Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-18 -- 1712.zenb


Pribatizazioa komeni

Harrituta nago, enpresa publikoak pribatizatzen direnean bezeroekiko jarrera erabat nola aldatzen duten ikusirik. Telefonikak kasu, Airtelen antzera abantailak handik eta hemendik eskaintzeaz gain, bezeroekiko atentzioa ikaragarri hobetu du, nahiz eta oraindik informaziora deituta emakume petralen batek erantzuten duen tarteka, euskal erakunde baten telefono zenbakia eskatu eta inondik inora asmatzen ez duena. Gutxienez orain zerbitzu bat kontratatzeko ez dut pentsatzen mesede bat eskatzera noanik.
Horixe etorri zait burura gaur goizean postetxera joan eta bertako funtzionariak gogo handirik gabe hartu nauenean, aurpegira begiratu ere egin gabe inprimaki bat bete behar dudula gazteleraz ahopean esan eta alde egin didanean; seguraski berari ez zegokion lana egiten ari zela eta ez diotela horregatik diru extrarik emango pentsatuz amorrazioz beterik egongo zen.
Postetxeko zerbitzua ez litzateke horrelakoa izango merkatuan konpetentziarik izango balu. Ez horixe!

GORKA ZENDOIA
SANTUTXU

Euskararen kalitatea telebistan

Euskal Irrati Telebistako hurrengo zuzendari nagusiak euskara behar bezala erabiltzea ezinbestekotzat jotzen omen du Euskal Telebistako langile batzordeak. Hala pentsatzen dut nik ere, eta pozgarria iruditzen zait horrelako adierazpenak irakurtzea. Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak esan duen bezala egia da EITBk parte erdaldun bat duela, baina parte erdaldunean onartuko ez luketen bezala gaztelania ez dakien bat, guk ere argi daukagu euskalduna izan behar duela.
Baina bereziki aipatzekoa da ere telebista bezalako medio indartsu batean ETB1eko aurkezle zein kazeterien euskara kalitatea, askotan ez baita behar bezain ona. ETB2n erabiltzen den gazteleraren pareko kalitatea behar lukela izan uste dut euskarazko katean, orokorrean telebistan erabiltzen den hizkuntza eredu bihurtu ohi baita herritarrentzat, hainbat arlotan eredu bihurtu ohi zaigun bezala: bizitzeko estiloa, jazkera, familiaren funtzioa, elikadura egokia, gorputz egokiak...
Telebistako zuzendariak exenplu eman behar duela ados, baina medioak berak izan beharko luke eredu lehenik.

AINHOA ETXANIZ
TOLOSA (GIPUZKOA)

hemeroteka

1711. zenbakia | 1999-04-11
1710. zenbakia | 1999-04-04
1709. zenbakia | 1999-03-28

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan