Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-16 -- 1715.zenb

TOKI GEHIAGO ALAVES ETA TAU TALDEEN JARRAITZAILEENTZAT

Zaloa Mendez

Eraikinak handitu eta berritu dituzte. Mendizorrozan 20.000 ikusle sar daitezke eta Araba Pabilioian, 9.000. Arabako kirolaren ardatz diren bi eraikinen lanak 3.000 milioi pezeta inguru kostatu dira. Gasteizek du EAEn kirolari gehien biltzen dituen kirol sarea du.

Iragan urtarriletik Tau Baskoniak eraikin eraberritu eta handiago batean entrenatu eta jokatzen du. Araba pabeiloia, egun Araba Arena izenez ezagutua, txikia geratu zen talde gasteiztarrak dituen jarraitzaile guztiak bere baitan hartzeko. Lanak joan den urteko ekainean hasi eta sei hilabete geroago bukatu zituzten. Bi fasetan egin dira: lehenengoan, ekainetik urriak bitartera, pabeiloia itxita egon zen eta bigarrenean ordea, lanek eta partiduek bat egin behar izan zuten.
Lanik esanguratsuena eta konplexuena pabeiloiaren kupula altxatzea izan da. Lehen lurretik 7`5 metrora zegoen eta egun berriz, 19ra. Honi esker, tokia irabazi du eraikinak eta 4.404 lagunentzako harmaila berria egin dute. Guztira Araban orain, 9.008 saskibaloi jarraitzaile sar daitezke partidu bakoitzeko.
Kupularen azpian tabernak, dendak, bulegoak, jantokiak eta gelak egokitu dituzte. Kupulari hormigoizko hamabi zutabek eusten diote eta bakoitzak 30 tonako pisua jasotzen du.
Araba pabeiloiko lanek 1.200 pezetako kostua izan dute. Finantzaketa Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko Udalak hartu dute bere gain, bakoitzak 600 milioi pezeta jarri dituelarik.
Eraikinaren beraren lanekin batera, ingurunea ere urbanizatu dute. Lan hauek Udalak proiektatu eta kontratatu ditu.


Lehen mailako futbol zelaia

Alavesek iaz berreskuratu zuen azken 42 urteetan lortzerik izan ez duen lehen maila eta honekin bat eginez, Mendizorroza futbol zelaiaren handitze eta eraberritze lanei ekin zieten. Talde gasteiztarrak ez zuen 98-99 Ligako lehenengo partidua instalazio eraberrituan jokatzerik izan eta zelai berria irailaren 14an estreinatu zuen Zaragozaren aurkako partiduarekin.
Lanak iragan urteko ekainean hasi zituzten eta nahiz eta burutzeko 100 eguneko epea izan, bukaturik gabe daude eta gainera, egunotan geldirik daude.
Baina, lanik garrantzitsuenak eginak daude, hau da, tribuna printzipal berria egin dute, 5.561 lagunentzako ahalmena duena. Alboetan ere bi harmaila egin dituzte. Belarra aldatu dute eta butakak jarri dituzte eserleku guztietan.
Harmaila berriak lau solairu ditu: lehenengoa joko kanpoaren maila berberean dago, honen gainean solairuen artekoa dago eta gainean lehendabiziko solairua da, aurrepalkoa eta pertsona garrantzitsuentzako aretoa dituena. Azkenik, bigarren solairua dago. Oro, Mendizorrozan egun 20.000 ikus-entzule sar daitezke.
Futbol zelaira sartu eta irteteko ate ezberdinak daude. Sartzekoak sistema elektronikoen bitartez kontrolatuak egongo dira. Elbarriek ertaineko solairura sartzerik izango dute aldapa bati esker.
Egiteke dauden lanak bideozaintza eta instalazioan sartzeko kontrol sistemak ezartzea dira. Mendizorrozako jabea den Gasteizko Udaleko arduradunen hitzetan lan hauei heldu den ekainean ekingo zaie. Udaleko teknikoek era berean, azken proiektuan dihardute, hau da, Tribuna Nagusiaren azpialdeak, aldagelak, parkina eta palkuen eraikipena lantzen dituena.
Alavesen futbol zelaiak azken hilabeteotan pairatu dituen lanak inauguratu zutenetik, 1924an egin diren garrantzitsuenak izan dira. 1.200 milioi pezetako aurrekontua zuen baina azkenean kostua altuagoa izan da. Finantzaketa Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udalaren esku egon da hiru erakundeen artean lorturiko akordioari esker

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan