Patxi Zabaleta, Iruñeko EHko alkategaia: «Gogora ekarriko dut Ramon Rubial PSOEren zerrendetan sartu zutela preso zegoenean, 34an. Gaur egun, bere tinkotasunagatik duintasunaren eredu da herritar askorendako, besteak beste niretzat».
Jose Luis Urrosolo Sistiaga, euskal preso politikoa, Parisko epaiketan: «Negoziazio mahaian jartzen garenean erabakiko da Euskal Herriaren etorkizuna. Borroka armaturik beharko ez den etapara iristeko aukeraz konfiantza handia dugu».
Iñaki Azkuna, Bilborako EAJren alkategaia: «Esaten dutenean EHrekin gobernatu behar dugula, esateko modu bat da. Ez dago gobernu kulturarik EHrekin; besteekin bai».
«Gorrotoa ereiteko irabazi nahi dute Araban», dio Maria Jesus Agirre jeltzaleak.
Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuko lehendakaria: «Ez dago laino beltzik Nafarroako izaeraren etorkizunean, baina kontuz kimera nazionalistarekin».
Arzalluz, Europako Alderdi Popularreko lehendakariari buruz: «Aznarren diskurtsoak holandesez eta frantses kaskarrean errepikatzea, hori da Martensek egiten duena».
Xabier Arzalluzek onartu egin zuen iazko ekainetik aurrera EAJk ETArekin bi bilera izan zituela. Elkarrizketa batean zioenez, «oraingo politika sendotu arte, hiltzen ez duen erakunde gisa ETAk irautea komeniko litzateke, horrela bere siglak inork erabili ez ditzan».
Pilar Mondragon preso arrasatearra batetik bestera jar dezake Espainiako poliziaren esku polizia frantsesak. Neurri hau saihesteko Mondragonek hilabete pasako gose greba egin du eta, ahultasuna dela eta, espetxetik ospitalera eraman zuten.
Manuel Jimenez de Parga Espainiako Auzitegi Konstituzionalerako HBko mahaikide ohien helegiteari buruzko txostenaren egilea da, oraintsu atzera bota zaiona.
Jakoba Errekondo
Euskal Herrira. Bakterio hau haizeak mugitzen du eta ur ttanttetan zabaltzen da.
guztia irakurri
Jabier Agirre
Minbizia, bigarren heriotza-arrazoia gure artean, usuagoa da gizonetan emakumeetan baino. Espainian, urtero minbiziak jota hiltzen diren 87.000 pertsonetatik % 66 gizonezkoak dira. Horregatik guztiagatik aurten egindako Minbiziaren Kontrako Aste Europarra gizonezkoengan egin daitekeen prebentzioa sustatzera bideratu da.
Europako Batzordeak Espainian duen Informazio Bulegoko zuzendari orokor Miguel Moltók esan zuen kantzerrak ia 800.000 pertsona hiltzen dituela EBean urtero, 100.000 pertsonakoa izanik gizonen eta emakumeen arteko diferentzia. Bestalde, EBean hiru pertsonetatik bati gaitza diagnostikatzen zaio, 1,3 milioi kasu urtero, eta lautik bat arrazoi horrexegatik hilko dela. Eta, nahiz eta minbiziaren intzidentzia Espainian EBeko baxuenetakoa izan, batez bestekoa baino % 15 apalagoa, gure herrialdean urtero-urtero 125.000 minbizi kasu berri detektatzen dira.
Espainia azkeneko postuan dago Europan, minbiziagatiko heriotzen kopuruari dagokionez (hildako bat 517 biztanleko), eta azkenaurreko lekuan kasu berrien tasari begira (kasu bat detektatzen da 348 biztanleko). Minbiziaren motak 20tik gora diren arren, badira batzuk gizonen ia % 60 hartzen dituztenak (trakea, ahoa, birikak, prostata, kolona eta urdaila), eta emakumeetan, berriz, usuenak bularrekoak (% 18), kolonekoak eta trakeakoak dira
EZUSTEKOAK KONSTITUZIONALEAN
Nahasmenean plazaratu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionala zertan ari
den HBko mahaikide ohi espetxeratuen kasuan. Babes helegitearen aurreko epaia
batetik bestera atera behar
zela zioten filtrazioek
—helegiteari uko eginez—,
baina azkenean, jakin dena
da Manuel Jimenez de Parga
epaimahaikidearen txostena
izan dela atzera bota dena
(helegiteari jaramonik ez
egitea proposatzen ei zuen).
Orain beste txosten baten
gainean eztabaidatu beharko
dute epaimahaikideek, agian
ekainaren 8tik aurrera. HBko
mahaikide ohiak kalean
beharko lukete, baina ez
daude. Gudu txiki bat bederen
irabazi bide dute helegitea
aurkeztu duten abokatuek.
Presoek osasun duinerako eskubidea dute.
Itoizko urtegiaren kokapena salatu da.
ZABALZA KASUA BERRIRO
MIKEL Zabalzarekin 1985eko azaro hartan egindakoa egin zuten pertsonak, gaur egun ez dira horren lasai ibiliko seguruenik. Agian kontzientzia arazoengatik, baina beharbada, gehiago kezkatuko ditu Augusto Maeso epaileak Zabalzaren heriotza argitzeko kasua berzabaldu izanak. Vicente Soria, sasoi hartan Intxaurrondoko kuarteleko mantenimendu guardia zibilia zen eta honek «El Mundo» egunkariko kazetari batzuei aipatu izan zien Zabalzaren gorpua ikusi zuela Intxaurrondon. Komisarioak, Guardia Zibilaren koronelak, kazetariak eta kasuan zerikusirik izan zuten guardia zibilak deklaratzera deitu ditu epaileak. Barrionuevo ere ez da lasai ibiliko; orduan Espainiako Barne Ministroa zen eta behin eta berriro baietsi zuen, ihesi zihola Zabalza Bidasoan ito zela.
OSASUN DUINERAKO ESKUBIDEA
MAITE SAGASTUME, umea Donostian izan berri duen euskal presoa, Palentziako Dueñas espetxera eraman dute azkenean, Euskal Herriko espetxeetan utz zezaten egindako eskari ugariei jaramonik egin gabe. Larunbatean, halaber, manifestazio jendetsuak Pedro Miner eta Txotxe Anduezarendako 92. artikulua —gaixo larriendako aurreikusia— eskatu zuen. Denborak aurrera egin ahala, gero eta preso gehiagoren osasuna dago kolokan. Preso askok bizi dituen baldintza fisiko zein psikologikoekin, harrigarrena da nola ez diren ondorio larriagoak gertatzen. Iragan astean, halaber, Espainiako Kongresuan talde guztiek eskatu zioten PPri, espetxe politikan pausoak eman ditzala eta malguagoa izan dadila, Kongresuak berak iazko azaroan erabaki bezala.
AUZITEGI NAGUSIAREN KEZKAK
EAE-KO Auzitegi Nagusia kezkatuta dabil, jorratzen dituen gaien inguruan dauden filtrazioak direla eta. Espioitza lanen baten beldur, erabiltzen duten aretoan Ertzaintzari miaketa elektroniko bat egin zezan agindu zioten EAEko Justizia Administrazioko arduradunek. Baina ezer ez, barruko norbait zen, mihi luzeren bat, eta bere atzean ari dira, auzitegiko arduradunen esanetan, filtrazioetan ere edukiari dagokionez informazioa gaizki zabaltzen delako.
ITOIZKO URTEGIAREN ARRISKUAK
ITOIZKO Koordinakundeak Zaragozako Unibertsitateari enkargatutako azterketa geologiko baten arabera, urtegiaren bazterreko lur-mazeletan labaintze arrisku larriak daude, eta honek ondorio larriak izan ditzake urtegiaren segurtasunean. Ohartarazi dutenez, urtegian aipatu lur sailen mugimendurik egonez gero, Agoitz eta Zangotza arriskuan egon daitezke. Hori zen Koordinakundekoak ateratako ondorio larriena. Ez bakarra, ordea, Koordinakundeak eta Greenpeacek Nafarroako Gobernuko lana aurrera eramaten ari diren teknikoek ere bazutela arazo honen berri baina ezkutatu egin dela salatu zuten. Miguel Sanz lehendakariak arazorik ez dela iragarri zuen eta Zaragozako Unibertsitateko teknikoek egindako ikerketa, beste ehundaka artean bat besterik ez dela segurtatu zuen. Inongo arriskurik ez zela, alegia.
BILIOI BATEKO FAKTURAZIOA MCC-N
ARRASATEko kooperatibek gidatutako taldea bilioi bat pezetako fakturaziora (40 miliar libera) iritsi da aurten lehenbiziz. Iaz 7.800 lanpostu sortu zituen eta aurtengorako 3.900 sortzea espero du. Egungo gizartean eredu dira MCCko enpresak, izpiritu zein kudeaketan.