Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-06-06 -- 1718.zenb

SU-GORRINA BAKTERIOA

Jakoba Errekondo

argazkia

Euskal Herrira. Bakterio hau haizeak mugitzen du eta ur ttanttetan zabaltzen da.

Sagastien bueltan ibiltzen garenon artean azken urte hauetako hizketa-gai zabalduena su-gorrina gaitza da. Sagarrondoen lorealdiaren ondorengo udaberri mutur honetan sagasti ugarietan ikusten da gaitz hau.
Su-gorrina bakterio batek sortzen du eta Estatu Batuetan aurkitu zen lehenengoz. Handik Europara ekarri eta duela urte gutxi batzuk Euskal Herria erasotu du. Fruituan hazia pipitetan dituzten errosazeoen familiako espezieak jotzen ditu; sagarrondoa, udareondoa, elorri zuria, hostazuria, otsolizarra, maspila, pirakanta, kotoneasterrak eta abar.
Bakterioa haizeak mugitzen dituen ur ttanttetan zabaltzen da batik bat, eta loretik sartzen da landarean. Jada barruan, urteko pujak lehenik eta landare osoak gero suak pasatakoaren itxura dute, hortik su-gorrina izena. Bakterio honen aurkakorik ez dugu ezagutzen eta ezinezkoa da landarea sendatzea.
Hemendik aurrera gaitz honekin bizitzera ohitu beste aukerarik ez dugu, baina bitartean hemengo barietatean eta mentu-oinen erresistentziak landu eta ezagutzeko ikerketak sustatu, gaitzaren garapenaren berri izateko sare eraginkor bat antolatu eta abar. Badago azkar egin beharreko franko ; bestela gure sagastienak egin du. Gaitza heldu zaizun edo ez jakiteko sagarrondoen urteko puja berrien muttur-mutturrak miatu; makurtuta eta hostoak belztuta eta erori gabe bertan zintzilik badiraute, mugi! eta dakien baten laguntza bilatu. Mugi! Hel! Hel! S.O.S.!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan