Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • Erreportajea >
  • Antzinako Oarso inguruan barrena: zeltiarrak lehenik, erromatarrak gero

1999-05-30 -- 1717.zenb

Antzinako Oarso inguruan barrena: zeltiarrak lehenik, erromatarrak gero

argazkia


Juan San Martin eibartar euskaltzain eta historialariak gure antzinako historian jarri zuen bere jardunaren abiapuntua, eta gaur egun bizi den eskualdetik hasi zen, hots Bidasoatik. Historialari honen aburuz, gure lurraldeetan aurkitutako lehen aztarnak Erdi-Paleolitiko garaikoak dira; Kristo aurreko 55.000 urtetakoak. Neolitikoan Aralarretik Jaizkibelera izandako transumantzien aztarnak aurkitu ere izan direla aipatu zuen. Neolitikoaz gero transumantziak segitu omen zuen, eta zeltiarrak iritsi ziren beranduago gure lurraldera. Cromlech edo harrespilak ugari dira Bidasoaldean. Baita, zeltiarrek zabalduriko meategiak ere. Toponimia interesgarria utzi zuten zeltiarrek. Deba izen zeltiarra dugu, esaterako. Asturias eta Santanderren ere badago Deba edo Deva izenekorik. Erromatarrak etorri ziren beranduago, eta Bortziria kontzeptu erromatarra kontsideratu zuen San Martinek. Nafarroan Bortziria eta Bizkaian Busturia izenekoa.


Markina: markesen lekunea

Erromatarrak iristean Kalagorria (Kalahorra) zen Baskoniaren hiriburua; haiek Calagurris deitua. Errioxa Nafarroaren eskualdea zen. Horren lekuko Naxera herria, bertan dira errege-erregina nafar gehienak hilobiratuak. Erdi Aroan —San Martinen jardunaren ildotik— Espainiaren marka sortu zen, arabiarren kontrako defentsan eta Leudobiko Piok sortu ere, Karlomagnoren semeak. Hortik dator markesgoa, hau da, marka zaintzen duena. Ebro eta Pirinio arteko lurraldeak, jaberik gabeko lurraldeak ziren, eta hartara ulertu behar da XII. mendean Bizkaiako markesgoa. Markina dugu Bizkaian horren lekuko. Nafarroa eta Gaztela arteko marka ugari zeuden, jabetasunik gabeko lurraldeak. Itziarretik Durangoraino bitarteko markesgoan Eibar, Elgoibar, Soraluze-Plaentzia zeuden.


Oarso, Oiaso, Oiarso

San Martinek Strabon, Mela eta Plinio historialarien tesietan funtsatu zituen bere hitzak. Garaikideen artean, Garcia Bellidoren tesia aipatu zuen Oiarsori buruz hitz egiterakoan. Oiartzun izena Oiasotik dator. Behiala, Errenteria, Villanueva de Oiaso izan zen ere. Beranduago, foru aduanak bertan ezarri zirenean, Errenteria edo Renteria deitzera pasa zen eta Oiartzundik bereizi ere. Oiarso zeritzon bertako eskualdeari ere, eta itsasportu nagusia Irunen zegoen. Pasaiako portua ere garrantzizkoa izaki. Oiartzun herriaren izena Oiarso-Oiaso izenetik dator. Bidasoa berriz, Oiasorako bidea litzateke. Bideren erroa latina dugu. Beraz, erromatarrak gurean finkatu izan zireneko marka ezabaezina.


Esteban de Garibai eskribaua

Geroagoko mendetara etorriaz, eta Erdi Aroko fenomenoa aztertzean, Juan San Martinek historian barrena hainbat historialarik jokatu izan duen rola kritikatu zuen. Esteban de Garibai, kasu, Felipe II.ren eskribaua izandakoa. Honek, Labrit generala penintsula aldera sartu zela aipatzen zuenean, behin ere ez zuen idatzi Nafarroako VI. eskualde edo merindadetik zetorrela. Nafar printzea zen Labrit. Gaskoiak eta ingelesekin aliatua izanagatik, Garibaik ez zuen inoiz aipatu bere euskalduntasuna eta Nafarroako koroarekiko zuen atxikimendua.
Bere ustez, Esteban de Garibaik historia itxuragabetu zuen. Garai hartan, sentsibilitate ezberdinak ziren, nafar, gipuzkoar eta gaztelarren interesen araberakoak. Auziak ez ziren modu berean ebazten eta trenkatzen beti, joera eta aliantza ezberdinen arabera baizik. Elizak berealdiko eragina zuen auzi eta liskar ezberdinetan. Badago Erdi Aroa ondo deskribatzen duen esakunea: «Erromatik ez dator Erromara itzultzen ez dena»

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan