Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-04-11 -- 1711.zenb

Tratamenduaren zain dauden presoak

Kepa Miner Aldabalde.

Hernaniarra da eta Caceres Ien dago. Arnas gutxitasuna du eta berez 92. artikulua (gaitz larriagatik kaleratzeko indarrean jartzen dena) eskatzeko moduan dago. Trasladoa eskatu du Martutenera baina Barne Ministerioak ukatu egin dio eta Alcala IIra trasladatzea eskaini dio.

Jose Antonio Fernandez Hernando.
Santurtziarra da eta Puerto I espetxean dago (Cadiz). C motako hepatitisa du eta tratamendua irailean jarri behar bazitzaion ere, oraindik zain dago.

Koldo Aparicio Benito.
Ugaokoa da eta Soto del Realen dago. Sudurreko ebakuntzaren zain urtebetez. Kaledoskopia (diagnosia egiteko froga bat) bat egiteko ere beste urtebete zain dago. Basaurirako trasladoa eskatua eta ukatua.

Josune Onaindia Susaeta.
Muxikarra da eta Valladoliden da. Nerbio kubitalaren (ukondotik pasatzen den nerbio bat) zanpaketa du. Ebakuntza behar du. Langraitzera eskatu du trasladoa baina ukatu egin zaio.

Enrike Letona Biteri.
Arrasatearra da eta Murtzian dago. Orkatila bihurritua du eta bihurria behin eta berriro agertzen zaio (gazteleraz `esguince recidivante'). 95ean ebakuntza aholkatu zioten eta 98ko ekainaz geroztik ebakuntza egiteko zain dago. Martutenera trasladoa eskatu du eta ukatu egin zaio.

Raul Alonso Alvarez.
Bilbokoa da eta Puerto Ien dago. Aurrekoaren kasu berdina da eta ebakuntzaren zain dago. 98ko azaroan Basaurira trasladoa eskatua eta oraindik ez du erantzunik jaso.

Julen Perez.
Cadreitakoa, Valladolideko espetxean dago. Prostataren hipertrofia eta puxikaren hipertrofia ditu. 98ko abuztutik ebakuntzaren zain. Iruņera trasladoa eskatua eta ukatua.

Koro Egibar Mitxelena.
Donostiarra da eta Almerian dago. 1992an tinpanoplastia bat egin behar zioten (tinpanoa zulatua dagoelako ebakuntza) eta urte hauek guztietan zain dago. Tarte honetan hamalau otitis izan ditu eta entzumena ere galdu du. Trasladoa eskatuta Martutenera baina ukatua.

Jesus Mari Mendinueta Flores.
Sakanakoa da eta Malagan dago. Hernia inginala (izterrondoan) eta hernia diskala ditu. 1997tik ebakuntzaren zain dago. Trasladoa Iruņera eskatua eta ukatua.

Mikel Azurmendi Peņagarikano.
Beasaindarra da eta Sevillan dago. Iaz Sevillan atxilotu zutenetik oinean mina du eta espetxeko medikuak erradiografiak behar dituela esana du baina Auzitegi Nazionaleko fiskaliatik ez zaio baimenik ematen

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan