Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-18 -- 1712.zenb

MINBIZIARI AURRE HARTU

Jabier Agirre

argazkia

Z

iur gaude minbizia modu globalean menperatua izango dela, bere garaian infekzioak izan ziren bezala, eta 20-30 urteko epean ez dela minbizi-motarik geratuko, terapiaren aurrean erresistentea izango denik
». Horrela mintzatu zen Joan Massegué aditua, Areces Fundazioak ikerlari espainolekin antolatu zuen sinposiumean.
Optimismo hori neurtu beharra dago. Horrela, Masseguék, Juan Carlos Lacal bere lankidearekin batera, esan zuen moduan, oinarrizko ikerketaren bidez laborategian lortutako aurrerakuntza ikaragarriek 15-20 urte behar dituzte pazienteengan aplikatuak izateko. Biologia eta farmakologia ez dira informatika bezalakoak; horien prozesua oso zaila da eta denbora asko eskatzen du. Sarritan gainera, aurrerakuntza teoriko horiek ez dute ondorio praktikorik edukitzen.
Baikortasun giro kontrolatu horretan, eta jadanik minbizien % 50 sendagarriak direlarik, Carlos Cordón-Cardó adituak ikerlarien itxaropen nagusia nabarmendu zuen: pazienteen talde espezifikoen tumore batzuk kronifikatzea lortzea, alegia minbizia gaitz kroniko bihurtzea. Horrela, orain ikertzen hasten diren tratamenduek aukera emango diete pazienteei hemendik bizpahiru hamarkadetara gaitzarekin hiltzeko, baina ez, ordea, gaitzarengatik. Gakoa diagnostiko goiztiar pertsonalizatuan dago, arma indibidualizatuak posible egiteko, tumorea sintomarik grabeenak agertu aurretik borrokatu ahal izateko

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan