Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-06-27 -- 1721.zenb


Bolondres kulturalak

Azken aldian maiz entzuten ari garen figura berri bat sortu da. Estatu Batuetatik omen datorkigu eta beste hainbat arlotan lez, gurean ere ezinbestez hedatzen ari da. Arestian jakin dugunez Bizkaiko zazpi museotan hasi behar omen dute 3.adineko bolondresak formatu eta gida lanetan ezartzen. Ondoren Euskal Herriko beste lurraldeetara hedatzeko asmoa ere erakutsi dute. Gainera ez omen dute horretan geratzeko asmorik. Zurrumurruak badaude bolondres hauek liburutegietan, artxiboetan eta bestelako azpiegitura kulturaletan lanean jartzeko asmoa dutena. Jendea prest omen dago eta honela, aipatu azpiegitura kulturaletan zerbitzua hobetzeaz gain, 3. adinekoek beraien burua gizartearen eskaerei erantzuteko gai ikusiko omen dute.
Baina, zergatik kulturan? Errepidegintzan lan egiteko, ziur naiz, jubilatu ugari prest egongo litzatekeela. Gainera askoz ere diru gehiago aurreztuko genuke, besteak beste, kultur azpiegituretan gastatu ahal izateko. Eta errepidegintzan esaten dugunean beste edozein arlo aipa dezakegu. Administrazioan bertan, Ogasun eta finantza departamenduan hamaika jubilatu leudeke prest kontuak dohainik egiteko. Edo Ertzantzan, jubilatu franko ezagutzen dugu trafikoa primeran zuzenduko luketenak. Eta, zergatik ez, politikan. Jubilatuek esperientzia zabala dute eta Parlamentuan edo Kontseilari modura muxu truk lan egiteko prest daudenak asko lirateke.
Baina ez, zenbait lanetarako -gehienetarako- profesionalak behar dira zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, kultura munduan, berriz, kurtsilo pare bat jaso eta nahikoa.
Egun kultura arloan lan egiteko asmoz ikasketak egiten ari direnak badute zertaz kezkatu. Orain arte sortzen ziren lanpostuak eskasak baziren, hemendik aurrera...Azken finean bolondresak lanean jartzeko asmoak erakusten duena kulturan lana badagoela da, baina behar diren lanpostuak sortzeko borondaterik ez. Izan ere, inaugurazioen "sukarrean" murgilduta gabiltzan garai honetan, gogora datozkit azpiegitura erraldoi horietako batean argazkia ateratzeko politikoak egiten ari diren ahaleginak, bertan gero eskeiniko diren zerbitzuak martxan jartzeko beharko diren langileetaz batere arduratu gabe noski.
Kultura munduko langileen erantzunik ez dut oraingoz aurkitu, agian asko eta asko prekarietatean murgilduta gaudelako. Dena den gogorragoa deritzat sindikatuen ixiltasuna, are gehiago indarrean daudena erakutsi berri duten honetan. Argi baitago "bolondres kulturalen" figura, ez dela lanpostu berriak sortzeko asmatu.

MIKEL ALBERDI
HONDARRIBIA (GIPUZKOA)

hemeroteka

1720. zenbakia | 1999-06-20
1719. zenbakia | 1999-06-13
1718. zenbakia | 1999-06-06
1717. zenbakia | 1999-05-30
1716. zenbakia | 1999-05-23
1715. zenbakia | 1999-05-16
1714. zenbakia | 1999-05-09
1713. zenbakia | 1999-05-02
1712. zenbakia | 1999-04-18
1711. zenbakia | 1999-04-11

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan