Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-02 -- 1713.zenb

ZURE AHOTSAREN SARIA

Beñat Doxandabaratz

argazkia

Euskara gizaldi berrirako egokitzea du xede ekimen honek; teknologia berrien gurdira igo eta prest egoteko, alegia. EHU-ko Mintzaira Ezagutzeko ikerketa lantaldeak, Ines Torres ikerle nagusia buru dutela, Euskadi Irratira jo du laguntza eske, datu-basearen oinarria osatzeko, gutxienez bost mila grabazio lortu behar baitira. Behin hori erdietsita, ahots-ezagutzaileak ordenagailuetanerabili ahal izango dituzte.
Telefono berezi hau apirilaren 26ean martxan jarri delarik (Telefonikaren laguntzari esker), astebeteren buruan nahi lukete bost mila euskaldunek beren borondatez 900 234 234 telefonora deitzea.

«Euskadi Irrati eta Euskadi Gaztean ari gara jendea probokatzen
» azaltzen digu Julen Beloki Euskadi Irratiko zuzendariak.

«Beste hizkuntza batzuetan ere egin izan da, baina hemen betikoa gertatzen da, hots, 600.000 hiztun eskaseko herrialde batean oso zaila dela»
jarraitzen du Belokik.

«Ez da beraz, ahuntzaren gauerdiko eztula».
Luze jo die proiektu hau abiarazteak. Hitz puzzlea osatzearren, orain telefonoan dagoen programa burutzeko sei mila esaldi grabatu behar izan dituzte, laburrak zein luzeak; beti ere Euskal Filologiako fakultatearekin ados jarrita esaldi aproposenak zeintzuk diren zehaztuz, zein fonema errepikatu behar diren eta zein testuingurutan.
Halaxe, bost minutuko iraupena duen deian, ahalik eta naturalen mintzatu behar da, zuen euskalkia aldatu gabe. Hasieran zertarako den programa azalduko zaizue; jarraian, zenbaki batzuk esatea, ondoren hainbat esaldi errepikatzea, motel hasita eta erritmoa bizkortuz. Amaierara heltzea komeni zaizue, jakina! zuen datu pertsonalak eskatu ondoren, 200.000 mila pezetako saria irabazteko aukera izango baituzue, esku hartu duten beste guztien artean. Susmorik egon ez dadin, zozketa notario aurrean egingo da

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan