Donostian, Odon Elorza for ever
Hemerezi urte darama Donostiako udal politikan, eta alkate profesionalaren ofizioa ikasi du, bistan da. Itxurak ez dio laguntzen herritar medioa deitzen den horrek eskatzen duen segurtasun perfila emateko, baina auzapez europarren gisa keinuak dosifikatzen badaki. Korrika edo bizikletaz gaur, eta «Presoak Euskal Herrira» kamiseta daramatenekin errietan bihar.
Ordoñez efektua ahaztuta, Elortza fenomenoa bizi dute Donostiarrek. Lehen gasteiztarrek Cuerdarena bezala. Ermuan Totorikak bezala (eta agian Ermuako efektuarekin zerikusirik badu Eibarren sozialistek lortu duten igoerak) bere alkatego urteei etekina atera eta zituen zazpi zinegotziak bi berriz sendotu ditu. Akabo azken asteetan pasatu dituen tripakominak.
Aurrean zelai bereko belarra jan nahi zuten PP eta EA-EAJ atzeraka ipini ditu, zinegotzi bana gutxiagorekin. Eta EHko Permach lehen baino indartsuago ikusi beharko du. Eta Donostialdean Elorzak aurpegi berrietara ohitu beharko du. Funtsean EHkoengatik. Usurbil, Oiartzun, Lezo, Hernani, Astigarraga, Pasaia...
Orain, Odon Elortza negoziaketaren orduan dago. PPrekin ala PSErekin egingo du bere bidea? Lekurik egingo ote dio EHri? Edozer da posible, Hego Euskal Herriko maparen kolore saltsa aberatsa ikusita
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.