Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-09 -- 1714.zenb

BEDEINKAZIOAREN PREMIA

Jakoba Errekondo

argazkia

Udaberriari gozo punttua hartu ezinik gabiltza. Loreak zabaldu, kimu altsuma eta pujak indarrean lehertu, baina bi-hiru egunez behin lanbroa ez bada, xirimiria edo euria. «

Hau da hau marka!
», entzun dut gaur bertan. San Prudentzio eta Santikutz, apirilaren amaia eta maiatzaren sarrera, pare honetan urteroko kontua: eguraldi txepela eta baratzako lanei ezin aurrea hartu. Lurra sasoitzen hasi ordurako busti...
Arrasate aldeko Garagartza eta Gesalibarren badut lagun eskuadrilla bat. Orain dela aste pare bat betiko arbelpean bildu beharrean baratza eta sagasti batzutara joan ginen, landareak bere ingurunean hobeto ezagutu eta gehiago ikasiko genuelakoan.
Enusketa baserriko baratza begibistaratu genuenerako anpolai tanta bakanak hasi ziren eta eguraldiaren txepelari buruzko marmarra nagusitu zen baratzainen aho-belarritan. Lainoak alde, ordea, eta baratza-ixturan sartu ordurako atertu zuen. Ilar motz eta luzeak, baratzuri sasoikoak, tomate eta porru mintegi babestuak, hazitarako arbi-buru aldatuak eta malukixe saila. Batzuk arbatuta, beste batzuk tarteak dotore-dotore jorratuta eta loretutako malukixen artean adar berezi bat. Zuritutako adar bat lurrean sartua eta bertan erramu edo hereino hosto batzuk lotuta. Guk galdetutakoari, tapa! Erantzuna. Aste Santuan bedeinkatutako erramua jarri ohi dute, baratzan bezalaxe larreetako ixturan eta etxean. Iaz jarritakoa erre, arbasta berria jarri eta urte guztirako babesa. Babes honek atertuaraziko zuen eta lur-lanerako aukera gehiago emango die, baina hango haizea gelditzeko beste federen bat beharko da

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan