EUSKARA JAKITUNAK BAI, BAINA HIZTUNAK?
Goretti Rodriguez
portzentaiek behera egiten dute. Ezagutza bai, baina erabilera hanka motz geratzen da.Egoerak okerrera egin ez dezan, Abizuri euskaltegiak eta Barriketan elkarteak egitasmo anitzdute esku artean. Bestalde, herrian A hizkuntz eredua desagertzear da eskoletan.
Elorrion euskaldunen portzentaia azken 8 urteetan hazi egin da eta Durangaldeko datuekin alderatuz herriko euskaldunen proportzioa 12 puntuz altuagoa da. Eustaten azken ikerketek adierazten dutenaren arabera, Elorrioko biztanleen erdiak baino gehiagok (% 57ak) euskaraz daki edo gutxienez ulertu egiten du.
Durangaldean 1981 eta 1991.urte bitartean euskaldunen portzentaiak % 9 egin zuen gora eta azken urteotan (batez ere 91-96 tartean) hazkunde hori bizkortu egin da. Gaur egun euskaldunen % 60 64 urtetik gorako herritarrek osatzen dute eta haur eta gazteak gero eta euskaldunagoak dira. 1981ean % 25 baino ez zen euskalduna 10 urtetik beheragokoen artean. 96an, aldiz, % 75 euskalduna zen eta urteak igaro ahala gehiago dira. Euskaldunberrien kopuruak ere etengabe gora egin du azken urteotan. 1996an 7.000 euskaldunberri zeuden Durangaldean, hamar urte lehenago baino 4.000 gehiago. Halaber, gero eta gehiago dira euskaraz hitz egin ez baina ondo ulertu edo irakurtzen dutenak. Dena den, tamalez euskararen erabilerak behera egiten du adinarekin batera, nahiz eta 15 urtetik beherakoen artean goranzko bidea nabari. Datuok ikusteko, Eusko Jaurlaritzak hizkuntz gaitasunaren inguruan argitaratu berri dituenak dituzue taulan.
Hizkuntz ereduak irakaskuntzan
Elorrioko ikastetxeetan A ereduaren arrasto txiki bat baino ez da gelditzen eta urteak pasatu ahala D eredua gero eta indartsuagoa bilakatzen ari da. Durangaldeari dagokionez, D eredua guztiz finkatuta dago eta A eredua duela 2 urtetik hona desagertzear dago. Orokorrean eskualdeko herri txikietan B eredua beherantz joan da azken urteotan. Hau hala izanik, ikastetxeetako arduradunek aurreikusten dute datorren urterako seguraski B eredua desagertu egingo dela, batik bat Durangaldeko herri txikietan.
Elorriora itzuliz, Lanbide Heziketa Ikastetxea da herrian A ereduan klaseak ematen dituen bakarra. Bestalde, Alejandro Goikoetxea Herri Ikastetxea, Elorrioko Batxiler Institutua eta Lourdes'ko Ama Ikastetxeak, hirurek B eta D ereduak dituzte. Elorrion D eredu hutsean ari direnak Txintxirri Ikastola eta Maria Bitarteko Ikastetxea (eskolaurrea) dira.
Barriketan elkartea
Duela 5 urte sortutako elkarte hau euskararen normalkuntzarako lanean ari da herrian. Barriketanena izan zen Udal Euskara Kontseilua sortzeko ideia eta AEKren laguntzarekin aurrera eraman zuen. Honela, herriko beste elkarte, ikastetxe eta alderdi politikoak gehitu zitzaizkien eta iaz batzartzen hasi ziren. Barriketanek urtean milioi bateko aurrekontua izaten du eta udalak 200.000 pezetako dirulaguntza ematen dio. Honela, elkartearen sostengu ekonomiko garrantzitsuena bere bazkideak dira. Barriketanen 132 bazkide dira eta barnean «Ze bizixo» deritzon gazte taldea dute.
Euskararen erabileraren inguruko kale neurketa bat egina dute EKBrekin batera. Bertatik ateratako ondorio nagusia zera da: nahiz eta gazteek gero eta euskara maila altuagoa izan, haur eta nagusiak dira euskaraz gehien mintzatzen direnak.
Euskara bultzatzeko ekitaldiak ugari dira eta ahalik eta esparru gehienetara zabaltzen saiatzen dira. Bateren bat aipatzearren, Barriketanek euskararen erabilera udaletxean ere sustatu nahi izan du. Honetarako, maiatzaren amaieran Durangaldeko 3 euskara elkarterekin batu (Durangoko Berbaro, Zaldibarreko Eixu! eta Iurretako Gurien Bai) eta euskararen aldeko konpromisoa eskatu diete alderdi politikoei. «
Ekainean egingo diren Udal Hauteskundeei begira, zerrendaburuak behintzat euskaldunak izatea eskatzen dugu», azaltzen du Barriketan Elkarteko Segundo Lazkano partaideak.
Elkarteko arduradunek emandako datuen arabera, Elorrioko Udalean EAJk bere lehenengo 5 hautagaien artean 3 erdaldun ditu, Elorrioko Independenteak taldeko 3tik batek euskara nekez menperatzen du, PSE-EEk eta PPk hautagai bana eta erdalduna dute. EH da zerrendaburu guztiak (3) euskaldunak dituen bakarra
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.