTAROA EUSKO IKASKUNTZAN
1999-2000 ikasturterako Jakitez izeneko gradu ondokoa antolatu du Eusko Ikaskuntzak, ikastaro honen helburua euskal kulturaren errealitatea gizarte egituran indartu eta hedatzea da.
Ikastaro hau EHU eta NUPrekin izenpetutako hitzarmenari jarraiki egin da. 255 ikastorduz osaturiko programa da eta Espainiako eta EEBBetako unibertsitateko irakasleek emango dituzte eskolak.
24 TITULAZIO BERRI
EUSKAL HERRIKO Unibertsitateak disziplina eta jakintza arloko ikasgaiei dagozkien 24 titulazio berri eskainiko ditu datorren ikasturtean. Titulazio hauek 25 diplomatu eta lizentziatuei zuzenduta daude eta urtebeteko iraupena izango dute. Bestalde, Pello Salaburu EHUko errektoreak jakinarazi duenez, besteak beste, Dominikar Errepublikako Santo Domingo Unibertsitate Autonomoarekin, Iberdrolarekin eta Nekazaritza Ikerkuntza eta Garapenerako Euskal Institutuarekin lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere eskaintza handitu dute 32 ikasgai gehiago eskainiz. Gainera Telekomunikazioa Ingenieritzako titulazioetan lehen aldiz euskarazko ikasgaiak izango dira.
Jose Ramon Zubimendik udalarekiko euskararen inguruan honela zioen: «Gaztelania eta frantsasek tradizio handia dute hizkuntz burokratiko gisa; ilunkeria zama handia dute (...) Legea betetzeak ez du esan nahi gauza iluna eta nahasia izan behar duenik. Komunikazio eta euskara naturalaren estiloa bilatu behar da».
Kimetz Larrańaga eta Eneritz Epelde Euskal Herriko dantza txapeldunak: «Dantza, ezer bada, komunikazioa da, baina txapelketa ez da lekurik onena adierazi, komunikazioa edo dena delakoa lantzeko (...) Gure lanbide honetan ez dago titulurik eta Seguran txapela irabazteak kreditua eta prestigioa ematen ditu, baina arin-arin eta fandangotik ez dago bizitzerik».
Antzezleen bizimoduaren inguruan honela dio Eneko Olasagastik: «Telebistak lana ematen du, eta hori oso garrantzitsua da. Bestela, antzerkia izango litzateke aktoreen sustengu bakarra, zinemak ez baitu ematen, egia esan, aktore talde bat mantentzeko.»
Jakes Abeberryk Eurokartari buruz dio: «Frantsesa kanpoko hizkuntzetatik babesteko zela eta ez Frantziako eskualde hizkuntzen kaltetan».
Duela hilabete pasatxo alegiazko ingeniaritza eremuan Europako gune garrantzitsuena omen dena zabaldu zuten Gasteizko antzinako azukre-lantegian. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako eraikina da berau. Kanpoan paratutako iragarkiak, ondoko argazkian ageri denak, bertan euskarak izan dezakeen presentzia islatzen digu, hutsaren hurrengoa, alegia.
KOMUNIKABIDEAK EUSKARAZ
Antton Aranburu kazetariak «Euskarak komunikabideetan» izenburupean honela idatzi zuen «Euskaldunon Egunkaria»ra idatziriko iritzi artikulu batean:
«Soil-soilik gogoeta orokor batek aurreikusi beharreko asmo nagusia aipatuz, bistan da elkarlan iraunkor eta oparoagoan jarri behar direla gaurko euskarazko komunikabide publiko eta pribatuak (...) zabalgune handiko plangintza baten aurrean gaude (...) ezin liteke gure ahaleginak bakoitzak geure txokotik egiten dugun eguneroko lan eta ikuspegira mugatu; denok ditugu gure interesak baina geure apustua bakarra da (...) Hedabideei dagokienez, euskararen gaur egungo balio sinboliko eta testimoniala gaindituko bada, behar beharrezkoa dugu ohiko jatorrismoan oinarritutako hizkuntza folklorizatuan geratu ordez, informazio arlorik nagusienetan berriemate eta mezugintzaren profesio-ikuspegirik goranahikoenaren eraginpean beti ere.
Gaurko euskal kazetaritzaren erronketako bat horixe baita: erdarazkoaren itzulpen izateari utzi eta hainbat mezu eta edukiren zero mailako lautasuna gainditzea; hots, pertsonetan inbertituz eta programa eta egitura berriak eraikiz, euskal kazetaritza profesionalago bat bere diseinu, bitarteko eta eguneroko lanketan».
Andoni Ortuzar izan daiteke EITBko zuzendari nagusi baldin eta EAJ, EA eta EHk aste honetan egingo duten bileran akordioa sinatzen badute. Ortuzar euskalduntzeko prest egotea izango da akordioaren gakoa. EITBk jarraituko duen eredua eta edukia ere kontuan izango dute alderdiek.
Daniel Yacaré eta Pablo Martin Caminero musikari gasteiztarrek Europako zortzi jazzalditan jotzeko aukera izango dute. Austria, Suecia, Finlandia eta Holandan joko dute besteak beste eta bidaien gastuei aurre egiteko Kultura Saileko diru laguntza jaso dute.
Kimetz Larrańaga eta Eneritz Epeldek irabazi dute bigarrenez ekainaren 20an Seguran ospatu zen Euskal Herriko XXIII. Dantza Sueltoko txapelketa.
«ERTZAINAK» K.O
Harridura sortu du «Ertzainak» telesaioa eten izanak. Audientzia ona ari baitzen lortzen, «share» delakoaren %20, 180.000 ikusle, alegia. Aurrekontu falta argudiatu dute Tentazioa ekoiztetxea eta ETBk; atal bakoitza, bost egunetan grabatu beharrean, zazpi ari zirela erabiltzen. Orain, sponsor bat aurkitu behar dute gainerako sei atalak grabatzeko
EUSKARA HUTSEZKO TELEBISTA DONOSTIANHiriko euskaltzaleon aspaldiko aldarrikapena. Oraindik zurrumurrua baino ez bada ere, badirudi zerbait ari dela egosten. Odon Elorza ustezko alkate berriak esan du prest legokeela euskara hutsezko telebistari buruz hitz egiteko. Benetako premia dago, Teledonostik duen arima eta jario hiper-erdalduna jasangaitza baita
ANDONI ORTUZARREN TXOSTENAEredu berria ezarri nahi du EITBko zuzendari orokor berriak, nagusiki, ETB 1en indartzea lekarkeena; denetatik eskaini bai, baina kalitateari muzin egin gabe. Euskarazko katea ume eta adinduen telebista bakarrik izan ez dadin. Halaber, finatziazio eredu berria aurreikusi du, inbertsioak eta ikus-entzuteko sektorea bultzatzeko asmoz
Frantziako Postak euskararekin duen jarrera salatu asmoz, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK), Euskal Herrian Euskarazek (EHE) eta Gure Irratiak kanpaina bat abiatu dute. Milaka gutunazal inprimarazi dituzte «Postak euskarari tirrit!» leloarekin, eta euskaltzale guztiei dei egiten diete gutunak igortzeko erabil ditzaten.