Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-30 -- 1717.zenb

«Legeak dioenetik oso urruti gaude»

Iñaki Uriburu ( Euskal Presoen Osasunerako Medikuen Elkarteko lehendaka)

argazkia

Zein gabezi nabarmenduko zenuke presoen osasunarekiko arretari dagokionez?

Dena. Egia esan, eurek arazo handiak dituzte eta guk ere bai beharrezko laguntza medikua eskaintzeko. Batzuetan uzten digute laguntza hori ematen eta besteetan ez; badirudi dena oso modu arbitrarioan gertatzen dela baina uste dut dena ongi pentsatuta dutela. Ez digutenean uzten arrazoi nagusia beti izaten da «segurtasun arazoak». Gaitz askok, esate batera, erreabilitazioa eskatzen du, baina espetxeetan ez dago erreabilitazioa egiteko baldintzarik.

Zer eskatuko zenieke arduradunei eta instituzioei gabezia horiek egon ez daitezen.
Guk espetxetik kanpo nahiko genituzke baina espetxean badira, Euskal Herrian egon daitezela, horrela konfiantzazko medikua hobeto arduratu ahal izango litzateke presoaren arazoez. Funtsean, osasunari dagokionez legeak dioena betetzea eskatzen dugu, horretatik oso urruti baikaude. Begira orain Nekane Sagastumerekin gertatu dena, Euskal Herrian haurra izan duten emakumeentzako baldintzadun espetxerik ez dagoelako, Madrilera eramateko arriskupean dago.

Bai Euskal Herrian, bai Espainian, Medikuen Kolegioei kexak plazaratu izan dizkiezue. Nola hartzen zaituztete?
Medikuekin generalean ez dugu arazorik izaten. Dena den, era guztietako jarrerak izaten dira, batzuetan atsegina eta beste batzuetan hotza. Kontuan hartu behar da gu haientzat deabruak garela

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan