Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-09 -- 1714.zenb

Seaska barne Foruma lantzen ari da

argazkia


Metodologia abian

Seaska Federakuntzak 1994 urtean sinatu zuen gaur egun Frantziako Hezkuntz Nazionalarekin (Education Nationale) baliatzen duen akordioa. Akordio hau,

Protocole d'accord
deitua, aurten bukatzen da. Hitzarmenak alor ekonomikoan bere abantailak eskaintzen ditu, eta era berean, irakaskuntza arloan bete beharreko hainbat baldintza exijitu ere. Bost urteko hitzarmen honen ondotik, Seaska osatzen duten ikastola ezberdinak bere etorkizuna eztabaidatzen ari dira. Martxoaren hasieran barne Foruma egituratu zen eta metodologia abian jarri. Tokian tokiko ikastolek Forumaren funtsa aztertu eta bere ordezkariak izendatu zituzten. Apiriletik hasita eta ekainera bitartean, ikastoleek gaur egun duten hitzarmena aztertuko dute, hartara Forumaren lehen partea bukatutzat emanez; erabakiak sintesi txosten batean bilduak izaki. Irailetik abendura bitartean, Forumaren bigarren partea hasiko da. Berean, etorkizunean Seaskak Hezkuntza Nazionalarekiko zer-nolako hitzarmen mota gauzatu nahi duen erabakiko da.


Erantzuna egina

Forumak bere metodologia jarraitu du, eta ikastola guztiek markatu dituzte ekainera bitartean landu beharreko ildoak. Ikastola bakoitzeko ordezkariei honako joera hauek atxiki beharko zaizkie: egitura, finantza eta giza arazoak identifikatu, eztabaidatu eta gainditu beharko dituzte. Datozen urteetarako helburu komunak finkatu. Gurasoak mobilizatu eta motibatzeko bitartekoak bilatu, eta barne batasuna eta informazioaren zabaltzeko lanabesak sustatu eta hobetu beharko dira.


Etorkizuna jokoan

Hitzarmen berri bat edota beste funtzionamendu molde bat lantzerakoan, anitz dira Seaskan kontuan hartu beharreko gaiak: Federakuntza beraren ibilmoldea, aurrekontua eta garapena, langileen lekua, azpiegiturak, euskal eskola, eta beste partaideekin eta ereduekin harremanak. Funtsean, logika ekonomikoa eta logika pedagogikoaren arteko auzia eta debatea dago aztergai. Zer-nolako baliabideak dauden, halako edo bestelako pedagogia landu ahal izateko. Urte anitzetarako plangintza abian jarri edo epeka garatuko den plangintza landu. Guztia, euskarak oraindik ere ofizialtasunik ez duen lurralde batean, eta Poignant txostenak eman dezakeenaren aiduru

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan