Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-16 -- 1715.zenb

«Mahaia nola deitu berdin zaigu. Funtsezkoena da lurraldetasuna zaintzea eta Lizarra-Garazin planteatzen den edukia izatea», zioen Arnaldo Otegi HBko buruzagiak «Ekaitza» aldizkarian.

«HBrekin ez dago elkarrizketarik eta, biolentzia gaitzetsi arte, egon ere ez da egongo», esan zuen solemnitate osoz Javier Iturbe PSNko Iruñeko alkategaiak.

«Aurrerantzean Frantziak presoren bat edo beste hurbil dezake, baina mugimendu hauek sekretupean gorde behar dira eguna iritsi arte», dio Frantxua Maitia PSFko buruzagiak.

Jose Maria Aznar, Espainiako gobernuburua: «Estatua eskua luzatzeko prest dago baina ez esku ahul bat, legearen eskua baizik».

Xabier Arzalluz: «PPren leloa —`Tu garantía'— iraina da guretzat».

«Biolentzia amaitzen ez den artean eta jendeak adierazpen askatasuna ez duen artean, Espainiako iparraldean askatasunik ez dagoela esan liteke», dio Margarita Mariscal de Gante, Espainiako Justizia Ministroak.

Eduardo Fungairiño,
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal nagusiaren urteko txostenak are argiago utzi du orain arte fiskal honek euskal gatazkarekiko erakutsi duen borondatea. ETAren su-etena zalantzan jartzeaz gain, Auzitegi Nazionala hemendik bost urtera euskal presoak epaitzen egongo dela iragarri zuen.

Michel Bonet
1992tik Angeluko auzapeza zena hil zen iragan astean minbizi baten ondorioz. 1971n iritsi zen udaleko kargurik gorenera eta harrezkeroztik udaletxean mantendu izan zen.

Jaime Mayor Oreja
Espainiako Barne Ministroak, EAEko egungo izaera juridikoa manten dadin Estatuaren partehartzea handitzeko plan bat iragarri du.

Jakoba Errekondo

Udaberriko izerdi eta odolen bor-borra aitatu nuen duela ale batzuk eta eguraldia berotu eta gu beratuz baretu baino lehen bor-bor horri poz gorrixeago bat somatzeko aukera jarri nahi dizut eskuera.
Odolak irakin egiten omen digu. Udaberriko irakinaldia hartzidurarena izanda ere ona da, legami eta lizunek eta bai baitute bere atze ona. Gurea irakiten, baina odolaren aldean izerdia, landareena alde ederrean.
Zubietako Torilenetik Beizamako Berdiletzara, astoz, jaiotzera amak sabelean eraman zuen Joxeparen iritziz irakite txorotxo hauxe zen barrunbeak garbitzeko urteko sasoi egokiena. Honetarako Barrenetxeko katuaren mugarrien barruan biltzen zituen bi landare arrunten zarbak, xaingorria (

Geranium robertianum)
eta asuna (

Urtica dioica
). Lehenengoa nahitaezkoa zen, bigarrena haizeak nondik jotzen zuen eta gogoak nondik jotzen zion.
Goizeko ihintzetan zarbak bildu, itzaletan lehortzen jarri eta hurrengo goizean ura prantatzen zuen. Ura irakiten jarri, zarbak oso osorik bota eta minutu gutxitan prest. Gero ur-zikin itxura zuena hoztu eta ahal izanez gero barau eginez egun guztian ur hori, raka-raka edan. Bat, bi, hiru... ahal zuen egun gehienetan eusten zion demari. Odol guztia garbitu eta berritzen omen zion edabeak. Gernuarekin batera joaten omen zen neguan itsatsitako zoko gustua. Ez da harritzekoa, gernua gorri-gorritzen baitu xaingorriak. Gorritu edo belztu, ez dago alde handirik...

Jabier Agirre

Ugal garaian dauden bikote eukaldunen % 15 antzuak dira, Gipuzkoako Poliklinikan bertako kontsultategi ginekologikoak egindako azterketa batek adierazten duenez. Estresa eta alkohol eta tabakoaren kontsumoa agertu dira gizakien ugaltzeko ahalmenean eragin negatiboa duten faktoreak bezala, Fernando Cristobal ginekologoak esan zuenez. Bestalde, mediku berak alarma argiak piztu zituen, ikerketako datuak kezkatzeko modukoak direla esanez, kontuan hartzen baldin bada Euskal Herria dela Espainian jaiotze tasa edo indizerik baxuena duen eskualdea. Eta ahaztu behar ez den datua: Espainia da Europan tasarik baxuenetakoa duen herrialdea. Atera, beraz, hortik kontuak.
Cristobal doktoreak adierazi zuenez, era berean, antzutasunaren arrazoiak % 40an emakumearenak dira, gizonezkoarenak beste % 40an eta gainerako arrazoiak (% 20) batarenak nahiz bestearenak. Ikerketa horren emaitzak Donostian iazko udan burutu zen Ginekologiako eguneratzeari buruzko sinposium batean aurkeztu ziren. Bilera zientifiko horrek Espainia osoko medikuak bildu zituen laguntza bidezko erreprodukzioaren teknikak aztertzeko, eta baita teknika horiek gaur egun dituzten abantailak nahiz arriskuak ere. Beste gai batzuk ere jorratu ziren jardunaldi horietan: jaio aurreko diagnostikoa, eta baita emakumeen gernu-inkontinentzia ere, 40 urtetik 50era bitarteko zazpi emakumetatik bat afektatzen duen arazoa

KUKUGORDEKA
Behin eta berriz sinatzear
egon den Gasteizko gobernuari
buruzko akordioaren
inguruan, EAJ, EA eta EH
kukugordeka ari direla dirudi.
Gobernukideek hauteskunde
ostera arte sinadura jartzeko
presarik ez dutela dirudi, EHk
ahalik eta azkarren sinatuko
lukeen bitartean. Biolentziaren
inguruan edo politikan jardun
beharreko bitarteko eta
moduez adostu beharreko idazkia
ei da arazorik handiena.
Borondatea da nagusiki balio
duena, baina baita sinadura
ere, hau gabe egoerak
samur har dezake beste
norabideren bat. Hauteskundeen
ondoren, adibidez. Lotuta dagoena
lotuta dago.

Aurki hautatuko da EITBko zuzendaria.

ETAren ustez Madrilen ez ei da borondaterik.


INKESTEN DANTZA

JADANIK hasi dira inkestak han eta hemen ateratzen, udaberriko zizekin batera. Batzar Nagusietarako Eusko Jaurlaritzaren lehena atera zen iragan astean eta, oro har, aurreko autonomikoetako joerak mantentzen ditu. Aipagarriena, EAJ-EAren emaitza ez dela bi taldeen batzarkideen gehiketa. PPk eta EHk goranzko joerari eusten diote, PSE-EEk beherakoa ageri du eta IU-EB antzera mantenduko litzateke. Borroka handiena, oraingoan, Araban iragarria dago, inkestaren emaitzen arabera PP izango baita Gasteizko lehen alderdia eta, gutxigatik, bigarrena Araban. Ezpatak goian, beraz, zazpigarren alaban, kanpaina nonbaiten gogorra izango bada han izango baita.


EITB-KO KORAPILOA

EGUNETIK egunera korapilotsuagoa bilakatzen ari da EITBko zuzendari nagusiaren izendapen berria. Badirudi jeltzaleak aurreratu egin direla Andoni Ortuzarren hautagaitza horren azkar aurkezteaz eta gutxieneko kontsentsu barik. Euskararena ei da Ortuzarrekiko EHren oztoporik handiena. Gasteizko oposizioko gainerako taldeek era batera ala bestera berdin ekingo zioten zalapartari. Correo taldeko egunkari nagusienaren editorialak berak —jeltzaleen jokaera egurtu ondoren— aitortu egiten zuen iragan astean, nonbaiten logika badu euskara jakiteak EITBko zuzendaritza nagusiarena moduko kargu batean dela. Kudeatzaile ona izateari baino garrantzi handiagoa ematen zion euskara jakiteari.


KONTZERTUA EUROPAN

EZ dirudi Europako Batasunetik euskal fiskalitatea eta Batasunekoa kontrajarriak datozela ebatziko denik. Besteak beste, Espainiako abokatuek beraiek ere Espainiako fiskaltza eta euskal diputazioetakoa kontrajarriak ez daudela defendatu zutelako (nahiz eta Estatua ari den elegiteekin gora eta behera). Edozein modutan, oraingoak berriro erakutsi du argi eta garbi herri txikiek beren estatuak aurrez aurre izateaz gain, Europako Batasuna ere hor dutela.


92. ARTIKULUA KEPA MINERRENTZAT

SENDAEZINEZKO gaitz larria duela eta, Kepa Miner 65 urteko preso hernaniarraren abokatuek 92. artikulua indarrean jartzea eskatu dute. Minerrek biriketako gutxitasun kronikoa du eta, ondorioz, arnasa hartzeko zailtasunak ditu. Gaur egun pertsona normal batek hartzen duen arnasaren % 28 besterik ez du hartzen; duela bi urte, aldiz, gaitasun hau % 37koa zen. Arnas ahalmena, beraz, behera doakio eta espetxeetako baldintzetan normalean joango litzaiokeena baino azkarrago. Beste 30en bat presok ere osasun arreta eskasa eskaintzen zaiela salatu du, gehienei egoki aztertuak izan daitezen traslado eskaerak atzera bota dizkiete eta ebakuntzen zain daude hilabete luzeetan.


MADRILEN BORONDATERIK EZ

HEGO EUSKAL HERRIKO zenbait komunikabidetan zabaldu denez, Madrilgo gobernuak negoziaziorako borondaterik ez duela jakinarazi die Lizarra-Garaziko akordioko kideei. 98aren bukaera aldera egon ei dira kontaktu saio batzuk, baina Gobernuak ez ei du onartzen atzerriko lagunik tartean. ETArentzat, aldiz, mintzakideen segurtasunerako berma bat izateaz gain, lekuko lana ere egin dezake nazioarteko pertsona horrek. ETAk deitzen ez diola esateak txiste doinua hartzen du su-etenetik zortzi hilabetera.

hemeroteka

1714. zenbakia | 1999-05-09
1713. zenbakia | 1999-05-02

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan