«PUJOLKERIA» EGINGO BALUTE HEMEN...
«PUJOLKERIA» EGINGO BALUTE HEMEN...
Kalapita ederra sortu da «honorable» Pujolek COPEri hiru irrati lizentzia kendu dizkiolako. (Godo taldearen mesedetan, noski). Madrilgo tertulia guztien bazka izaten ari da. Del Olmo, Herrera eta Jimenez Losantos bereziki, sutan dabiltza, ahotik aparra dariela. Baina ez dezagun ahaztu, Katalunian aurretik badela Pujolek indarrean jarritako lege bat, irrati komertzialei gutxieneko kantak katalanez ematera behartzen diena. Ama hizkuntzaren izenean Ibarretxek halako ausardia balu hemen antzeko neurririk hartzeko, garbiketa etnikoaz hitz egiten hasiko lirateke
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.