Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-09 -- 1714.zenb

Gu, "lehergailuok", negozio handi bat gara


J

ugoslavian erortzen ari diren lehergailuek, lehertu eta jendea hiltzeaz gainera, hitz egiterik balute, aitortuko al lukete egia?
- Bonba andereok, Ongiaren tresna hilgarriak al zarete?
- Errespetu gehiago jaun hori. Gu negozio handi bat gara
.
Honela amaitzen zen Eduardo Galeano ospe handiko idazle uruguaiarrak apirilaren 18an Madrileko egunkari batean, «Lehergailuen aitorpena» izenburupean, argitaratu zuen artikulu luzea. Galeanok zioen «

gerra hau, gerra guztiak bezalaxe, armen erakustaldia eta salmenta bultzatzeko erakusleiho erraldoia bihurtu da. F-117k jarraitzen du hegazkinen arteko izar nagusia izaten, bere ibilaldi suntsitzaileari 1989 amaieran, panamarrak hilez, ekin ziolarik. Estropezu bat edozeinek egiten du bere bizitzan, eta publizitate lan guztiak ez dira arrakastatsu gertatzen: hegazkin horietako bat, ustez ikustezina, ikusi eta eraitsia gertatu zen. Gorabehera horrek 45 milioi dolarreko kostua izan zuen iparramerikar zergapekoentzat, barruan zeramatzan armen balioa kontuan hartu gabe. Gerra honek, gerra guztiek bezala, gastu militarrak bidezkotzeko balio du. Mendebaldeko indar nagusi guztiek, kolkoa bete arma, bezeroak eta etsaiak behar dituzte
».
«

Urte hasieran, Iraken aurkako bigarren gerra amaitu zenean
—gaineratzen du—,

Pentagonoko generalek zera ohartarazi zuten: `Misilen stocka murrizten ari da'. Bat batean, Clinton lehendakariak gerrako aurrekontua 12.000 milioi dolarretan handituko zuela iragarri zuen. Horrek aurrekontu federalaren %15 esan nahi du, eta, zergatik jakin gabe, Defentsarako Aurrekontua izena darama. Clinton milioi eta erdi soldadu duen nazio bateko lehendakari da, zergatik jakin gabe hiltzeko prest dauden soldaduak, hain zuzen ere
».
Idazle uruguaiarrak dio, gainera, «

Kongresu iparramerikarrak (armen) inkorporazio berriak onar ditzan, Lockheed Corporationek eta beste heriotzaren industriek legezko eskupekoekin koipeztatzen dituzte legegileak. Duela gutxi, eskandalu handi bat gertatu zen Britainia Handian. Jakitera eman zen unibertsitate ospetsuenek, karitatezko institutu errukiorrenek eta eritetxe nagusiek beren langileen pentsio fondoak armen industrian inbertitzen zituztela. Arduradunek adierazi zutenez, beraiek etekin handiena ematen zieten enpresetan inbertitzen zuten, eta horiek armen industriako enpresak dira. Glasgowko Unibertsitateko bozeramaile batek hitzez hitz esan zuen: `Ez dugu moralaren araberako bereizketarik egiten. Gure ardura inbertsioak errentagarriak izatea da, ez etikoak izatea'
». Galeanok hasierako esaldiarekin amaitzen du artikulua

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan