Zaloa Mendez
hurbiltzen denak. Gaualdi Zelta antolatu du Aitzaga Kultur Taldeak. Mackenzie ahizpek eta Gránna & Dána taldeak giro zeltiarra eta dudarik gabe bitxia emango diote gauari.
guztia irakurri
Nagore Irazustabarrena
gutxi barru bigarrena, «Inshala» izenekoa, kalean izango da, Elkarlanean etxearen babesean. Lehen diskoan jorratutako bideari jarraiki, doinu dantzagarriak dira nagusi lan berrian.
guztia irakurri
Beñat Doxandabaratz
Estilo amerikarra du deskonexioak. Sarrerari dinamismoa ematearren, bi zoom azkar egiten dituzte Agustin Hernandez aurkezlea dagoen tokirantz. Iazko irailean abiatu zuten albistegi labur hau, goizeko zortzietan hasita. Orain, eguerdiko informatiboaren hondarrean, hamar minutuz bigarren deskonexioa hasi dute; ETB eta Telenorte baino ordubete beranduago, alegia. Hori, jakina, mesedegarria da azken orduko berriak sakondu, ikuspegi ezberdina eskaini eta besteek eman dutena baztertzeko. Halaber, azken txanpan eguraldiaren iragarpena Euskal Herrirako ematen du Mario Picazok; arratsalde on esanez eta hemengo kontuen aipu eginez; esaterako, antxoaren harrapaketa ugaria ari dela izaten aurten.
HIZKUNTZA HURBILA.
Informazio alternatibo eta freskoa ematea du xede deskonexioak, jendeagandik gertu, gizarte, osasun, kirol eta ingurugiro gaiei lotua, politikatik nolabait aldenduko dena.
«Gure apustua informazioa lurraldeka xehetzea da. Baina ez ditugu bezperako berriak jorratzen, hauen zergati eta ondorioak baizik. Albisteak erreportaje bihurtu, irudiari garrantzi handia eman, hizkuntza hurbila erabili eta ikuslea banan banan hartuz» argitzen digu Txelu Izagirre «Atlas Pais Vasco»ko erredaktore buruak.
«Goi mailako politika, hau da, gertaerak, Arzalluz edo Otegiren adierazpenak zuzenean Madrila igortzen ditugu. Deskonexioan aldiz, politika ukituz gero, zeharka izango da, inkestak plazaratuz, eta abar».
IRUDIA ZAINDUZ.
Bitartekoak kanal publiko batekoak baino urriagoak izanik, lan dinamika trinkoagoa izaten da. Eskerrak lantalde gaztea den, kemenez betea.
«Ordainetan, libre gara zernahi, nolanahi ukitzeko, beti oreka bila ibili gabe. Telenorte edo ETBen, kanal publikoa izatean, legez kuota jakin bat bete beharra daukate, eguneroko prentsaurrekoak jarraitu, eta abar».
Eli Lizundia erredaktorearen esanetan,
«ETB elefante bat da gure ondoan; hori dela eta, hemen irudimena gehiago landu behar dugu daukaguna ahal den ondoen aprobetxatzeko. Dena den, ENG (kanpora ateratzen den kamera) piloa ditugu, irudia asko zaintzen da-eta; testua bezainbeste esango nuke».
HARRERA ONA.
Arazorik gabe igaro dira estreineko bi asteak.
«Lehenengo egunean lehendakariaren mezua eman genuen Eusko Jaurlaritzatik. Nahiz eta gu `Espainolistatza' hartu, harrera ezin hobea egin digute. Bestalde, datozen hauteskundeen botu intentzioa argitzeko zabaldu dugun inkestak zalaparta sortu du; `kaltetuek' azalpen eske hots egin digute» diosku Izagirrek.
ATLAS KATALUNIA.
Euskal Herriko deskonexioa erdara hutsean den bitartean, Kataluniakoa goitik behera katalanez da. Atlas Kataluniak ekoiztua, «Bon dia noticies»ek urtebete egin du antenan, harrera polita lortuz; 35.000 ikusle, hots, % 8ko audientzia. «La Vanguardia» egunkaria eta Tele 5 dira akziodunak, bakoitza % 50arekin. Bere hedadura informatiboaren zabaltzeko, Tele 5k Katalunia hautatu zuen lehenengoa izan zedila deskonexioa egiten. Galiza izan zen hurrengoa, «La voz» taldea eta Tele 5-ek osatua. Ondoren, Euskal Herrikoa etorri zen.
EMAKUME ETA GAZTEEI BEGIRA.
Goizean, 60.000 laguneko unibertsoa duelarik, % 25eko audientzia lortu du deskonexioak. Azkenaldian ordea, «Barrio sesamo» goizeko zortzietan sartu izanak «Goizeko telediario»k baino kalte gehiago egin die. Zaila omen da jakitea goizean zein den ikusle mota, ordu horretan jendea iratzargailuaren kontra aritzen baita borrokan. Eguerdi partean ordea, Izagirrek ez du zalantzarik
«emakume eta gazteak dira gure jomuga».
Epe erdira, uda partean bi deskonexiorekin jarraituko dute eta, geroari begira, ilunabarreko informatiboan deskonexioa ere egitea litzateke hurrengo erronka.
HARROBI LOKALA.
«Atlas»en 30 bat lagun ari dira lanean, Galdakaoko estudio eta erredakzioan batetik, Gasteiz eta Donostiako delegazioetan bestetik. Gehienak telebista lokaletan eskarmentua hartutakoak, beste mordoska bat ETBtik. Andoaingo Bideo Eskolan ikasi dutenak ere ez dira falta.
«CORREO»REN ERAGINA.
Tele 5rekin batera «Correo» taldea akziodun nagusia denez, susmoa bazen irizpide editoriala haien eraginpean ote zegoen. Izagirreren irudiko ez dute inolako presio zantzurik somatu.
«Hutsaren hurrengoa da `Correo' taldearen presioa, haiengandik deirik ez dugu jasotzen-eta».
JENDEA PASO EGITEN.
Ikerketa gaiak omen dira zailenak.
«Beste leku batzuetan jendea irrikitan dago kamera aurrean agertzeko. Hemen ostera, jendeari ez zaio telebistan agertzea gustatzen. Hortaz, lekukotasunak biltzea zaila egiten zaigu, osasun kontuak direla, rottweiller baten erasoa dela... Telefonoz egiteko ez da arazorik izaten, kamera eta mikroarekin joanez gero ordea, jendea kokildu egiten da nonbait. Baina, kosta ahala kosta atera beharra dago».
EUSKARA 0,7.
«Arratsalde on eta ongi izan». Horiek dira Agustin Hernandez aurkezleak euskaraz esaten dituen hitz bakarrak. Izagirrek hautu hori justifikatzen du:
«Lehen sumarioa euskaraz jartzen genuen. Orain aldiz, eguraldia sartzean, euskara kendu behar izan dugu. Euskara sartuz gero audientzia jaitsi egiten da, nabarmen gainera. Finantzaketa bikoitzik ez dugunez, publizitatetik atera behar dugu etekina. Katalunian ez bezala, hemen ez dago dudarik; Araba erdalduna da, Bizkaian ere, biztanle gehien dituen ibar ezkerra erdalduna da. Hori ikusle multzo handia da, eta gu audientziaren morroi gara»
Mikel Asurmendi
Sarrerako lerroak argibide gisa eman dira, aipatu bi elkarteak irakaskuntzako erakundeak bailiran hartuak izan baitira sarritan; eta berauek gurasoen elkarte baino ez dira. Artikulu honetako sujetak, ordea, eskola publiko nahiz pribatuan ari diren gela elebidunetako irakasleak dira. Egun, 75 irakaslek dihardute eskola elebidunetan, hauetatik ordea, 33k baino ez dute kontratu finkorik. Gaineratiko 42tik 36k irakasle izateko baldintzak betetzen dituzte. Kontratu finko bat erdiesteko ordea, Hezkuntza Nazionalak jarritako baldintzak ez dira samurrak. Hezkuntza ministroak lehiaketa berezia proposatu du Ipar Euskal Herrirako; datozen hiru urteetan betetzen joanen dena. Anartean, 42 irakasle hauek ordezko irakasleak bezala jo behar ditugu, oro har, irakaskuntzan ari diren irakasle guztien baldintza didaktikoak oso eskasak izanik.
IRAKASLEEN OKUPAZIOAK.
Auzia ez da oraingoa, aipatu lehiaketa lortu ahal izateko hainbat izan dira irakasleek burutu izan dituzten mobilizazioak. Hezkuntza Nazionalak Uztaritzen duen Akademia okupatu zuten 30 irakaslek azken aldikotz. Aurretik berriz, 24an, Jean Espilondo diputatu sozialistari bisita egin zioten Baionan, hezkuntz ministroari irtenbide bat eska ziezaion. Gestio horren ondotik, Claude Allegre hezkuntza ministroak
concours edo lehiaketa bat jarri izan du indarrean. Lehiaketa gainditzeko lau urteko esperientzia behar dute irakasleek alta, eta bertan ez da irakaskuntzan zenbat irakasle integratuko diren zehazten. Thierry Delobel Ikas-Bi elkarteko lehendakariak interesgarritzat jo zuen Frantziako Gobernuak eginiko proposamena, gutxitan baita halakorik bere ustez. Delobelek ordea, kritikatu zuen euskarazko postuak kentzeko dagoen mehatxua. Baionan, esaterako, datorren ikasturterako gela elebidun bateko haur kopurua 20 ikasletara iristen ez denez, Hezkuntza Nazionalak gela ixteko asmoa agertu du. Sarako eskola publikoan antzeko kasua izanez Hezkuntza Nazionalak ez du gela itxiko, herriak borrokatu baitu erabakiaren kontra.
LAN BALDINTZA KASKARRAK.
Baionako egoera oso da kezkagarria. Ikasle kopurua ari da emendatzen eta zenbait eskolatan sistema elebidunean ikasteko eskaera gero eta handiago da. Haurrak hirietako erdal itsasoan tantak baino ez dira, eta herri txikietan ez bezala euskarazko irakaskuntza erdiestea zailago dute hauen gurasoek. Pantxo Michelena dugu euskarazko irakaskuntzan aspaldidanik ari den irakaslea. Kontratu finkoa dauka eta esperientzia luzea gela elebidunetan: «
Irakasleok ez dugu onartzen Hezkuntza Nazionaletik dagoen diskurtsoa. Konparazione, guk biltzen ditugu anitz ikasle lehen mailan, batere euskaldunak ez direnak; etxeko transmisioa eten baita. Haurrek ez dute hitz egiten, zenbait kasutan hogei ikasle erdaldunekin osatzen dugu gela, eta gela horretan ez duzu erakasten ahal. Guk eskatzen dugu kopurua hamabost ikaslera jaustea. Kezkagarria da egoera. Batzutan ikasle baten faltan (hemeretzi ikasle) ez da gela elebidun bat irekitzen, eta bestetan, irakasleok hogeitalau ikasleko gela kudeatu behar dugu».
Irakasle hauen lan baldintzak ez dira batere hobetzen. Konparazione, irakaskuntzarako materiala oso eskasa da beraien ustez. Ikas zentroaren laguntzarekin kontatzen badute ere, Hezkuntza Nazionalaren aldetiko laguntza oso eskasatzat jotzen dute. Militante lanari esker ateratzen ari dira aitzina gela elebidunak. Irakasle militante, baina aspertzen ari dira. Maritxu Charriton dugu kontratu finkorik ez duenetako bat. Lehiaketara aurkezteko bi urte itxaron beharko du ordea: «Lau urteko esperientzia behar da, eta nik bi urte baino ez daramatzat eskola publikoan. 2001. urte arte beha egon behar dut
concours delakora presentatzeko». Irakasle hauen ustez, elebidun sistemaren gibelean gezur bat dago, eta jokutria pixkabat ere bai. Claude Allegre ministroak proposaturikoa irtenbidetzat jo izan bada ere, irakasle hauek, zehazpen bi eta galdera hau pausatzen dizkiote Hezkuntza Nazionalari: «
Oraingo baldintzetan ez dira haur elebidunak sortzen. Hezkuntza Nazionalak dituen helburuak finka ditzan garbiki. Zein da irakaskuntza honen xedea, alegia?»
Zaloa Mendez
ekonomikoak eta sozialak ingurugiroarekiko errespetua gorde behar dute. 1992an,Agenda 21 sinatu zuten hirien artean dago. Gasteizek arima ekologikoa du etakolore berdea; izan ere, estatuko berdegune gehien dituen hiriburua da.
guztia irakurri
Zaloa Mendez
hiritarren ongizateaz asko arduratzen den hiria dugu. Gasteizen gizarte- etxeak deritzaten eta hiriko sinbolo bihurtu diren 13 zentro daude, berauetan kirol, kultura zein gizarte izaerako edozein jarduera burutzen direlarik.
guztia irakurri
Zaloa Mendez
Eraikinak handitu eta berritu dituzte. Mendizorrozan 20.000 ikusle sar daitezke eta Araba Pabilioian, 9.000. Arabako kirolaren ardatz diren bi eraikinen lanak 3.000 milioi pezeta inguru kostatu dira. Gasteizek du EAEn kirolari gehien biltzen dituen kirol sarea du.
guztia irakurri
Zaloa Mendez
Jundizekoa eta Arabako Teknologi Elkartegia. Araba Erdialdeko Lurraldearen Zatiko Planak Langraiztik Legutiora bitartean makropoligono bat egitea aurreikusten du, berton dauden industri eta zerbitzu enpresen jarduera bultzatzeko asmoz.
guztia irakurri
Zaloa Mendez
1992an sortu zen punta-puntako teknologiako enpresen topaleku gisa. Elkartegian nabarmentzekoak dira aeronautika eta energiari dagozkion sektoreak. Guztira Teknologi Elkartegian 32 enpresa daude, iaz 33 milioi pezeta fakturatu zituztelarik.
guztia irakurri
Zaloa Mendez
zabalkundeari. Hiriak hazten jarraitu behar du eta hori dela eta, Udalak, Zabalgana eta Salburua eremuetako 6,2 milioi metro karratu bere egin nahi ditu 22.000 etxebizitza eraikitzeko. Estatuan inoiz egindako zoruaren munizipalizaziorik handiena izango da.
guztia irakurri