Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 09:39:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-06-27 -- 1721.zenb

BEHERAKOAREN SENDAGAIA

Jabier Agirre

argazkia

deshidratazioaren kontrako sendagairik onena. Milaka bizitza salbatu ditu.

Ahotik berhidratatzeko gatzak (ABG), merkeak eta edozein botikatan sobre moduan eskuratu daitezkeenak, dira beherako akutuen ondorioz sortzen den deshidratazioaren kontrako erremediorik onena. Espainian urtero hiru milioi kasu ematen diren arren, ez da ondorio larririk egoten, baina mundu osoan hauxe da haurren artean heriotz gehien eragiten duena, eta adineko pertsonen kasuan ere eragin beldurgarriak ditu.
Dena den, duela ia 30 urte Pakistango mediku batek sodio kloruroa, potasio kloruroa eta sodio bikarbonatoa nahastuz egindako terapia berezia proposatu zuenetik, ABG horiek ikaragarrizko bizitza pila salbatu dituzte, herrialde pobreetan batik bat (azken 10 urteotan 19 milioi haurren bizitza), eta horregatik Unicef erakundeak ABG sobreak edozein etxetako botikinean egoteko modukoak direla gomendatu zuen.
Gure artean, baina, egoera oso bestelakoa da. Beherakoa ez da hesteetako traktuaren infekzioa besterik, eguneroko janariekin ustekabean sartzen zaizkigun bakterioek edo birusek sortua. Elikagaiekin batera datozen etsai horiek garaitzeko modurik eroso eta eraginkorrena higienea zorroztea da, hurrengo astean ikusiko dugun bezala

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan