Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-09 -- 1714.zenb

SAGUZARREN GANBARATIK

Beñat Doxandabaratz

argazkia

Herrixan Zazpiki ezagutzen ez duenik ez dago. Nahiz eta hasieran indar gehiago eduki, orain ere entzulego majoa dute FM 107.6an. Dena den, eskertuko lukete hain entzulego alferra ez balute.

«Elgoibarko jendeari asko kostatzen zaio telefonoa altxatzea
» azaltzen digu irratiko kide zaharrena den Nestor Fuentesek. Gazteen ekimena izan zen Zazpiki sortzea, 1987an. Funtsean berdin jarraitu badu ere, belaunaldi aldaketa egon da. Nestorren ustez,

«horrek kalitatean eragin du, gaztetxoak axolagabeagoak baitira. Onetik ere ekarri dute, noski; ideia freskoak eta gauza berriak egiteko erak»
.
Egun, hogei bat lagun aritzen dira uhinak astinduz; astean hamar orduz, gehienak ostegunetik igandera bitartean. Gazte kutsuko emankizunak nabarmentzen dira, bi albistegi, Nestorrek egiten duen «Filobiblion» eta «Pier no doy una eta Patan». Musika arloan «Rock Blues txokoa». Sosak biltzeko autofinantziaziora jo dute Zazpikikoek, jaietan txoznak jarriz, kamisetak, pegatak salduz eta abar. Berriki, Udalarekin harremanetan jarri dira «saguzar» txokoa aldatu diezaieten.

«Izan ere, aurreko lokalaren berriztatze obrak hasi eta hona etorri ginen. Hara non 11 urte igaro eta «behin behineko» ganbara honetan jarraitzen dugun. Lurra mugitu egiten da eta txiza egin nahi izanez gero, korrika joan beharra dago AEKra»
. Egitekoa den Gaztetxe berrian lokal bat emango omen zaie.
Anekdotak ere ez dira falta.

«Duela zortzi urte, Telekomunikazioko bi funtzionari etorri zitzaizkigun mehatxatuz lau egun genituela emititzeari uzteko. Lau egun horiek pasa eta emititzen jarraitu genuen; ez zen inor agertu. Gerora, Gobernu Zibilaren eskutitz bat heldu zen, emisioa eten ez ezik, lokala ere utzi behar genuela esanez. Ez genien inolako kasurik egin. Udaletxearen esku beltza somatu genuen, tentsio batean baikeunden haiekin» ALBERTO ELOSEGI

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan