Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-06-27 -- 1721.zenb

OBELIXEN GALERA
Goscinny eta Uderzo
Elkarlanean
48 orrialde
1.330 pta.

Nork ez ditu ezagutzen Asterix eta Obelix? Denok irakurri dugu noizbait pertsonaia hauen istorioren bat, bada istorioa atsegin hauek euskaraz irakurtzeko aukera eskaintzen digu Elkarlanean argitaletxeak.
Obelixen Galera izeneko istorio hau euskaraz argitaratzen den 30. alea da eta testuak euskaratzeaz Joxe Mari Azurmendi arduratzen da.
Abentura berri honetan Obelix harri bihurtuko da erromatarren aurka borrokatzeko hartzen duten edabe majikoa dela eta, Obelixi edabe hau hartzea galerazten dioten arren, direnak eta ez direnak egiten ditu edabea lortzeko.
Inguruan ibiliko dira Asterik, Panoramix druida eta nola ez, Obelixen Idefix txakur bereiztezina

BESTALDEKO IBAIERTZA
Iñaki Ezkerra
EHU
613 orrialde
2.500 pta

Euskal Herrriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzuko Gaur egungo Euskal poesia sailean argitaratu da Iñaki Ezkerraren lan hau.
Iñaki Ezkerrak Pio Baroja saria irabazi zuen «El Zumbido» eleberriarekin egin zen ezaguna, baina oraingoan poesia liburu bat da argitara eman duena.
Liburu honetan 1978 eta 1998 urte arteko poesia bildu du, eta tartean dira 1984 eta 1991n Eusko Jaurlaritzak antolaturiko "Alonso de Ercilla" saria irabazi zuten "La ciudad de memoria" eta "Museo de reproducciones".
Gaur egungo euskal poesia sailak Euskal Herrian garatzen ari den poetikaren adierazpide izan nahi du

URRUZUNO
Jesus Mari Etxezarreta
Txirrita saila
155 orrialde
815 pta.

Haurrei bideraturiko saila dugu bereziki Txirrita Saila, bertsolari ezagunen bizitza eta gorabeherak papereratzen dituen saila. Urruzunoren ibilerak Jesus Mari Etxezarretak bildu ditu eta marrazkiak Mikel Casalen eskutik datoz. Urruzuno Elgoibarren jaio zen, gaztetan denboralditxo bat pasa zuen Lesakan baina bere bizitzako zati handi bat Mendaron igaro zuen. Oso umoretsua zen, eguneroko bizitzan beti aurkitzen zuen umorerako pasarte edo pertsonaiaren bat.
Idatzi zuen guztia euskaraz eta herriko jende xumearentzat idatzi zuen, euskara errazean. Elgoibartarraren ipuinak ulerterrazak eta umorez beteak dira

GABRIEL ARESTI SARIAK
Askoren artean
Bilboko udala
170 orrialde
1.805 pta.

Lehiaketa honetan ipuinak dira protagonista, fikziozko narrazio lan laburren literatur jenero hau suspertzea dute helburu.
Aurkezten dizugun liburu honetan 1994 eta 1997 urte arteko edizoetan sarituriko euskarazko lanak azaltzen dira, guztira hamabi ipuin argitaratu direlarik. Gaztelerakoak aparteko beste argitalpen batean ezagutarazi dituzte. Ipuin bakoitzaren hasieran egilearen argazki bat eta ipuina zein ediziotakoa den esaten da. Liburuaren azken zatia "Gabriel Aresti" ipuin lehiaketaren ohorezko taula izenekoa da. Atal honetan egin diren edizio guztietako saridun suertatu diren idazleen izenak azaltzen dira

ORIGEN Y SIGNIFICACION DE LAS ERMITAS DE VIZCAYA
Gurutzi Arregi
Labayru eta BBK
422 orrialde

Bizkaiko ermiten jatorri eta esanahiari buruz Gurutzi Arregik eginiko lana eman dute argitara Labayru ikastegiak eta BBK-k.
Liburuaren izenburuak berak dioen bezala Bizkaiko ermitak dira aztergai lan honetan, ermitak berak eta ermita hauen inguruan sortzen diren sineskerak eta ohiturak. Bi izan dira lan honen helburuak, batetik erlijio adierazpenen sistematizazioa eta bestetik Bizkaian, auzoen egituraketan ermitek izan duten garrantzia azpimarratzea.
Liburuaren egilea 1972an Jose Migel Barandiaran zenarekin izandako bilera baten ondoren herri erlijioaren inguruko gaiak aztertzen hasi zen eta 1995. urtean aurkeztu zuen Deustuko unibertsitatean Bizkaiko ermitei buruzko bere tesi doktorala

WAGNER PARISEN
Charles Baudelaire
Informat
62 orrialde

Baudelaire poeta bezala ezagutzen dugun arren poesiaz gain beste zenbait lan ere egin zuen. Hemen aurkezten duguna saiakera bat da, musikari buruzko saiakera, hain zuzen ere.
Oier Alonsok egin du saiakera honen itzulpena Informat argitaletxearen Humanismoa bildumarako.
Itzultzaileak berak honela dio liburuaren hitzaurrean: «Baudelairek duen trebetasuna arte adierazpen guztien balioa asmatzeko, jateko egiten badu ere, literatur hutsak ez baitio etekin nahikorik ematen, ez dugu inoiz behar den bezala eskertuko Baudelairen kritika lana»

ROCK STEADY EXPLOSION
The Starlites
Brixton

Logroño eta Arabar Errioxako musikariez osaturiko taldea da hau. Musikari hauek desegindako Banana Boats taldetik datoz. Duela bi urte, 1997an sortu zen gustuko musika jotzeko asmoz, ska, reggae eta Jamaikako rock steady-a, hain zuzen ere.
Urte horretan bertan Araba Euskaraz zela eta egin zen lehiaketara aurkeztu eta Oiongo ikastolako haurrek ahobatez beraien «Gorabidean Araba Euskaraz» abestia aukeratu eta lehiaketa horretan garaile suertatu ziren. Honela lehenengo grabaketa argitaratzeko aukera izan zuten eta, besteak beste, Betagarri, Joxe Ripiau eta Maixa ta Ixiar talde ezagunekin diskoa partekatu zuten.
Urte honen hasieran, taldea martxan hasi eta bi urte beranduago, Getxoko Brixton disketxearen estudiotan sartu dira disko berri hau aurkezteko, ingelesez abesten dituzten lau abestiz osaturiko maxi cd-a. Disko hau Balaguerren egingo den Dr. Martin Ska Festivalen 2. edizioan aurkeztuko dute. Jaialdi horretan bertan izango dira eszenatokian Skatalites, Lauren Atkin eta Rico Rodriguez bezalako musikariekin.
«Rock steady explosion» disko honekin ahaztu instrumentalizazio zailak eta erdi ipurdiko erritmoak, Jamaikan 60ko hamarkadan entzuten ziren musika doinuetara eramaten gaitu, dantzarako erritmoz beteriko diskoa da. Beraiek definitu duten moduan:

People get ready this is rock steady!

hemeroteka

1720. zenbakia | 1999-06-20
1719. zenbakia | 1999-06-13
1718. zenbakia | 1999-06-06
1717. zenbakia | 1999-05-30
1716. zenbakia | 1999-05-23

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan