Arazoa larria da, edo izan liteke
behintzat, baldin eta Espainiako
Auzitegi Konstituzionalak Kuerduen
Legebiltzarra Gasteizen egiteari
buruz laster erabakitzen ez badu.
Edozein modutan Espainiako
Gobernuak Gasteizko Legebiltzarra-
ren erabakiari elegitea, berez da
larria, arazo ekonomikoa berez barre
egitekoa baita Pinochet Espainiara-
tzeko operazioa martxan dagoenean.
Juan Mari Atutxak zuzen ihardetsi du
zentzurik ez duela elegiteak, kontuan
hartuta urtean zehar makinatxo bat
atzerriko ordezkaritza pasatzen dela
Gasteiztik eta ez dela Madrilgo nazioar-
teko eskumenen inbasiotzat hartzen
esanez. Beraiek nahi izanez gero
behintzat, Euskal Herrian biltzeko lekurik
ez litzaieke faltatu beharko kurduei.
Hernanin eman zioten su autobus honi.
Hilaren 12ko manifestazio bat Donostian.
EAE-KO LEGEALDI AKORDIOA
MARTXOAREN azken astean sinatzekoa zen EHk EAJ-EA gobernuari eman beharreko sostenguari buruzko ituna. Ezerrez. Apirilean sinatuko dela zabaldu da berriro. Kale borroka ei zen oztopo nagusia eta, Permach, Otegi eta Diezek egin adierazpenen ondoren, bidea leundu bide da. Gobernukide zenbaitek ere, akordioa laster gauza daitekeela dio. Bitartean, urtea aurrera doa eta aurrekontu berrien zain daudenek artegaz begiratzen diete datozen hilabeteei.
GERRA ZIKINAREN MAMUA
HILAREN 9ko goizaldean EAJko Txurdinagako Batzokia eta Getxoko PPkide bat bizi den etxebizitzen aurkako erasoak izan ziren. Harridura sortu zuten erasoek: jeltzaleek aspaldi ez dute erasorik jaso eta Getxokoaren ezaugarriek ere susmoen alarma piztu dute. Biak egin ziren Lizarra-Garazikoek Bilbon deitutako manifestazioaren atarian. Jadanik EAJ eta HBko zuzendaritzetan eraso hauetako batzuk gerra zikinaren ondorio diren susmoa zabaldua dago. Areago, norbaitek sabotairen baten ondorioz gertatutako hildakoren bat egungo panorama politikoaren erdian jarri nahi dela pentsatzen da, hauteskundeak izan aurretik gainera.
2000. URTE KLABEA
Iruñean emandako hitzaldian, Jonan Fernandez Elkarriko koordinatzaileak ekaina eta 2000ko martxoaren artean —martxoan dira Espainiako hauteskunde orokorrak— bizi dugun prozesuan aurrerakada esanguratsurik izan daitekeela aipatu zuen. «Modu oso zuhurrean esanda —aipatu zuen—, gero eta gehiago entzuten da 2000. urtea klabea izango dela».
NAFAR LEGEALDIAREN AMAIERA
JOAN den astean egin zen Nafarroako Legebiltzarraren azken osoko bilkura eta FMen lizentzia banaketari buruz ikerketa batzordearen lana izan zen aztertutako gairik nagusiena. Legebiltzarrak Jose Ignacio Palacios kontseilariaren dimisioa eskatu zuen honek auzian izandako jokaera bidegabea dela eta. Berak ez du dimisioa aurkeztu eta Sanz lehendakariak bere horretan mantenduko duela iragarri zion. Edozein sistema parlamentariotan larria den UPNkoen jarrera honek, ordea, inor gutxi harritu du.
PRESOEN INTIMITATEA ZAPUZTUZ
Presoak eta haiekin gutun harremana dutenen intimitatea legez babestua badago ere, espetxeetako «segurtasun arrazoiek» gutun guztien intimitatea bortxatzen dute. Hori larria bada, larriagoa da oraindik Barne Ministeriotik karta hauek komunikabideetan publiko egitea, joan zen astean Europa Press agentziaren bidez preso askoren gutunekin egin zen legez. Aspaldiko musika da, ordea, eta gainera gotzain bati egiten bazaio —Setieni— pentsatzekoa da preso normal bati zer egingo ez zaion.
BILBOKO MANIFESTAZIOA
HILAREN 10 eta 12ko manifestazio eta lanuzte arrakastatsuen ondorioz, hausnarketarako tartea ere etorri da. Dirudienez, hilaren 12ko manifestazioan urtarrilaren 9an presoen eskubideen alde egindakoan baino jende gutxiago zegoen. Daniel Udalaitzek, urteetan Bilboko «Egin»eko manifestazioak kontatu dituen kazetariak oraingoan ere egin zuen kontaketa: bere kalkuluen arabera 40.000 manifestari izan ziren Bilbon hilaren 12an eta 70.000 urtarrilean.