Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-30 -- 1717.zenb

PORTUAK, EKONOMIAREN EGOERAREN NEURGAILU

Daniel Udalaitz

aurreko urtearekin alderatuz (30 milioi tona ingurura iritsiz). Bilboko portua, 27 milioitonako merkantziekin, Espainiako bigarrena izatera iritsi da dagoeneko.

Merkantzi portuak termometro oso garrantzitsuak dira herrialde bateko ekonomia egoeraren bilakaera neurtzeko. Zenbat eta merkantzia trafiko handiagoa izan portuetan, orduan eta ekonomia egoera hobea urte horretan. Horrela bada, aurreko urteekiko marka guztiak hautsi dituen Hego Euskal Herriko portuetako 1998ko trafikoak gure ekonomiaren bilakaera baikorra egiaztatzen du, barne nahiz kanpo harremanetan.
1998an euskal merkatal portuek —Bilbo, Pasaia eta Bermeok— batez beste % 10 inguruko igoera izan dute aurreko urtearekiko, eta 30 milioi tonako kopurura iritsi dira. Gorakadarik handiena Bilboko portuak izan du, 27 milioi tona ingururekin, aurreko urtearekiko % 18ko igoera izanik eta Espainiako bigarren portu bihurtuz. Pasaiakoak, 4 milioi tona ingururekin, % 5eko igoera izan du. Eta Bermeokoak, 500.000 tona ingururekin, % 8koa.


BILBOKOA, ESPAINIAKO BIGARRENA.

Bilboko portua Espainiako bigarren portu bihurtu da merkantzien trafikoari dagokionez (Algecirasekoaren ondoren), azken urtean 26,4 milioi tona mugituz. Eta tokiko trafikoa eta hornidura kontuan hartuz gero, 27,2 milioi tonatara iristen da. Euskal portu hau, urte bakar batean, Espainiako portuen rankingean laugarren lekutik bigarrenera igaro da, Tarragona eta Bartzelonako portuak gaindituz.
Bilboko portua inportatzailea da nagusiki. Euskal inportazioen zati nagusia Bilboko portutik iristen da. Trafikoen neurketa orokorrak garbi adierazten du Bilboko portua nabarmenki inportaziorako portua dela, bere kanpoko trafikoaren % 72,8 era guztietako inportazioz osatzen baita. 1998an 3.904 itsasontzi sartu zen bertan, 1997an baino 212 gehiago.
Bilboko portuko zerbitzu salmentaren eta kanonen fakturazioa 8.011 milioi pezetara (320 milioi libera) iritsi zen, hau da 1997an baino % 19 gehiago. Sortutako cash flowa (etekinak gehi inbertsioak) 3.829 milioi pezetakoa izan zen eta bere zortzapena 11.000 milioi pezetatan geratu zen.
1999 urterako Bilboko portuak 5.800 milioi pezeta inbertitzea aurreikusten du, kanpoko badia handitu eta instalazioak hobetzeko obretan. Kopuru horren zati nagusia bigarren kaiko obren jarraipenerako xedatuko da, 500 metrotako atrakalekua eskaintzeko, eta baita alde industrialeko kairako ere, itsasoari 200.000 metro koadroko azalera irabazteko.
1998. urtea bitartean beste 40.000 milioi pezeta inbertitu dira kanpoko badia handitzeko. Fondo horiek neurri handi batean fondo propioetatik zetozen eta gainerakoak Europako Batasuneko Feder Fondoetatik (5.765 milioi pezeta) eta Inbertsioen Europako Bankuarekin egindako kontratu batetik (7.000 milioi pezeta) etorri dira.
Bilboko portuak geroz eta aurrerapen handiagoak izan arren, bertako arduradunek diotenez, azpiegitura arloan dituen hutsune garrantzitsuek mugatu egiten dute portuaren garapena. Hutsune horien artean, tren-sarbide lehiakor bat ez izatea nabarmentzen dute, hala nola errepideetako garraioen sektorean birmoldaketa bati ekin beharra, portuko instalazioetan merkatu librea ezarri ahal izateko.
Bilboko portuko 1998ko ekitaldiko datuak jakinarazi diren une berean jakin ahal izan da Europako Batasuneko Kohesio Fondoak 3.000 milioi pezetako dirulaguntza eman duela Bilboko Itsasadarraren ingurugiroa bere onera ekartzeko proiektu bat burutzeko. Kopuru hori aurrekontuaren % 85 da eta gainerako % 15 Bilboko Portuko Agintaritzak jarriko du.
Proiektua urrats ezberdinetan gauzatuko da, eta kutsadurak eta itsasaldiek ibai ingurune guztian, hau da, Ibaizabal Itsasadarrean bertan eta bere lau ibaiadarretan, eragindako kalteak konpontzeko xedea du. Gauzak ondo, obrak aurten hasi daitezke, 2001. urte erdialdean amaitu ahal izateko

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan