Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-18 -- 1712.zenb

DIRUA

KANPOKOAK EUSKAL MERKATUA ESKURATZEKO LEHIAN

Daniel Udalaitz

dituztela ikusten da. Kanpoko kutxen barneratzea 90ko hamarkada hasieran abiatu zen, Caixa de Catalunya eta Caixa Galiciarekin, eta 1995etik hona areagotu egin da prozesua.

Ez dira Caixa de Catańunya eta Caixa Galicia 1995etik hona euskal merkatuan aritu diren kanpoko kutxa bakarrak, beste batzuk ere bertaratu dira, Caja Madrid, Bancaja, Caja Duero, Caja Asturias eta Caja Rioja esaterako.
Kanpoko kutxa horiek EAErantz zabaldu dira gehienbat, nahiz eta batzuk Nafarroan ere ari diren. EAEn BBK, Kutxa eta Vital Kutxak 551 bulego badituzte, kanpoko kutxen bulegoak 150etik gora dira guztira. Kopuru horrek gorantz egingo du urte honetan zehar, momentu honetan ditugun datuek baieztatzen diguten moduan. Batzuk partikularren merkatuan ari diren bitartean, besteek enpresa merkatua bereganatu nahi dute.
Caixa de Catalunya —Espainia mailan kutxarik garrantzitsuena bai kreditu eta bai gordailu mailan— euskal merkatuan sartu zen lehena izan zen; 1990ean bertaratu zen. Erakunde honek EAEn 116 bulego ditu dagoeneko. 500etik gora langile ditu eta 10.000 biztanle baino gehiagoko herri guztietan bulegoak ditu gaur egun. Bere hurrengo helburua herri txikiagoetara heltzea da, 170 bulego izatera iritsiz. Erakunde honek baditu Nafarroan ere bulegoak, baina bertan duen garrantzia txikiagoa da.
Caixa Galicia ere —Espainia mailan kredituei dagokienez zazpigarren kutxa eta aurrezki gordailuei dagokienez seigarrena dena— 1990an sartu zen EAEra. Gaur egun bederatzi bulego eta 37 langile ditu EAEn, eta bere helburua bost urtetan zazpi bulego gehiago zabaltzea da.
Caja Madrid bigarren postuan dago Espainia mailan, bai kredituei bai gordailuei begira. 1998an bulego bana zuen Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Egun baditu 12 bulego, eta 2002rako 36 izatea du helburu.
Bancaja —kredituei dagokienez laugarren postuan eta aurrezki gordailuetan bosgarrenean dena— 1995ean sartu zen EAEra eta bulego bakarra du. Gehienbat enpresekin lan egiten dute. Caja Duero 1995ean sartu zen EAEn, sukurtsal bakarra du, eta 8 langile. Enpresekin egiten dute lan, eta helburu gisa bere sarea zabaltzeko jada eginda dauden bulegoak erostea da. Caja Asturias 1998an sartu zen eta oraindik bere barneratzea prestatzen ari da. Azkenik, Caja Riojak bere lehen bulegoa zabaldu berri du

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan