Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-30 -- 1717.zenb

LARRUAREN DISTIRA

Jakoba Errekondo

argazkia

Sasi-akaziaren lorealdi gozoaren ondoren nora-nora joanda ere intxusaren lore laruaren kiratsa aditzeko aukera berezia dugu aurtengoan. San Juan lilia deitzen zaio intxusaren loreari eta sekula ezagutu dudan lorealdi oparoena da, bai! maiatz honetakoa. Ea uda amaian eta udazken hasieran heltzen den fruituarena, sorgin-mahatsa, ere ugari-ugaria den.
Amona eta sorginek dioten mirespenaz kanpo intxusa (

Sambucus nigra
) landare baztertua da. Loreak izugarrizko kiratsa du baina aztikeriekin lotu izan da beti eta katuaren mugarrien barruan ia etxeero aurki daiteke. Mirakuluek baino erabilera ugariago dituzten sendagaiak egiten dituzte gure sorginek intxusarekin. Azal bikoitza du intxusaren egurrak. Barrukoa berdea distiratsua da eta gure larruazalaren edozein arazo konpondu eta diz-diz ederra berreskuratzeko erabiltzen den berarekin moldatutako ukendua nonahi ezaguna da. Hauxe izan daiteke euskaraz dituen izen mordoaren arrazoia. Nik ezagutzen ditudanak saguka, sabukitze, sauko, sauku, sauka, sakuta, sakute, sabuka, sabiko, saretsa, plausta, txotxika, txikutxa, intxusa, lintxusa, akaramailua, akamailua, akamelua, akamallua, ziorria eta zaminka. Azalaren hotzikara baino diz-diza garrantzitsuagoa da garai hauetan. Erakusketaren urte-sasoia iritsi da eta zuldar eta erreak garbitu eta sendatzeko ukendua eman potor-potor kalera irten aurretik. Hotzikararen gozamena aditu nahi duenak, udazkenean fruituarekin egindako dultzea edo mermelada dastatu, baina, kontuz! hitzik gabe gelditu

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan