Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-11 -- 1711.zenb

URTE ASKOAN BIZI BEHAR IZANGO DUGUN GAITZA

Daniel Udalaitz

arazo larria izateari utziko, Espainia mailan burutu den populazio eta biztanleriaaktiboaren gaineko azterketa zorrotzaren arabera.

Gobernu guztiak langabezia beren neurri politikoei esker eta beren agintaldietan konponduko delako ideia saldu nahian ibiltzen badira ere, gezur hutsa izan ohi da beti. Gobernua eta erakunde publikoak, Espainian langabeziak arazo izateari 2001erako utziko diola ari zaizkigu esaka azken hilabeteotan. 2001 arte enplegu sendoa sortzeari eutsiko zaiola egia izan badaiteke ere —ezegonkorra, gehienbat—, joera demografikoen gainean egindako azterketaren arabera, Espainiako langabezi tasa 2010etik aurrera soilik arin daitekeela diote adituek eta 2020. urtea arte ez diola arazo larri izateari utziko, ordurako % 5eko tasa baitago aurreikusita.
Hauexek dira Espainiako joera demografikoari eta biztanleria aktiboari buruzko datuak aztertu dituzten adituek arazo larri honen inguruan iragarritako ondorioak. Banco Bilbao Vizcayako (BBV) Azterketa Zerbitzu entzutetsuko lankide aditua den Patry Tello dugu horien artean. Azterketa Zerbitzu honek hiru hilabetean behin argitaratzen duen «Situación» aldizkarian, "Joera demografikoak eta langabezi tasa" izeneko lan zabala kaleratu berri du eta bere daturik interesgarrienetako batzuk aztergai izango ditugu ondorengo lerroetan.


LANGABEZI TASAREN JOERA.

Hemen jasotako langabezi tasaren joera goiko taulan aurki daitezkeen populazio eta biztanleria aktiboaren gaineko azterketetan dago oinarritua.
Joera demografikoak biztanleria aktiboan izango duen eragina 2010a arte nabarituko ez denez gero, ordurarte itxaron beharko dugu langabeziaren arazoa arintzen has dadin. Epe laburrera, beraz, langabezi tasa murriztea «

espainiar ekonomiak enplegua sortzeko duen ahalmenaren menpe
» egongo dela ziurtatzen da txostenean. Izan ere, 2001ean langabezi tasa Europako Batasuneko batez bestekoa izan dadin (% 10,8 1997an), % 4,1 hazi beharko luke enpleguak 1998-2001 tartean (urteko 551.000 lanpostu garbi inguru). Lanpostu horiek guztiak sortu ahal izateko «

espainiar ekonomiak batez besteko % 6 baino gehiago hazi beharko luke urtero 1998-2001 tarte horretan
», erabat ezinezkoa, adituek diotenez.
Adituen esanetan, langabezi tasaren bilakaeraren gaineko aurreikuspenak epe ertainera egin ahal izateko, enplegu hazkunderako, eta beraz, ekonomiaren hazkunderako baldintza egokiak jarri behar dira. Hiru aukera posible hartu dira kontuan Barne Produktu Gordinari (BPGari) dagokionez (batez besteko % 2, % 2,5 eta % 3ko hazkundea urtero 1999-2020 tartean), horrek enplegua sortzea baldintzatuko lukeelarik.
Espainiako ekonomiak oro har, eta lan merkatuak bereziki jasan dituzten birmoldaketak aintzat harturik (nekazal enpleguaren deuseztapena, produkzio-sektoreen berregituraketak), ez genuke pentsatu behar espainiar produktibitateak iraganean erakutsitako portaerak etorkizunean ere bere horretan jarraituko duenik. Azken hogei urteotan, «

Espainiako hazkunde ereduak produktibitatearen hazkunde handia eta enpleguaren hazkunde txikia izan ditu ezaugarri nagusitzat. Herrialde aurreratuekiko produktibitate tasan dagoen aldea gutxitzea ahalbidetu du horrek, eta ondorioz per capita errentari dagokionez oso gutxi hurbildu gatzaizkie
».
Arrazoizkoa dirudi etorkizunean egoera hori aldatu egingo dela eta enplegu hazkundeak produkzio hazkundearekin batera etorri behar duela pentsatzeak. Hala ere, «

eta espainiar ekonomiak ekonomia garatuekin bat egin behar duela kontuan hartuta, beharrezkoa da produkzioa gure inguruko herrialdeetan baino gehiago haztea
». Hori dela eta, produktibitatearen hazkundea BPGaren hazkundearen erdia izango dela suposatu da aurreikusitako hiru aukera posibleetan. Enpleguaren batez besteko hazkundea % 1 eta % 1,5 artean egongo litzatekeela esan nahi du horrek, hau da, 1997-2020 tartean sorturiko enplegu garbi kopurua 3,8 milioikoa izango litzateke ezkor izanda, eta 5,6 milioikoa, aldiz, aukerarik baikorrena hartuta.
1997-1998 urteetan Espainian izandako enplegu sorketa garrantzitsua izan arren, langabezi tasa EBeko batez bestekoari (% 10,8) 2001erako hurbiltzeko aukera hutsaren hurrengokoa da. Joera demografikoek eta enplegu sorketaren bizkortzeak ez lukete helburu hori hain epe laburrean lortzea ahalbidetuko. Hala ere, ez da hain harrigarria 2020. urterako langabeziak arazo izaten jarraituko ez duela ziurtatzea. Ordurako, langabezi tasa % 5 baino txikiagoa izan liteke. Emaitza sinestezin honek badu bere azalpena, izan ere azken hogei urteotan jazo diren joera eta bilakaera demografikoek jaiotza tasaren jaitsiera ekarri dute (EBeko txikiena), 2010etik aurrera lan bila ibiliko den gazte jende kopurua nabarmen gutxituz

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan