Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-16 -- 1715.zenb


Estatu Batuak eta bortxakeria

Gai alaiagoak eta maitagarriagoak daudela badakit, heriotza eta bortxa aipatu baino. Halaz ere gaurkotasunezko gai bat da. Kevorkian sendagilea juzkatu dute Estatu Batuetan. Guztia lardaskatuz, atzipez, 10 eta 25 urte bitarteko zigorra ezarri diote eri batzuk duintasunez hiltzen laguntzeagatik, familiek eta haiek beraiek horrela galdatuta, hamar urteotan, epai batzuetan errugabe suertatu ostean. Bera gose greban jarri da beharrezkoa balitz hil arteraino zentzugabekeria hori salatzeko asmoz.
Kevorkian (deabrutzat hartuta) herio sendagilea izendatzen dute, munstro bilakaturik, hedabideen joko makurra eta maltzurrari esker, bere ekimenetan kuraia eta ausardia besterik ez dagoenean gizarte itxurati eta doilor batean bere agintariekin. Baina nik neure buruari galdetzen diot gaitzizen hori ea ez dagokion askoz hobeto Clinton zirtzil eta zital jaunari. Bere agintean, orain arte, besaulkitik, odolezko narrioz beterik dagoen Etxe Zikinetik, zirkinik egin gabe zenbat aldiz agindu die soldaduei errugabeak hiltzea demokraziaren izenean? Zenbat hilotzen erantzule zuzena dugu?
Hargatik Kevorkiren aurka argudiatu dute bizitza sakratua dela. Ahazten zaie Clinton Presidenteak zaldikeria berriari ezartzen diona edozein lurraldetan, Sarajevon, Sudanen, Iraken heriotza ereinduz, izuaren bidez etsaiekin amaituz bere handinahia eta multinazionalen negozioak defenditzearren. Ematen du bizitza ez dela hain sakratua besteei dagokienean. Clintoni besteen heriotza gaitzitzen ez zaiola, alegia.
Bestenaz, arlo honetan, ia guztietan bezala, Estatu Batuetan, errealitatea eta fikzioa autoelikatzen dira etengabe ikasleen azken triskantzan legez. Hiltzaileek, eragozpen barik, haien xedea gauzatzeko, armak lortu zituzten. Mendekua nahi zuten, isolamendua eta hutsune sentimenduarekin. Zortzigarren sarraskia ikastetxe batean 3 urteko epean. Ez da harritzekoa, sistema horretan berez desoreka eta gorroto iraunkorra arau mutatu direlako.
Sistemaren hedabideek sekulako hipokresia erakutsiz dena pozoitzen eta usteltzen dute inolako erantzukizunekin nahiz eta odolez blai bizi diren.
Estatu horrek dirua eta boterea besterik ez du nahi eta munduko azken mendean jendarme handiena izatera heldu da, bortizkeria barreiatuz edonon, era patologiko batean.
Dena den herri horren hasiera eta garapena besteen heriotza eta desagerketarekin finkatu eta garatu da. Horra hor, bestela tribu indioekin behinola agitutakoa.
Betiko indarkeria gaizto eta toxikoa, hain zuzen ere, aipatu ditugun hiltzaile horiek bereganatu dute, bere obsesio odoltsuarekiko harik eta besteak hiltzen zituzten artean irri egin arte, izua, odola, mina, herra, bortxakeria eta herioarekin ikuskizun danteskoa erdietsiz.
Testuinguru honetan nola esan dezake Clinton Etxe Zikinaren egoiliar ziniko eta lotsabakoak gatazka guztiak berba eginez tenkatzen direla? Berak bere arbasoen eredua jarraikiz hiltzeko lizentzia du eta Kevorkian osagileak ezin diezaieke ordea, nahimen onez, bere gaixoei lagundu, bakean hil daitezen.

TOMAS ANGEL GONZALEZ ZABALBEITIA
BILBO

hemeroteka

1714. zenbakia | 1999-05-09
1713. zenbakia | 1999-05-02
1712. zenbakia | 1999-04-18
1711. zenbakia | 1999-04-11
1710. zenbakia | 1999-04-04
1709. zenbakia | 1999-03-28

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan