Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-06-13 -- 1719.zenb

Autobus geltoki zaharra modernotzeko lanak

Begi-bistakoa da Iruņeak duen autobus geltokia oso zaharkituta dagoela, itxura iluna erakusten du eta eraberritze lanak aspaldi behar zituen. Urte batzuren buruan egoitza berria izan lezake geltoki intermodal baten barruan baina erabaki hori hartzen ez den bitartean egungo geltokia modernizatzen ari dira. Lanak hiru fasetan egingo dira. Lehendabizikoa, 1996an abian jarri zena, egina dago eta orduan eraikinaren hormak garbitu zituzten. Bigarrena, egun martxan dago eta geltokia handitzen ari dira anden berri bat egokitu dutelarik. Anden hori orain arte Gurutze Gorriak erabiltzen zuen. Udala oraindik ere hirugarren faseko proiektua aztertzen ari da. Onartuko balitz estalki eta zoladura berriak jarriko lituzkete bai eta, komun berriak eta aireztatze sistemak ere. Udal teknikariek diotenaren arabera hirugarren fase hori burutzeko 204 milioi pezeta kostako zaio Udalari.
Argiztapen artifizial gehiago jarriko zaio geltokiari pantaila batzuri esker. Autobusek eragiten dituzten keak eta gasak zurgatuko dituzten bi hodi egokituko dira eta horrela, barneko airearen kalitatea hobetzea lortuko da. Bestalde, eraberritze lanek oztopo arkitektonikoak kentzea aurreikusten dute. Horrela, eskailera guztiak kendu eta aldapak jarriko dituzte. Egun dauden komunak ordezkatu eta berriak eraikiko dira.
Udalak egindako plan baten arabera, urtero autobus geltokitik 2,5 milioi bidaiari igarotzen dira, kopuru oso altua aireportuaren edo tren-geltokiaren aldean. Hori dela eta, autobus geltokia lekuz aldatzen dutenean hiriaren erdialdean egon behar duela uste dute udal arduradunek

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan