Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-16 -- 1715.zenb

Lankideen naturaltasuna miresten du 21 urteko oreretarrak. «

Mikro aurrean barre natural egitea, haiek duten bat-batekotasuna gauzak botatzeko. Baina tira, urteekin lortzen omen da hori
». Kazetaritza ikasketekin uztartuz, denetarik egiten du «Goizean behin»en, besteei lagundu, elkarrizketa eta inkestak egin, eta abar. Aurretik informatiboetan ibilia dela, berealdiko ikasbidea gertatzen ari zaio arrakasta gehien duen irratsaioan bere ekarpena egitea. Bere ahots eztia ongi entonatu arren, Oihane exigentea da bere buruarekin: «

Keinu piloa egiten ditut, baina okerrena segituan gorritzen naizela da. Badakit ez dela ikusten, baina ezagutzen nautenek nabarituko dute seguruena; baita ondokoek ere. Ez zait iruditzen hori inoiz konponduko dudanik, lotsatia naiz-eta. Ez dauka erremediorik
»

HAUTESKUNDE GAUAREN BELDUR
Buruhauste galanta Odile Kruzetak Informatiboetako buruak ekainaren 13an izango duena; Euskadi Irratiak berebiziko ahalegina egin beharko baitu gertatuko dena ulertarazteko. Hain zuzen, egun berean Europa, Foru Aldundi eta Udal hauteskundeak izango dira. Txoratzeko moduko gaua, botu eta eserlekuak gora eta behera. Emaitzak bildu ez ezik, jarraitu beharreko irizpidea ere finkatu beharko dute. Hau da, non zentratu, Bilbo, Gasteiz, eta Donostian? Elantxobe, Santurtzi, Irun, Zumarragan? Edo Bruselan akaso? Momentuz, hasiak dira katramilari nondik heldu behar dioten erabakitzen

EITB ZUZENDARIRIK GABE
Maiatzaren 4an utzi zion
Iñaki Zarraoak Euskal Irrati Telebistako zuzendari nagusi izateari.
Hurrengo zuzendaria Legebiltzarrak
aukeratu behar du, baina EHren desadostasuna dela-eta (Eusko Jaurlaritzak
proposatutako Andoni Ortuzar
ez du onartzen euskaraz ez dakielako) aukeraketa goizenez
hilaren 14ko bilkuran egingo da
eta beranduenez 21ean. Dena den,
EITBko Administrazio Kontseilua
hilaren 7an aukeratu zuten. Zarraoak EITBko zuzendaritza izateaz gain ETBkoa ere bere gain zuen 1995ean Luis Alberto Aranberrik kargua utzi zuenetik. Getxoko alkatetzarako aurkezten denez, Bingen Zupiria izendatu du Zarraoak ETBko zuzendari.

Gabriel Aresti XVI. Ipuin Lehiketako saridunak.

Atxagaren liburuak katalanera itzuliko dira.


KONTSEILUA EKAINEKO BATZARRA PRESTATZEN ARI DA

«LAN ordu bat euskararen alde» kanpaina bukatuta eta Euskararen Plangintza Orokorra martxan jartzen hasi baino lehen, Kontseilua bere Batzar nagusia prestatze lanetan ari da. Ekainean izango da batzar hori, eta ordurako elkartearen finantz arduradun berria hautaturik egongo da. Bitartean, Kontseiluko zuzendaritza bazkide diren elkarteekin ari da biltzen, zuzendaritzako kide bakoitza hiruzpalau elkarte, erakunde edo enpresarekin elkartzen delarik. Bilkura horietan, Kontseiluak azken hamabi hilabeteetan markatu duen dinamikaz bazkide bakoitzak duen iritzia jaso nahi da.


81 LAN EUSKARAZ GABRIEL ARESTI IPUIN SARIETARAKO

GABRIEL Aresti sariak banatu berriak dira Bilbon. Apirilaren 30ean 16. ekitaldia burutu duen lehiaketak saridunei bere garaikurrak banatu zizkieten Udaletxean. Lehiaketa honetara 681 lan gaztelaniaz eta 81 euskaraz aurkeztu dira. Euskarazko lanen atalean Ana Isabel Morales bilbotarrak irabazi zuen eta Joxe Belmonte bilbotarrak eta Fernando Morillo azpeitiarrak akzesita jaso zuten.


ZUMETA «GERNIKA» BERRIA PRESTATZEN ARI DA

ESKOZIATIK egin zaion eskabide bati erantzunez, Pablo Picassok margotu zuen «Gernika» koadro famatuaren bertsio berria prestatzen ari da Jose Luis Zumeta pintore usurbildarra. Picassoren irudi famatuaren neurri berekoa izango den koadroa Beteluko bere baserrian margotzen du egunotan Zumetak, eta abiatu aurretik Oiartzungo Pagoarte elkarteak edukiko du erakusgai.


ANBROSIO ZATARAIN HIL DA

Donostiako bere etxean hil da 86 urterekin Anbrosio Zatarain euskaltzain urgazlea, maiatzaren 3an. Lur eta baserri ugariren jabe zen familia batean sortua (Zataraindarrek oraindik baserri eta maizterrak badituzte dorre-jauregia duten Usurbilgo Aginaga eta inguruetan), aita Anbrosiogandik jaso zuen Anbrosio semeak kulturarako grina eta euskaltzaletasuna. Gerra aurreko ARGIAren historia oso atxikia dago Zataraindarrei, eta gerra ondoren frankisten errepresaliak jasan behar izan zituen.
Ikasketaz ingeniari eta lanbidez urte luzez irakasle, Azkueren kantutegiaren azterketak sona eman zion bere garaian. Artikulu asko idatzi zuen eta Euskaltzaindiak euskara batuaren bidea hartu zuenean horren eta batik bat «h» hizkiaren erabileraren kontra azaldu zen, polemika horrek eta abertzale gazteekiko ezinegonak markaturik utzi zituen beste zenbait euskaltzalerekin batera.


BERNARDO ATXAGAREN BILDUMA

OBABAKOAK liburu ospetsua katalanera itzulita dago, baina oraingoan egitasmo bati esker beste bi liburu itzuliko dituzte. Bartzelonako La Malgrana argitaletxeak Bernardo Atxaga bilduma edo saila sortu du. Bere liburuak katalanera itzultzeko egitasmoaren lehen emaitza «Un traductor a Paris i altres relats» da. Pau Hernandezek itzuli du liburu hau. Hurrengo liburuak «Aquells cels» («Zeru horiek») eta «Obabakoak» (berrargitaratuko dute agortuta baitago) dira.
niaeuskZaondoren,bbiekAn94 urte zituela maiatzaren 4an zendu zen Luis Aranburu Martinez de Vicente konposagile gasteiztarra. Konposagilea izateaz at, organoa eta pianoa jotzen zituen eta 50 himno erlijioso baino gehiago egin zituen. Gasteizko Udalak hiriko Urrezko Domina eman zion 1985ean eta 1992an Sabino Arana saria jaso zuen. Juan Aranburu (organojole eta pianojolea) bere aitari esker murgildu zen musikaren munduan. 11 urterekin hasi zen San Miguel elizan organoa jotzen. Frankismo garaian Gasteizko musika mugimenduaren buru izan zen.
Obra erlijiosoengatik egin da gehienbat ospetsu Luis Aranburu gasteiztarra, baina lan profano ugari ere konposatu zuen. Bakarlarientzat, koroentzat, taldeentzat eta orkestrentzat burutu zituen lanak. Txistularien Elkarteak domina oparitu zion arabarrari musika tresna hori maitatu eta bere xarma mantentzeagatik.

Jakes Bortairuk euskara dela-eta lasai egoterik ez dugula dio: «Erreferentzia bakarra Carcassonen txostena da eta bertan egiten den irakurketa oso murritzailea da, hizkuntza eskubideak ugatuz, eta neurri apalenak sinatzea proposatuz»

Euroituna du hizpide Koldo Gorostiagak: «Ekimena bururaino badoa zirrikitu bat irekiko da hizkuntza komunitate gida agertzeko. Lehen urratsa da. Ezinbestekoa dugu Estatu frantsesean hizkuntzen eskubideak eta hiztunenak ere onartuko dituen barruko lege bat»

Julio Ibarra kazetariak prentsa askatasunaren gaia jorratu du: «Prentsa askatasuna egon badago, baina medioz medio aztertu beharko litzateke. Kasu bakoitza ikusi, eta bakoitzaren jarrera aztertu. Askatasuna egon badago, baina aplikatzen den edo ez ikusi behar da»

Irakaskuntzaren egituraketaz aritu da berriz Joana Etxebarria: «Irakaskuntzaren egituraketa ez da aldatu azken hogei urteotan eta horrek ondorio larriak ekarri dizkio Euskal Herriari. Horregatik orain da garaia berezko eredua sortzeko». Eta jarraian: «Euskalduntzea da autoritarismoa eta antzeko arazoak gainditzeko giltza»

Euskal Herriko errepideetan oraindik ere euskaraturik gabeko edo euskarara gaizki itzulitako kartelak ikusi ohi ditugu. Arabako N-1 errepidean jasotako irudi honetan dugu horren adibide garbia. Panelak Gasteizko Garraio-gunerako norabidea ematen digu. Kartela euskaraturik agertzen da, baina antza, itzultzaileak Vitoria euskaraz Gasteiz esaten dela ahaztu egin du.

LANA ETA
EUSKARA
Oraingo eta garai bateko lan munduan euskarak izan duen eta duen garrantziaz hausnartu du Jose Maria Zendoiak «Euskonews & Media»ren 31. zenbakian:
«...Baina era berean, ezin da ahaztu industrializazio prozesuak indartu zuen hiri giroan euskarak eduki duela bere babesik nagusienetakoa. Euskararen suspertze mugimendua hirietako klase herrikoiak bultzatu du: langile, administrari, teknikariak etabar izan dira euskararen aldeko ezinbesteko bultzatzaileak. Inmigrazio mugimendua mende honetako 60-70 hamarkadetan eten bazen ere, aurkako norabidea duten bi joera hauek areagotu egin dira zerbitzuen gizarteak gizarte industriala ordezkatu duenean(...)
Etorkizuneko langileak diren ikasleek geroz eta gehiago burutzen dute beren heziketa euskaraz, bezeroek euskarazko zerbitzuak eskatu eta jasotzeko joera gorantz doa eta langile euskaldunek lan harremanak euskaraz egitea, enpresaren kohesiorako bidea izan daiteke. Gaur egun, enpresa askorentzat euskara integratzeak aukera gehiago edukitzea suposa dezake, bai barne jardueran zein kanporako irudian. Hala bada, behintzat, azken mendeetako tendentziak aldatzen ari direla esan dezakegu, agian euskararen gutxitze prozesuan behin betiko inflexio-puntura iritsi garelarik».

Ramon Saizarbitoriak
duela hiru urte argitaratu zuen «Bihotz bi. Gerrako kronikak» eleberria. Orain lan horrek «Amor y Guerra» izenburua hartu du gaztelaniazko bertsioan. Itzulpena Espasa Calpe argitaletxeak egin du.

Luis Aranburu
musikari gasteiztarra zendu da, 94 urterekin, maiatzaren 4an. Konposatzaile izateaz at, organoa eta pianoa jotzen zituen eta 50 himno erlijiosotik gora burutu zituen. Txistularien Elkarteak domina oparitu zion musika tresna hori maitatu eta bere xarma mantentzeagatik.

Koldo Izagirre
berriz ere saritua izan da. Oraingoan Gipuzkoako liburu denden Zilarrezko Euskadi saria irabazi du «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» liburuarekin. Saria Liburuaren Nazioarteko Eguneko Azokan gehien saldutakoari ematen zaio.

«MEXIKON BARRENA» PRESTATZEN ARI DIRA
Mexikon diren euskaldunen bizimodua izango dute ardatz Agustin Goenaga kazetaria prestatzen ari den sei dokumentalek. Zinez interesgarria dirudi proiektuak; orain arte bakarrik Estatu Batu eta Hego Ameriketako euskaldunen harat honatak agertu direlako, hamaika bider gainera. Grabazioen burutzeko, Goenagak berak ekoiztu ditu sei atalak

«LAU HAIZETARA» DOKUMENTALA MARTXAN
Dokumentalekin jarraiki, Iñaki Panguaren egitasmo berria dugu, Euskal Herria airetik nolakoa den erakutsiko diguna, txokoz txoko eta gure ama lurraren hamaika ezusteko eskainiz. Ikusmina piztu du, ezohiko irudi zoragarriak izango baitira, hegazkin eta helikopteroen babesetik hartuak, arrano handi baten begiak bailiran

OSKAR TEROL «LA NOCHE DE»KO AURKEZLEA
Izen franko proposatu ondoren, azkenean badirudi «Abasolo» ekoiztetxeak Oskar Terol «Lourvier's» taldeko «argala» hautatu duela «El Show de» ETB 2-saioko aurkezlea izateko. Bere ondoan, aurpegi berri samar baten aldeko apustua egin dute: Patricia Zabala, Txetxu Ugalderen «Todo para un sueño» lehiaketan agertzen zen nesketako bat

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle euskaldunen talde bat irakaskuntza maila horretan euskararen garapenaren alde lan egiteko elkarte bat osatzen ari da. Euskal Irakasleen Elkartea (EIRE) izena hartuko du eta EHU, NUP, Deustuko Unibertsitatea, Arrasate Unibertsitatea eta Ipar Euskal Herriko zentroetako irakasleak bilduko ditu.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan