HERNANIN BADA ZER ENTZUNA
Estitxu Eizagirre
udako kanta izango, baina bai hernaniarrek gogokoen dituzten doinuen bilduma. Hernaniko Udalak karrikaratu du.
Primizia modura, diskoko lehen agurra ezagutzen den Txirritaren grabazio bakarrak egiten du. Bertsolaritzaren uhinetan urrezko altxorra da disko hau: grabazio originala distortsionaturik zegoen, eta behar bezalako moldaketak egin ondoren, konpaktu honetan entzun ahal izango da lehen aldiz Txirritaren egiazko ahotsa. Joxan Goikoetxea akordeoijoleak bildu ditu doinu guztiak, eta Hernaniren zantzuak marrazten dituen kronika bat osatu du.
Ohitura guztiak film historikoen antzekoak dira: garai bateko bizimodu eta pasarteak eszenaratzen dituzte. Jendea bere pertsonaiari dagokion gisa mozorrotzen da, eta gidoi bati jarraitzen dio. Eta noski, film guztiek dute soinu banda bat: txarangak, abesbatzak, banda... Kalea girotu eta herri osoa dantzan jartzeko ez da zalaparta falta izaten. «Hernanin Entzuna» diskoa grabatzerakoan, urtean zehar soinua atereaz aritzen diren artistak izan dira protagonista. Kantu eta ohitura zaharrei arnas berria ematen dieten talde guztiak dira amateurrak; Musika Banda, Azeri-dantza taldea, Incansables txaranga, toberajoleak, metalezko boskotea eta herriko lau abesbatzak: Ohitura Zaharrak, Musika eskola, Kantuz eta Eliz-Parrokikoa.
San Joan jaiak, sagar-bilketa eta sagardotegien inguruko ohiturak eta gabon giroko abestiak dira diskoaren ardatz. Musika kronika honek Hernaniren argazki bat erakusten digu: historian zehar baserri-giroaren eta kaletar kutsuaren artean izan den kontrastea. Behien zintzarri hotsa bezain menditarrak dira errondetako bertso doinuak eta toberaren metal kolpeak. Txistuaren aireak berriz fabriketako airea bezain hiritarrak ditugu. Eta txokolatea bezala, herriko tradizioan txertatu diren atzerritar piezak dakarzkigu musika bandak.
Hernanik historian zehar gorde duen jite errebeldea ere ageri da kantuetan: azpi-joko eta iruzurretan aritzen da azeri-dantza kaleetan barrena, doinu bihurri baten erritmora. Eta Hernaniko Martxak kontatzen du nola bonba batek udaletxea lehertu zuen, bigarren karlistadan. Bonbardaketa haren ondoren etsi ez izanak eman zion Hernaniri «invicta» titulua.
Bertsioei dagokienez, kalean jotzen diren gisara gorde dira, oso moldaketa gutxirekin, eta bi grabazio historiko ere biltzen ditu: Txirritaren bertsoena bata, eta Isidro Ansorenak txistuz jotako aurresku herrikoia, bestea.
Musikaz gain, konpaktuak liburuska bat dakar, eta bertan pieza bakoitzaren azalpenak ematen dituzten testu eta argazki zaharrak datoz. Bilketa eta erreprodukzio lan biribila izanik ere, beti geratzen dira gauza asko kanpoan. Izan ere, non dago festa eta tradizioaren arteko muga? Barraketako kantu «lolailo» eta diskotekero kutreak, ez al dira jada San Joanen zati? Kaldereroetako kantuak, sardina-ehorzketa, futbol taldearen himnoa... ez al dira Hernaniko ohitura eta ezaugarri?
Bestalde, kronika honek doinu historikoak gorde eta erakutsi nahi ditu, baina kronikatik errealitatera beti geratuko da mitoentzat lekua. Beraz, konpaktu hau ez da bertsio originalen zuzeneko grabazio bat, guri iritsi zaizkigun bertsioen bilketa baizik. Musika eta ohiturak moldatuz eta eraberrituz joan dira. Gaur egun ez dugu hiri eta baserri giroko kulturen arteko bereizketa garbirik egiten (toberek tekno musika ere jotzen dute orain, eta bertsolariek Tilosetako kioskoan ere egiten dituzte saioak), eta batek daki zer pieza izango diren etorkizuneko diskoek tradizional gisa gordeko dituztenak.
KANTA ETA OHITURAK.
Liberalen Martxa: Bigarren gerrate karlistan gertatu zen, 1875eko irailean. Bonba batek udaletxea jo eta txikitu egin zuen. Oriamendiko trintxeretatik erortzen ziren Hernanira karlisten kainonazoak. Baina herria ez zen errenditu, eta geroztik «invicta» titulua du. Istorio hau dago Liberalen Martxaren atzean: perkusio eta erredobleek erritmo militarra markatzen dute, eta martxak tentsio gehiena hartzen duen zatietan kanoi-hotsak lehertzen dira.
Azeri-dantza: XVII. mendetik datorren ohitura da, eta Erdi Aroko hiribildu forma gorde duten herrietan egin izan da. Garai batean Aduna, Andoain, Lekeitio eta Ustaritzen ere ezagutu zen, baina gaur arte oso herri gutxitan iraun du.
Azeri-dantza herri osoan barna izkutaketan jolastea da. Goiko plazatik hasi eta txistularien atzetik jaisten da kalejiran jendea, Hamelingo txistulariari arratoiek jarraitzen zioten bezala. «Txibu-txibulibu... txibu-txibulibu...» melodia bihurriaren tarteko isiluneetan gero eta tentsio gehiago sortzen da, jendea urduri dago, zerbaiten zain: badator zerbait, badator zerbait... Eta harrapatu gaitu azeri-dantzak! Soka berean doazen dozena bat pertsona dira, eta bakoitzak maskuri bat du eskuan. Orain arte gizonezkoak ziren azeri-dantza osatzen zutenak, baina iaz talde misto bat ere atera zen. Sokarekin jende multzo bat inguratu dute. Barruan harrapatuta geratu gara, eta bizkarra ongi berotu arte ez gaituzte askatuko. Musika bizitu egiten da, eta maskuri-zartak eztanda bihurtu.
Baina nola liteke azeri-dantzak beti ezustean harrapatzea? Hernaniko kaleak tranpa eta trikimailuz beteta daudelako; bi kaletara irteera duten atari asko ditu, eta karkaba edo kale estuak ere bai. Ate batetik sartu eta bestetik atera, xorro-xorro mugitzen da azeri-dantza.
Duela bi hamarkada, pertsonaia berezi bat gehitu zitzaion: azeria. Azeri-larruz estalia du burua, eta maltzurkerietan aritzen da: balkoietatik irina botaz, haurrak ikaratuz, neska gazteak dantzatzera ateraz...
Kalean behera-kalean gora ibilbidea burutzean, hasitako plazan bukatzen da azeri-dantza. Soka eta maskuria lurrean utzita, Ansorena txistulariak konposatutako «Idiarena»ren doinura dantzatzen du koadrila osoak. Amaieran, erredoble luze baten ostean, salto egiten dute maskuri gainera, azken traka zaratatsu batean lehertuz.
Toberak: Tobera metalen arteko eztabaida da. Burdinezko zilindro baten aurrean bi pertsona jartzen dira, eskutan metalezko bi makila hartuta. Bata kolpeka hasten da, «tin, tin...» elkarrizketaren erritmoa markatzen. Astelehen goizetako komentarioen antzera, lasaia eta monotonoa da haserako galdera. Ondoren, bere laguna sartzen da, «tan-tin-tin, tan-tin-tin...», erantzuteko uzten dion tartean. Horrela, batek behar den unean egiten ditu galdera eta komentario aproposak, eta besteak ustegabeko erantzunekin hausten du elkarrizketaren monotonia. Bien artean inprobisatzen dute: pixkanaka-pixkanaka erritmoa bizitzen da, kolpeak indartuz doaz, eta xipoka hasitakoa eztabaida sutsu batean bukatzen dute, azkeneko hitza nork botako lehian.
Tobera eta txalapartaren tradizioa oso zaharra da, Donostia-Urumealdekoa, eta sagar-bilketari zein sagardotegiei lotuta dago. Toberajoleen kalakari tartekatzen zitzaizkion bertsozko ziriak, garrasi, irrintzi eta dantzak.
San Joan Erronda: Txirrita hasi zen Hernanin etxez etxe bertso kantari, bideko tabernei ere bixita egiten ziela. San Joan egunaren bezperan, herriko kronikaz eguneratuta zeuden lagunen konpainian irteten zuen. Herriko kontu zahar guztiak maxiatzen zituen bazterrik bazter, eta armonia ederrean ibiltzen ziren, Mandabururen akordeoi soinuari esker.
Ohitura onak eutsiz, gaur egun ere esku soinu eta bertsolarien laguntzaz koadrila bat ateratzen da San Joan bezperan. Txirritaren ibilbidea fidelki gordetzen dute (tabernatik tabernara) eta haren eskola gal ez dadin, apenas maisu zaharra baino goizago erretiratzen diren
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.