Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-06-06 -- 1718.zenb

EZ DA GIRO INGURUNEKO INGURUGIROAN

Aitor Bengoa

1972. urtean Stockholm-em Nazio Batuen Giza Inguruneari buruzko konferentziakaldarrikatu zuen egun hau eta urtero ekainaren 5ean ospatzen da.

Ingurugiroaren arazoak ezagutzera eman eta bere defentsan diharduten talde eta erakundeek Ingurugiro eguna dela-eta hainbat ekintza eta jardunaldi sinboliko antolatu ohi dituzte. Ahotik ahora darabilgu hitz hau ezpain artean, baina benetan zer ote da ingurugiroa, guztiok gauza bera ulertzen ote dugu hitz hau entzutean?
Nahikoa dugu edozein albiste edo prentsa-oharri erreparatzea hitz honen adiera ezberdinez jabetzeko. Askotan, ingurugiro arazoak ikuspuntu naturzale eta ekologista batetik soilik ulertu izan dira eta ingurugiroa hori baino askoz gehiago da. Ingurugiroa bizitzaren ingurune edo esparru osoa dela esan izan da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Elementu asko azpimarratu daitezke ingurugiroaren bueltan, esate baterako klimari loturiko guztiak (tenperatura, prezipitazioa eta abar), ezaugarri fisiko nahiz kimikoak (pH-a, mineralen kontzentrazioa eta abar); mota guztietako bizidunen arteko elkarrekintzak ere ingurugiro dira eta noski, gizakiak sorturiko ingurune guztiak ere, ingurugiroaren parte dira, hala nola, ondare historikoa, ingurune soziokulturala...
Ingurugiroa ulertzeko garaian ere bilakaera bat egon da azken urteetan. Izan ere, duela urte gutxi arte ingurugiro arazoak mundu mailakoak soilik izaten ziren, ozono geruza dela, berotegi-efektua, klima aldaketa eta gisa horretakoak. Arazo global hauek betetzen zituzten aldizkari eta egunkariak, eta askotan etxe aurreko arazoei ez zitzaien erreparatzen.
Testuinguru honetan kokatu beharko genituzke 1972. urtean Stockholmen burutu zen Giza Inguruneari buruzko biltzarra eta hogei urte beranduago, 1992an, Rio de Janeiron burutu zen Lurraren gailurra. Bai batak nahiz besteak indarra galdua dute dagoeneko, bertan sinatu ziren akordio eta printzipio deklarazioak aplikatzea gaitza bihurtu baita. Esate baterako, Rio de Janeiroko biltzarraren inguruan sortu zen garapen jasangarriaren kontzeptua praktikara nola eraman behar den ez da asmatu erakunde desberdinetan eta gainera, duela urte batzuk, zenbaitek egin zituen aurreikuspen katastrofistak ez direla bete ikusi da. Hori dela eta, azken urte hauetako joerek beste bide batzuk hartu dituzte.
Gero eta arreta handiagoa jasotzen dute gure gertuko ingurunean ditugun arazoek. Arnasten dugun airearen kalitatea, edaten dugun uraren garbitasuna, jaten ditugun jakien jatorria, gure industriaren ingurugiro eragina, gure paisaia eta ingurune naturalen kontserbazioa... dira orain gehien kezkatzen gaituzten gaiak, etxetik «gertuagokoak». Nabarmena izan da, esate baterako, enpresa eta erakunde desberdinetan burutzen diren ingurugiro-ikuskaritzek izan duten gorakada. Gaur egun, ISO, UNE eta gisa horretako ziurtagiriak lortzeko lehian dabiltza enpresak. Ziurtagiri hauek lortzeko, ingurugiro baldintza zorrotzak bete behar izaten dituzte, baina gisa honetako ziurtagiriek izen ona eta ospea eskaintzen diete enpresei.
Ingurugiroarekiko sentsibilizazioak Euskal Herrian izan duen bilakaera hau beste ikuspegi batetik ere aztertu daiteke; hasieran, gure herrian, ingurugiroaren aldeko defentsan aritu zirenak mendizaletasunari loturiko talde eta pertsonak izan ziren; beranduago, garapen industriala zela eta, ingurugiroaren aldeko mugimendua gizarte industrial honi lotuta egongo zen. Gaur egun, mugimendu hau bizirik dago, baina orain, helburu desberdinak dituzten taldeetan antolatua aurkitu dugu

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan