Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-23 -- 1716.zenb

ENPRESARIEN ETEKINEK GORAKA EGIN DUTE, ENPLEGUAK EZ

Daniel Udalaitz

Hazkunde ekonomikoa ez da nahiko enplegua sortzeko. Ekonomiaren hazkundeak goraka jarrai dezake eta, aldi berean, enpleguak behera egin. Datuak egon hor daude, eta aurreko baieztapenak 1998an enpresariek izandako etekinen datuetatik atera ditugu. Aldameneko orrialdeko laukian daude aipatu datuok.
Langabezia gure ekonomiek beren baitan duten egiturazko arazoa da; hori jakina da, eta orrialdeotan ere horrela bildu izan dugu behin baino gehiagotan. Berori ezabatzea gainera ez da txantxetako lana. Hori bai, posible da gaur egun Euskal herrian dagoen % 17ko langabezi tasa —gazte eta emakumezkoen sektoreetan gorakada izugarria da— asko arintzea. Laneguneko orduen murrizketa eta ordu estren desagerpena ez dira nahiko langabezi tasa erraldoi horiek behera egin dezaten: enplegua sortzea ere ezinbestekoa da, eta horretarako, batez ere borondate politiko handia behar da eta enpresarien etekinen zati handi bat zeregin horretara bideratzea.
Horrela bada, aldameneko laukian ikus dezakegun moduan, Espainian Burtsan diharduten enpresa guztien etekinak batera 3 bilio pezeta (120.000 miliar bat libera) ingurura iritsi ziren 1998an, zehatzak izateko 2,77 bilioi pezeta. Honek esan nahi du iazkoan baino % 12,14 gehiago. Bakarrik finantz erakundeek (bankuak, aurrezki kutxak eta segurantza etxeak) ia bilioi bat pezetako etekina izan zuten (833.000 milioi pezeta) eta elektriken inguruko enpresek bilioi erdi pezetatik gora. Burtsan diharduten enpresek, 1992-1993ko atzerakadaren ondoren 1993-1995eko epean lantaldeetan doiketak egiten jardun zuten eta 1996tik aurrera enplegua sortzeari ekin zioten, nahiz eta oso modu urrian. Enpresa guztiak batera hartuta, % 2,75 hazi da lantaldea, oro har.


ETEKINAK GORA.

Aurtengo lehen hiru hilebeteetako enpresen balantzeari dagokionez, etekinek gorako joera jarraitzen dute. Espainiako banku handienek, esate batera (BSCH, BBV, Argentaria, Popular), 139.415 milioi pezetako etekina izan dute, hau da, iaz sasoi berdinean lortutakoa baino % 20,7 gehiago. Ez dira bakarrak, ostera, aurrezki kutxek ere etekin oparoak izan baitituzte honako lehen hiruhilekoan: 129.487 milioi pezeta, hau da, iazko garai berdinean baino % 11,78. Datuak egon hor daude, beste kontu bat da alde bakoitzak nola interpretatzen dituen. Aberastasun hori banatu behar dela diote sindikatuek eta enpresarien aldetik aberastasun hori jadanik banatzen ari dela

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan