Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-30 -- 1717.zenb

Bermeok bere historiako emaitzarik onena izan zuen iaz

argazkia


Bermeoko merkantzi portuak, 1989an inauguratu zenak, 1998an bere historiako emaitzarik onenak lortu ditu, Eusko Jaurlaritzako Portu Agintaritzak emandako datuen arabera. Horrela, Bermeoko kaian 1998an izandako trafikoa 442.271 tonatara iritsi da, eta horrek % 8ko igoera erakusten du aurreko urtearekiko. Guztira 315 itsasontzi lehorreratu zen bertan —joan den urtean baino zazpi itsasontzi gehiago—, hau da, hilabeteko 26, batez beste.
Bermeoko merkantzien trafikoaren funtsezko kopurua materialek osatu zuten. 378.000 tona hustu ziren, eta gainerako 64.000 tonak Bermeotik beste portu batzuetara atera ziren. Hustu eta eraman ziren materialen zati nagusia hau izan zen: 4,75 milimetroko lodierako bobinak, siderurgiako materiala, beruna, sulfatoa, sodikoa eta potasa erregarria. Denen artean, 306.819 tona (guztiaren % 69,1).
Bigarrenik, merkantziaren % 12,5 (55.217 tona) paper pastak, 4,75 milimetro baino lodiera handiagoko bobinek, burni eta altzairuzko profil hutsek eta hodiek, eta zura serratuak hartu zuten. Bermeoko portuan hustu eta eraman zen gainerako materiala, %8, hau izan zen: fosfatoak, aluminio landugabeak eta bobinetan dagoen paper eta kartoiak

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan