Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-06-06 -- 1718.zenb

SAKANAKO BELE ELEDUNAK

Beñat Doxandabaratz

argazkia

Momentuz eguerditik ordubiak arte emititzen ari dira, FMko 107.0an.

Neurketarik egin ez badute ere, badirudi jendeak jakinminez entzuten duela. «Guaixe» aldizkariaren osagarri gisa izateko jaioa da Beleixe. Hain zuzen, betidanik hutsune informatiboa egon da, orain euskarazko irrati baten bidez beteko dena.

«Erdaraz iristen zaizkigun berri horiek euskaraz ematea da gure helburua. Sakanako euskaldun zahar, berri eta alfabetatuen topagune bihurtzea
» azaltzen digu Aitziber Etxaiz esatariak. Irratia sortu nahian hiru urte eman eta gero, azkenean gauzatu da. Bierrik elkarteko bazkideen kuotez aparte, beharrezkoa zen dirulaguntza lortu baitute: Nafarroako Gobernutik 300.000 pezeta eta 1.500.000 pezeta Sakanako Mankomunitatetik. Inbertsioaren % 30 Europatik jasoko dute, gainera. Egokitze lanak egin, antena paratu eta Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean jarri dute estudioa. Bi lagun aritzen dira: Aitziber Etxaiz eta Alfredo Alvaro, teknikari, kazetari eta esatari lanak eginez.

«Eskualdeko kolaboratzaile finkoez gain, berriemale sare bat antolatu dugu Etxarritik Irurtzunera, bakoitzak bere herriko euskalkian egiten duelarik
». Izan ere, harrigarria da, gezurra dirudi, euskalkia zenbat aldatzen den Sakanako herri batetik bestera.
Lehiaketa eta agendaz landa, magazina nabarmentzen da. Bertan gai guztiei egiten zaie leku: sexologia aditu bat, sindikatuak, INEMeko lan poltsa, albaitaritza, gizarte laguntzaileak, zine kritikaria.... Hilean behin ere Jose Maria Satrustegi etorriko da Sakanako gauza bitxiak kontatzera. Denboraz larri ez dabiltzanean Nafarroa garaiko beste irratiekin (Karrape, Xorroxin, Irati, Esan-Erran eta Aralar Irratia) konexioa egiten dute.

«Orain antenarekin arazoak baditugu ere, goiz parte eta arratsaldeko programazioa osatzeko Euskalerria Irratiarekin bat eginen dugu. Ea pixkanaka ordu gehiago emititzea lortzen dugun» JOXE LACALLE

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan