Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-05-02 -- 1713.zenb

«EL SEÑORIO DE LARREA» GAUZATUKO DA

argazkia

«EL SEÑORIO DE LARREA» GAUZATUKO DA

Ziurrenik, ekainean ekingo diote grabatzeari, ordu erdiko 65 atal ETB-2an emateko. Arabako Errioxan girotua, sugetzarrak ardandegia duen familia baten arteko komeriak izango ditu kontagai. Pausokak egin kasting-a erabat lotu gabe badago ere, oso litekeena da hainbat missek rol nagusiak antzeztea. Kanpo edertasuna bederen, ziurtatua dago.

«ERTZAINAK» MAIATZEAN HASIKO DA
Bergaran ari dira kanpoaldeko sekuentzia guztiak egiten. Bertan, ikertu, harritu, maitatu eta penak itoko dituzte Komisaldegiko ertzainek. Jakinmin handia dago, batetik, komedia bat ez delako, bestetik, Jose Ramon Soroiz rol serio batean nola arituko ote den jakiteko. Lehenengo atala maiatzaren 13an izango da ikusgai

FILMAK JATORRIZKO BERTSIOAN AZKENEAN!
Hobe da berandu inoiz ez baino. Lau urte antenan bete dituztelako edo, «La noche de...» ETB-2ko saioak, bi astez segidan, lau film klasiko jatorrizko bertsioan eskainiko ditu, hala nola: John Ford-en «The Searchers», Billy Wilderren «Double Indemnity» eta «Sunset Boulevard» (Crepúsculo de los dioses), baita Coppolaren «Rumble Fish» ere

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan