Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-16 -- 1715.zenb

GASTEIZ MENDEBALDERA ETA EKIALDERA ZABALDUKO DA

Zaloa Mendez

zabalkundeari. Hiriak hazten jarraitu behar du eta hori dela eta, Udalak, Zabalgana eta Salburua eremuetako 6,2 milioi metro karratu bere egin nahi ditu 22.000 etxebizitza eraikitzeko. Estatuan inoiz egindako zoruaren munizipalizaziorik handiena izango da.

Arabako hiriburua Zabalganarantz (mendebalderantz) eta Salburuarantz (ekialderantz)zabalduz haziko da. Iparrean, (Lakua, Lakuabizkarra eta Ibaiondo) eta Hegoan hiria handitzeko aukerak agortu dira, azken urteotako etxebizitzak eraikitzeko proiektuak inguru horietara zuzendu baitira.
Gasteizko Udalak Zabalgana eta Salburuako lur eremu oso zabala erosi nahi du, 2,5 milioi metro karratu Zabalganan eta 3,7, Salburuan. Estatuko Udal batek inoiz munizipalizaturiko lur eremurik handiena izango da.
Hitzarmen horren lehendabiziko urratsak 1996. urtearen bukaeran eman ziren. Udal arduradunek diotenaren arabera, hil honetan onarturik egongo da eta lehendabiziko etxeak urte honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran eraikitzen hasiko dira.
Udalari, 6,2 milioi metro karratu horiek erosteak ez dio kosturik eragingo. Lur eremu horien %27 erakunde publikoena da eta gainontzekoa jabe partikularrei dagokie. Azken hauek euren lur eremua doan emango diote udalari etxebizitza libreak eraikitzeko eskubidearen truke.


Etxebizitzen %70 babestuak izango dira

Salburuan eta Zabalganan 22.000 etxebizitza eraiki nahi ditu Gasteizko Udalak, egun dagoen eskaerari aurre egiteko. Horietan, Udalak eginiko kalkuluen arabera, 66.000 pertsona biziko dira. Etxebizitzen %70 babestuak izango lirateke (%20 salgai edo alokatzeko etxe sozialak, %40 erdi mailan babestuak eta %10 maila altuan) eta gainontzekoak libreak.
Lur eremu horien urbanizazio eta ekipamendu gastuak Gasteizko Udalak eta jabe partikularrek erdibana ordainduko dituzte. Honenbestez, zenbait urrats eman da udalarenak diren lur eremuetan 6.000 etxebizitza egiteko.
Udalak etxebizitzaren atalean beste zenbait ekintza burutu nahi ditu. 32 poligonoan ekimen pribatuaren esku utziko lituzkeen 192 etxebizitza babespeko eraikitzeko adjudikazioari ekingo dio. Vital Kutxak bestalde, erdi mailan eta maila altuan babesturiko 840 etxe bultzatu nahi ditu Lakuabizkarra 4n eta ekimen pribatuak berriz, babes ofizialeko 27 eraikiko ditu Castilla Sur-en

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan