Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • "Euskaraz bizi nahi duten gazteei zabalik gaude"

1999-05-02 -- 1713.zenb

"Euskaraz bizi nahi duten gazteei zabalik gaude"

Xabier Sarasua

argazkia


Zer egitasmo jarriko du abian Topaguneak gazteriaren arloari dagokionez?

Topaguneak, euskara elkarteen eta herri aldizkarien federazioa izanik, ezinbestean, lehentasunez landu beharra du gazteriaren arloa. Batetik, gazteei erreleboa modu egokian emateko dugun gaitasunaren araberakoa izango baita euskara elkarte beraien etorkizuna.
Bestetik, gure hizkuntzaren etorkizuna oparoa izango da gazteek berau erabiliz gozatzen, sortzen, eraikitzen badute, finean euskaraz benetan bizitzen badira eta hortan datza gure erronka.
Aurten antolatuko ditugun ekintzek Euskal Herria eta euskal kultur unibertsoa deskubritzeko bide ezezik, elkarrekin ondo pasatzeko, eztabaidatzeko, jolasteko, kultur adierazpide anitzez gozatzeko proposamen izan nahi dute. Honela, otsailean Gazteentzako Negu Olinpiada antolatu genuen Usurbilen eta bertan 80 gazte baino gehiagok primeran pasa genuen. Hemendik aurrera berriz, honoko beste ekintzok antolatuko ditugu: Gazte-taldeen dinamizatzaile eta euskara suspertzaile ikastaroa: gazteekin lan egitea gustuko duten guztien formaziorako; Kultur kanpaldi mugikorra uztailean, Araiatik Oriora: 3-4 herritako 70 gazterekin Euskal Herriko hainbat toki ezagutu, kultur ekitaldiekin gozatu, sormen tailerrak egin...; Gazte asteburuak, udazkenean: egitura finkoa duen asteburu-pasa, aldiko 3-4 herritako 25 gazte ingururekin. Eztabaida, kultur ekitaldiak, sormen tailerrak...
Ez dago esan beharrik, Euskal Herri osoko gazteen partehartzea bilatu nahi dugula eta euskara elkarteetako gazte taldeei ezezik, euskaraz bizi nahi duten gazte talde guztiei zabalik gaudela. Beraz, gazte, badakizu, bizi euskal abentura!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan