Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-30 -- 1717.zenb

Nafarroa eta Gipuzkoa Erdi Aroan: gizarte berri baten eraikuntza

argazkia


Roldan Jimenok, Jimeno Jurio historialariaren semeak, «La Navarra Marítima» liburua goretsi zuen eta obra orokortzat jo ere. Historia akademiatik kanpo aztertzen duten historialarien lana goraipatu zuen bestalde. Erdi Aroko Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko historiara mugatu zuen hitzaldia Jimenok. Erdi Aroan, bisigodoak Euskal Herrian sartu zirenean, herri homogeneo bat aurkitu zutela adierazi zuen nafar historialari gazteak. Arabiarrak iritsitakoan, kristau andana bat iparreko mendialdean ezkutatzen zirelarik. Anartean, Iruñeko Erresuma sortu zen, eta aldi berean, Penintsulan gainontzeko erresumak eratzen hasi ere.


Bidasoa nafarra zelarik

Donostiaren sorrera ez da ulertzen Nafarroako Erresuma ulertu gabe. Eta hura sortu ondoren, 1200ean, oraingo Gipuzkoako hainbat lurralde, Hondarribia eta Irun, Bidasoa hots, nafar lurraldeak ziren. Antso Jakintsuaren eskutik sortua, Donostia gaztelarren eskura pasako zen beranduago. Jimenoren iritziz, gaztelarrek Donostia hiria konkistatu izanak berebiziko eragina izan du Euskal Herriaren bilakabidean. Donostia sortu aitzin, berau Hernani herriaren auzo bat baino ez zen. Antso Jakintsuak ordea, itsasoaren garrantziaz jabeturik, Antigua auzoan zegoen herria, Alde Zaharrean eraikiarazi zuen. Gasteiz, Trebiño eta Lizarra herriekin batera, monarkek arautu lehen estatuez profitatzen ziren donostiarrak. Hiritar hauek abantaila bereziak baliatzen zituzten, eta Gipuzkoa eskualdea garatuz joan zen. Donostiatik Errenterira batetik, eta Orio eta Usurbil aldera bestetik. Garai hartan, populazioak beheranzko joera zuen, eta herri berrien eraikuntza bidez, Antso Jakintsuak Gipuzkoarentzako proiektu politiko eta ekonomiko propio bat bultzatzeko asmoa izan zuen. Nafarren foruen berdintasun eta askatasunean.


Gaztelarrak indarrez

Antso Jakintsuaren asmoak pikutara bota zituzten gaztelarrek ordea. Indarrez sartu baiziren Gipuzkoan, eta probintzia erdia hartu ere. Errege Katolikoen aroa zen, eta musulmanen kontra ziharduten gaztelarrek. Errege Katolikoek gerrarako aliatuak bilatzen zituzten gipuzkoarren artean, eta hamaika trikimailu erabili ere haien alde para zitezen. Gipuzkoarren artean nafarzaleak izanik ere, gaztelarzaleak ez ziren gutxi. Altabada, orduan jalgi ziren gure historiako lehen intsumisoak. Izan ere, gipuzkoar anitzek Gaztelako armadaren soldadu izateari uko egin baizioten. Foruek arautzen zituzten monarkia batekiko zein bestekiko harremanak. Zentzu honetan, katramila asko izaten ziren, eta horrelakoetan, auziak ebazteko Jakako Forua hartzen zuten arautegi eredutzat.


Burgesiaren aroa

Erdi Aroan —Roldan Jimenoren hitzetan beti ere— iraultza bat eman zen, burgesiaren aroa izan zen eta hiri berrietako gizartetan mentalitate aldaketa nabarmena eman ere. Merkatal aroa izaki, bere garapenean itsasoak garrantzia itzela izan zuen. Testuinguru hartan ulertzen dira Donostia, Pasaia nahiz Hondarribiako itsasportuen munta handia. Iparralderago, berriz, Baionako portua zegoen, Aturri ibaian barna iristen ziren mota guztietako gaiak: manufakturak, espezieak, baita ardoa, olioa eta artilea ere. Gaztelarrek Donostia kendu zieten irunarrei ordea. Hurrengo mendeetan itunen bitartez moldatu behar izan zuten nafarrek, istilu frankoren artean beti ere. Konkurrentzia gaitza bizi izan zen merkatal alorrean. Berez, gaztelar foruek ez zieten berezko deusik ekarri gipuzkoarrei. Ordea, amarruen bitartez berauek patrimonializatu eta beren interesentzako ederki baliatu zuten, Roldan Jimenoren hitzetan

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan