BIHOTZ EKOLOGIKOA ETA AZAL BERDEKO HIRIA
Zaloa Mendez
ekonomikoak eta sozialak ingurugiroarekiko errespetua gorde behar dute. 1992an,Agenda 21 sinatu zuten hirien artean dago. Gasteizek arima ekologikoa du etakolore berdea; izan ere, estatuko berdegune gehien dituen hiriburua da.
Gasteiz hiri ordenatua dela eta ongi antolatua dagoela esan ohi da betidanik. Hiria egiteko ahaleginean oso kontuan hartu dituzte ingurugiroa eta ikuspuntu soziala.
Ingurugiroarekiko arreta horri dagokionez, Gasteizi Aalborgeko Eskutitza berresteko gonbidapena egin zioten 1995ean. Sinadura horren bitartez Arabako hiriburuak ingurugiroa zaindu behar duen garapen ekonomiko eta soziala izateko konpromisoa hartu zuen, hiritarren bizi-kalitatea areagotuz eta etorkizuneko belaunaldien bizi-kalitatea arriskuan jarri barik.
Aalborgeko Eskutitza zinatu zuenean Gasteizek harturiko konpromisoetariko bat Agenda Lokal 21 egitea izan zen, hau da, garapen jasangarriarekin zerikusia duten udal-politikak integratu eta antolatzen dituen dokumentua. Agenda Lokal 21 hura iazko uztailaren 31ean onartu zuen Udalak.
Agendan agertzen diren eta Arabako hiriburuak landu behar dituen gaiak hurrengoak dira: hiriko kutsadura, trafikoa eta garraioak, ura, argindarra, industria, hondakinak, urbanismoa, osasuna eta natura.
Gasteizek arlo hauek guztiak zaintzeko konpromezua du.
Trafikoa eta garraioen kasuan, esaterako, Udalaren helburua hiritarrek kotxea gero eta gutxiago erabiltzea da, garraio publikoaren onurako. Egitasmo hau burutu ahal izateko, Udaleko arduradunek hiri-autobusak egoera onean mantendu nahi dituzte. Bestalde, egun, autobusen frekuentziak eta puntualtasuna hobetuko dituen plangintza egiteaz bat, lineak berriro diseinatzen ari dira. Gasteiztarrek kotxea etxean uzteko ahaleginean zerikusi handia dute hirian oinezkoen erabilerarako egokitu dituzten esparruek.
Agenda 21ak industriak sortzen dituen hondakinak eta kalteak saihestea du beste helburuetako bat. Orain arte, Gasteizen finkaturiko enpresa batek ere ez du ingurugiroaren kudeaketarako ziurtagiririk; alabaina, ahaleginak egiten ari dira lortze aldera.
Gasteiztar batek bataz beste 0,7 kilogramo hondakin sortzen ditu egunero. Horri dagokionez, hirian hondakinak (papera, beira, pilak, plastikoak) biltzeko gune berde mugikorrak martxan jarri dituzte, baita arazoaz ohartzeko kanpainak ere. Aurten 800 kontenedore jartzeko asmoa dute.
4.400.000 metro karratu berdegune hirian
Gasteizek ondare natural garrantzitsua du. Parkeen eta lorategien hiria da. 40 bat daude hirian barreiaturik, batzuk oso txikiak eta beste hainbat nahiko zabalak. Handiena San Juan de Arriagako parkea da, 190.000 metro karratu dituela. Naturak Gasteiz aukeratu du bizitzeko eta hiri moderno batek dituen eskakizunekin bat egiten du. 4.400.000 metro karratu berdegune ditu Gasteizek, eta beraz, hiritar bakoitzari 20,5 metro karratu berdegune dagokio. Estatuko hiriburuen artean, Gasteiz da berdegune gehien duena.
Hirian barrena 65.000 zuhaitz inguru daude, 35.000 parketan eta gainontzekoak espaloietan landaturik daude.
Hala eta guztiz ere, ondare natural hori luzaroan mantendu nahi dute eta xede hori betetzeko asmoz Udala zenbait ekintza burutzen ari da eta burutuko ditu etorkizunean. Azken urteotan adibidez, Armentiako basoaren paisaia egokitu dute eta Lamikela mendia oihaneztatu egin dute. Datorren urtean Alegria errekarekin batera Lasarteko zabortegia berriztatu dute.
Hirigintza, Arabako hiriburuak betidanik asko zaindu eta Agenda Lokal 21ean azaltzen den atala da. Udala, urte batzuetatik hona, hiriko eraikinen kalitateaz arduratzen da, eta esate baterako, Alde Zaharreko etxeak eraberritzeko diru asko inbertitu du. Horrezaz gain, etorkizunean egingo diren etxebizitzak ingurugiroa zaintzeko irizpideak, energetikoak kasu, kontuan hartuz eraiki nahi dituzte
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.